57. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 10a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B I D A U R R E T A

U.E.9 eta U.E.10 unitateetako Kostuak banatzeko proiektua behin betiko onetsita

Udal honek, 2002ko martxoaren 7an egin bilkuran, hau erabaki zuen:

"U.E.9 eta U.E.10 unitateetako Kostuak banatzeko proiektua, Xabier López de Uralde arkitektoak prestatu eta Bidaurretako Udalak sustatua, jendaurrean egon den aldia iragan baita, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 119 eta 120. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, Udaleko osoko bilkurak, legez eskatutako gehiengoarekin, hau erabaki du:

1. Behin betiko onestea Xabier López de Uralde arkitektoak prestatu eta Bidaurretako Udalak sustatutako Kostuak banatzeko proiektua, hain zuzen ere, Bidaurretako Arau Subsidiarioetako U.E.9 eta U.E.10 unitateei dagokiena.

2. Behin betiko onespena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea".

Bidaurretan, bi mila eta biko apirilaren bian. Alkatea, Antonio María Goicoechea Armendáriz.

Iragarkiaren kodea: A0203488