57. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 10a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B I D A U R R E T A

U.E.6 unitatea birzatitzeko proiektua behin betiko onetsita

Udal honek, 2002ko martxoaren 7an egin bilkuran, hau erabaki zuen:

"Ikusirik U.E.6 unitatea birzatitzeko proiektuari buruzko espedientea, osoko bilkurak 2001eko abenduaren 27an hasiera batez onetsi baitzuen, eta kontuan hartuz jendaurreko aldia haren aurkako alegaziorik gabe iragn dela, Hirigintzako Kudeaketari buruzko Erregelamenduaren 110 eta 111. artikuluei jarraituz, Udal honek hau erabaki du:

1. Behin betiko onestea Bidaurretako Arau Subsidiarioetako U.E.6 unitatea birzatitzeko proiektua, Bidaurretako Udalak berak sustatua.

2. Erabaki hau jakinaraztea ukitutako jabe guztiei eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

3. Bidaurretako alkate Antonio María Goicoechea Armendáriz jaunari ahalmena ematea, eskritura publikoa emateko edo agiri administratiboa luzatzeko, erabakien aktetarako xedatutako baldintza eta betebeharrekin".

Bidaurretan, bi mila eta biko apirilaren bian. Alkatea, Antonio María Goicoechea Armendáriz.

Iragarkiaren kodea: A0203489