57. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 10a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R R I O Z A R

E D I K T U A

Aditzera ematen zaio Antonio Félix Martínez Górriz jaunari, azken helbide ezaguna Berriozarko Artekale kaleko 1 zenbakiko 3-B etxebizitzan izan baitzuen, Berriozarko Alkatetzak ondotik argitaratzen den ebazpena eman duela (25/02, martxoa) 2002ko martxoaren 12an, eta haren kontra bidezko diren errekurtsoen araubidea espreski zehazten zaio.

"Ikusirik Antonio Félix Martínez Górriz jaunak paratutako berraztertzeko errekurtsoa Alkatetza honek 2001eko azaroaren 26an emandako ebazpenaren aurka, trafikoko arau-hauste batengatik isuna jartzen baitzitzaion (281/01 espedientea).

Errekurtso hau moduz bideratuta, espedienteko jarduketetatik hauek ondoriozta daitezke:

Aurrekariak:

Lehena: 2001eko apirilaren 21ean, isun-orria luzatu zen BI-4472-CN matrikuladun ibilgailuarekin egindako trafikoko arau-hausteagatik (Trafikoari buruzko Legearen 53.1 artikulua eta Zirkulazioari buruzko Erregelamenduaren 132.1 artikulua).

Bigarrena: 2001eko apirilaren 28an erabaki zen espedientea irekitzea eta salaketa/ebazpen proposamena jakinaraztea, zeina 2001eko maiatzaren 3an jakinarazi baitzitzaion Grupo Inter Gesaco, S.A.ri.

Hirugarrena: Grupo Inter Gesaco, S.A. enpresak idazkia aurkeztu zuen eta horren bidez adierazi, ibilgailuaren gidaria Antonio Félix Martínez Górriz jauna zela. Idazki hori 2001eko maiatzaren 23an sartu zen Murtziako Gobernuaren Ordezkaritzan, eta 2001eko maiatzaren 29an, berriz, Udaleko erregistro orokorrean.

Laugarrena: 2001eko ekainaren 13an, Antonio Félix Martínez Górriz jaunaren aurkako espedientea abiaraztea erabaki zen. Jakinarazpen/ebazpen proposamena Berriozarko Udalaren irargaki oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (2001eko 98. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, abuztuaren 13koa) ediktua paratuta jakinarazi zen. Ondoren, aurkeztutako alegazioak ikusirik, 2001eko urriaren 6an zehapenaren ebazpen proposamena eman zen, zeina 2001eko urriaren 16an jakinarazi baitzen.

Bosgarrena: Alegazio idazkia ikusirik, 2001eko azaroaren 26an zehapen-ebazpena eman zen, zeina 2001eko abenduaren 12an jakinarazi baitzen.

Seigarrena: Antonio Félix Martínez Górriz jaunak berraztertzeko errekurtsoa paratu zuen Alkatetzak 2001eko azaroaren 26an eman ebazpenaren aurka, isuna jartzen baitzion trafikoko arau-hausteagatik. Errekurtso hori 2001eko abenduaren 27an sartu zen Murtziako Gobernuaren Ordezkaritzan, eta 2002ko urtarrilaren 7an, berriz, Berriozarko Udalean.

Oinarri juridikoak

I.-Aurkeztutako berraztertzeko errekurtsoa legeak ezarri epean eta moduan paratu da; beraz, zilegi da hura onartzea, bai eta bertan bildutako alegazioen azterketa ere.

II.-Egindako jakinarazpenek, bai ebazpen proposamenarenak bai zehapen-ebazpenarenak, behar bezala erantzun diete alegazioen pleguan jasotako argumentuei.

III.-Egindako jakinarazpenetan adierazi da espedienteko agiriak aztertu eta kopiak lortzeko aukera dagoela, betiere Udaleko bulegoetan tasa ordaindu ondotik.

IV.-Eskatutako probak. Espedientean bildutako jakinarazpenak direla-eta aurkeztutako alegazioetatik ondorioztatzen denez, errekurtsoan eskatzen diren probak salaketa jarri zuen udaltzainaren berrespen txostenean oinarritzen dira, eta hori errekurtso egilearen esku egon da, aurreko puntuan aipatu bezala.

Horrenbertzez, Alkatetza honek berraztertzeko errekurtsoa ezestea ebatzi du, errekurritutako ebazpena zuzenbidearen araberakoa dela uste baitu."

Ebazpen honen kontra, hautara, errekurtso hauetariko bat jar daiteke:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratzen denetik hasita.

Jakinarazten da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuz, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 artikuluan aurreikusitako ondorioak izan ditzan.

Berriozarren, bi mila eta biko martxoaren hogeita zazpian. Idazkari nagusia, Tomás Mena García.

Iragarkiaren kodea: A0203523