57. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 10a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Bidasoa eta Berroaran Mendietako Administrazio Batzarrea

Plantilla organikoa eta 2002ko lan eskaintza publikoa

Bidasoa eta Berroaran Mendietako Administrazio Batzarreak 2002ko plantilla organikoa onetsi zuen, 2002ko martxoaren 1ean egin osoko bilkuran. Hona hemen:

Funtzionarioak

Lanpostua: zaindaria. Egoera: hutsik. Maila: D. Sarbidea: O.L. Kopurua: 1. Euskararen ezagupena: baldintza nahitaezkoa.

Lan-kontratudun finko jarraigabeak

Lanpostua: peoia. Egoera: jardunean. Sarbidea: O. Kopurua: 1. Antzinatasuna: 81-10-06.

Administrazio-kontratudunak eta aldi baterako lan-kontratudunak

Lanpostua: zaindaria. Egoera: jardunean. Maila: D. Sarbidea: 42. art. Kopurua: 1. Antzinatasuna: 2001-10- 16. Osagarriak: D.M.O. ehuneko 12, L.O. ehuneko 10.

Lanpostua: peoiak. Egoera: hutsik. Sarbidea: 42. art. Kopurua: 4.

Izen-deiturak: Guelbenzu Almándoz, José Miguel. Sarrerako data: 1981-10-6. Lanpostua: peoia. Aritzeko baldintzak: egin beharreko lanen ariora.

Izen-deiturak: Andueza Oscoz, Jesús María. Sarrerako data: 2001-10-16. Lanpostua: zaindaria. Aritzeko baldintzak: administrazio-kontratuduna.

Izen-deiturak: hutsik. Lanpostua: peoia. Aritzeko baldintzak: egin beharreko lanen ariora.

2002rako lan eskaintza publikoa

1.-Zaindari funtzionarioa izateko lanpostu bat. Erregelamenduzko sarbidea oposizio-lehiaketa izanen da, eta euskaraz jakitea beharrezkoa izanen da, Administrazio Publikoetan euskara erabiltzea arautzen duen 2000ko abenduaren 11ko Foru Dekretuaren 18. artikuluari jarraikiz; izan ere, lanpostu horretan administratuekin izanen duen zuzeneko harremana oso garrantzitsua baita.

2.-Peoi izateko lau lanpostu, aldi baterako lan-kontratuarekin edo gizarte lankidetzan, lanaldi osorako. Sarbidea: hautapen probak, NEZen bitartez. Kontratua, obra edo zerbitzu bakoitzeko.

Oharrak:

L.P.O. = lanpostuko osagarria. D.M.O. = D mailako osagarria. N.E.Z. = Nafarroako Enplegu Zerbitzua.

Donezteben, bi mila eta biko martxoaren hemezortzian. Batzarburua, Miguel San Miguel.

Iragarkiaren kodea: A0203534