57. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 10a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

F O N T E L L A S

Lehiaketa, saneamendu eta hornidura sareak berritzeko 4. faseko obrak kontratatzeko

Fontellasko Udalak, 2001eko abenduaren 19an egin osoko bilkuran, erabaki zuen lehiaketa publikoa egitea obra hau adjudikatzeko:

-Xedea: saneamendu eta hornidura sareak berritzeko 4. fasea

-Modalitatea: lehiaketa irekia.

-Kontrata bidezko aurrekontua: euroak 278.655,84, BEZa eta kontzeptu guztiak barne.

-Obrak egiteko epea: hiru hilabete.

-Proposamenak aurkezteko: Fontellasko Udaleko erregistroan, hogeita sei egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, azken eguneko eguerdiko ordu bata baino lehen. Egun hori balioduna ez bada, epea hurrengo egun baliodunean bukatuko da, ordu berean.

-Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratiboen pleguan zehazten direnak.

-Proposamen ekonomikoak irekitzea: Fontellasko Udaleko bilkura aretoan irekiko dira, eskaintzak aurkezteko epea bukatu eta bosgarren egun balioduneko eguerdiko ordu batean.

Proiektua eta klausula administratiboen plegua lizitatzaileen eskura daude Fontellasko Udaleko bulegoetan. Orobat, interesatuek haien kopia eskuratu ahalko dute, Carlos Sagasti kopia-dendan (Zaragoza etorbidea, 31, Tutera).

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Fontellasen, bi mila eta biko apirilaren hamarrean. Alkate udalburua, Andrés Agorreta.

Iragarkiaren kodea: a0204510