57. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 10a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

ZIZUR NAGUSIA

Nafarroan Gizarte Ekintzaren arloan proiektuak eta jarduerak burutzen dituzten irabazteko asmorik gabeko talde, kolektibo eta elkarteei diru laguntzak emateko oinarriak behin betiko onestea

Zizur Nagusiko Udalak behin betikoz onetsi ditu Nafarroan Gizarte Ekintzaren arloan proiektuak eta jarduerak burutzen dituzten irabazteko asmorik gabeko talde, kolektibo eta elkarteei diru laguntzak emateko oinarriak, 2002ko martxoaren 22an egin osoko bilkuran. Ondoren, Legeak adierazi bezala, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen dira:

Nafarroan Gizarte Ekintzaren arloan proiektuak eta jarduerak burutzen dituzten irabazteko asmorik gabeko talde, kolektibo eta elkarteei diru laguntzak emateko oinarriak

1.-Xedea.

Irabazteko asmorik gabeko talde, entitate, kolektibo eta elkarteei diru laguntzak emateko sistema ezartzea du xede deialdi honek.

Prebentzioa, laguntza eta gizarteratze lana eginez herritarren ongizatea bultzatuko duten programak dira diru laguntzen helburua.

2.-Baldintzak.

Honako talde, entitate, kolektibo eta elkarteak dira diru laguntzen xede:

-Irabazteko asmorik gabekoak.

-Prebentzioa, laguntza eta gizarteratze lana egiten dutenak.

-Udalerri honetan, bertako herritarren mesedetan dihardutenak edo, Iruñean edo Iruñerrian arituz, Zizur Nagusiko herritarrekin lan egiten dutenak.

-Behar bezala erregistratuak Nafarroako Gobernuko Elkarteen Erregistroan, Estatuko Erlijio Entitateen Erregistroan edo Zizur Nagusiko Elkarteen Erregistroan.

3.-Eskaerak aurkezteko epea.

Proiektuak, behar bezala beterik, Zizur Nagusiko Udalaren Erregistro Orokorrean beharko dira aurkeztu, urtarrilean eta otsailean, urtero.

4.-Aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Proiektuek datu hauek jasoko dituzte:

-Eskabide orokorra (eskaera ofiziala).

-Entitate eskatzailea.

-Burutu beharreko proiektu edo jardueraren izenburua.

-Proiektu edo jardueraren oinarriak.

-Lortu gogo diren helburuak.

-Burutuko diren jarduera zehatzak.

-Erabiliko den metodologia.

-Abian jartzeko dituzten giza baliabideak, baita material eta finantza aldetikoak ere.

-Norentzat den proiektua, Zizur Nagusiko edo Zizur Zendeako herritaren kopurua zehaztuta.

-Zein tokitan eginen den.

-Proiektuko jarduera bakoitzaren aurrekontua zehatz- mehatz; atal hauek, nahitaez:

-Gastuen aurrekontua: jardueren arabera.

-Dirusarreren aurrekontua:

1.-Entitateak erabiliko dituen baliabide ekonomikoak.

2.-Aipatu proiektua garatzeko beste erakunde batzuek eman beharreko diru laguntzak, haien zenbatekoak eta erakundeen izenak.

3.-Zizur Nagusiko Udalari eskatzen zaion diru laguntza.

4.-Entitatearen kontu zenbakia eta I.F.K., diru laguntza ematearen aldeko erabakia hartuz gero, diru transferentzia egiteko.

5.-Banku edo aurrezki kutxako ziurtagiria, kontu korrontearen edo aurrezki libretaren zenbakia jasoko duena.

5.-Eskaeren ebaluazioa.

Zizur Nagusiko Udaleko Herritarrekiko Zerbitzuen Batzordea arduratuko da diru laguntzak emateko proposamena aztertzen eta egiten. Batzorde horrek bidezkoa iruditzen zaion informazioa eskatuko die elkarteei, baita elkarrizketa ere.

Orobat, beharrezkotzat jotzen diren teknikariak hartzea, proiektuak aztertu eta ebaluatzen lagun dezaten.

Diru laguntzak emateko, Batzorde Ebaluatzaileak alderdi hauek hartuko ditu kontuan:

a) Proiektuaren interes soziala: Iruñerrian behar adina babestuta ez dauden eremuetan egiten den esku-hartzea; zenbatean diren Udalaren Gizarte Zerbitzuen osagarri.

b) Onuradunak: haien kopurua eta ezaugarriak, Zizur Nagusiko edo Zizur Zendeako herritarren kopurua zehaztuta.

c) Entitatearen lanaren balorazio teknikoa, esperientzia, giza baliabideak, materiala, metodologia eta abar kontuan hartuta.

d) Entitate eskatzailearen egoera eta baliabide ekonomikoak, proiektua aurrera eramateko.

e) Interes sozialeko proiektuaren iraupena.

f) Aurkeztu proiektuaren kalitate teknikoa.

6.-Eskabideak ebaztea.

Diru laguntzak emateko, Zizur Nagusiko Udalak, apirilean, osoko bilkuran onetsiko du ebazpena, aurrekontuetan jasotako kontusail berariazko baten kargura.

Zizur Nagusiko Udalak idazki bidez jakinaraziko du ebazpena, laguntzaren zenbatekoa adierazita. Eskaera bati diru laguntza emanez gero, honela ordainduko da: ehuneko 75, ematea erabakitzen denean, eta ehuneko 25a urteko azken hilabetean, jarduera justifikatu ondoren.

7.-Diru laguntzaren justifikazioa.

Zizur Nagusiko Udalaren diru laguntza eskuratzen duten talde, kolektibo eta elkarteek konpromisoa hartzen dute proiektu gauzatuaren gaineko azken memoria aurkezteko, non honako hauek zehaztuko baitira:

-Egindako jarduerak.

-Balantze ekonomikoa, frogagiriz hornitua.

Zizur Nagusian, bi mila eta biko martxoaren hogeita zazpian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0203509