57. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 10a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O I E R E G I

2002ko aurrekontu orokor eta bakarra, exekuzio

gerakina eransten duena, hasiera batez onestea

Oieregiko Kontzejuko Batzarrak, 2002ko martxoaren 7an egin bilkuran, honako hau erabaki zuen:

1. Hasiera batez onestea 2002ko aurrekontu orokor eta bakarreko espedientea, kapituluz kapitulu eta laburturik argitaratzen dena:

DIRUSARRERAK:

III. kapitulua: 1.759,71 euro.

IV. kapitulua: 11.960,14 euro.

V. kapitulua: 270,45 euro.

Guztira: 13.990,30 euro.

GASTUAK:

II. kapitulua: 7.488,61 euro.

III. kapitulua: 325,80 euro.

IV. kapitulua: 72,12 euro.

IX. kapitulua: 6.103,77 euro.

Guztira: 13.990,30 euro.

2. 2002ko exekuzio oinarriak onestea.

3. Hasiera batez onestea aurrekontuko aldaketa, 4.522,48 euroko diruzaintzako gerakina eransten duena, 01191301 kontusaileko gastua finantzatzeko. Oieregiko saneamendu obra amortizatzea: 4.522,48 euro.

Espedientea jendaurrean egonen da 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, herritarrek eta interesatuek aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak egin ditzaten.

Jendaurreko epean ez bada erreklamaziorik egiten, espedientea behin betikoz onetsita geldituko da.

Argitara ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.ean ezarritakoa bete dadin.

Oieregin, bi mila eta biko martxoaren zazpian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: B0203506