57. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 10a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

ETXARREN-GIRGILLAO

2002ko aurrekontua hasiera batez onetsirik

Kontzejuak, 2002ko martxoaren 22an egin osoko bilkuran, legeak eskatu gehiengoaz, hasiera batez onetsi zituen 2002ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak; hona laburpena, kapituluka:

DIRUSARRERAK:

1. kapitulua.-Zuzeneko zergak: 0 euro.

2. kapitulua.-Zeharkako zergak: 0 euro.

3. kapitulua.-Tasak, prezio publikoak eta beste dirusarrera batzuk: 30,05 euro.

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: euroak 2.325,92.

5. kapitulua.-Ondareko dirusarrerak eta herrilurretako aprobetxamenduak: 8.570,43 euro.

6. kapitulua.-Inbertsio errealak besterentzea: 0 euro.

7. kapitulua.-Transferentziak eta kapital gastuak finantzatzen dituzte beste dirusarrera batzuk: 0 euro.

8. kapitulua.-Finantza-aktiboak: 0 euro.

9. kapitulua.-Finantza-pasiboak: 0 euro.

Dirusarrerak, guztira: 10.926,40 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.-Langileen gastuak: 1.490,51 euro.

2. kapitulua.-Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 5.162,69 euro.

3. kapitulua.-Finantza-gastuak: 1.742,94 euro.

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: euroak 126,21.

6. kapitulua.-Inbertsio errealak: 0 euro.

7. kapitulua.-Kapital transferentziak: 0 euro.

8. kapitulua.-Finantza-aktiboak: 0 euro.

9. kapitulua.-Finantza-pasiboak: 2.404,05 euro.

Gastuak, guztira: 10.926,40 euro.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legeko 276. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legeko 202. artikuluan xedatuarekin bat, aipatu aurrekontuak Kontzejuko idazkaritzan egonen dira ikusgai, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, herritarrek edo interesatuek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten.

Jendaurreko aldian ez bada alegaziorik edo erreklamaziorik, 2002. urteko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak behin betikoz onetsitzat joko dira.

Etxarren-Girgillaon, bi mila eta biko martxoaren hogeita bostean. Kontzejuburua, José Javier Yoldi.

Iragarkiaren kodea: A0203533