57. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 10a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

N A R K U E

2002ko aurrekontu orokor eta bakarra hasiera batez onetsirik

Narkueko Kontzejuak, 2002ko martxoaren 18an egin osoko bilkuran, hasiera batez onestea erabaki zuen 2002ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra eta haren betearazpen oinarriak.

Espedientea jendaurrean egonen da idazkaritzan 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, herritarrek eta interesatuek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio eta alegazioak aurkez ditzaten.

Narkuen, bi mila eta biko martxoaren hogeita zazpian. Kontzejuburua, Pedro Casi.

Iragarkiaren kodea: A0203541