57. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 10a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B I D A U R R E T A

U.E. 6 unitatea eta 1. sektorea urbanizatzeko proiektua behin betiko onetsita

Udal honek, 2002ko martxoaren 7an egin bilkuran, hau erabaki zuen:

"U.E. 6 unitatea eta 1. sektorea urbanizatzeko proiektua, Xabier López de Uralde arkitektoak prestatu eta Bidaurretako Udalak sustatua, jendaurrean egon den aldia iragan denez, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 119 eta 120. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, Udaleko osoko bilkurak, legez eskatutako gehiengoarekin, hau erabaki du:

1. Behin betiko onestea Xabier López de Uralde arkitektoak prestatu eta Bidaurretako Udalak sustatutako urbanizazio proiektua, hain zuzen ere, Bidaurretako Arau Subsidiarioetako U.E. 6 unitateari eta 1. sektoreari dagokiena.

2. Behin betiko onespena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea".

Bidaurretan, bi mila eta biko apirilaren bian. Alkatea, Antonio María Goicoechea Armendáriz.

Iragarkiaren kodea: A0203486