57. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 10a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

348/2002 EBAZPENA, apirilaren 8koa, Herrilan zuzendari nagusiak emana, "Fustiñana eta Ribaforada arteko errepidearen trazadura berria" proiektua jendaurrean egoteko epea bukatutzat eman eta hura behin betikoz onesten duena.

Urtarrilaren 28ko 130/2002 Ebazpenaren bitartez, onespen teknikoa eman zitzaion "Fustiñana eta Ribaforada arteko errepidearen trazadura berria" proiektuari, eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jarri zen. Zerrenda hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen (2001eko 19. zk.), otsailaren 13an.

Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuak jakinarazi du alegazioak aurkezteko epean hauek jaso direla:

1. alegazioa. Ribaforadako Udalak egina, ordezkari Pascual Arriazu García alkate jauna duela.

1.-Eskatzen du Fustiñana-Ribaforada errepideak nahitaez izan dezala lotura zuzena N-232 errepidearekin edo/eta NA-5200arekin, horrela saihestuko baita trenbidea, eta zirkulazioak ez du pasatu beharrik izango herriaren erdialdetik.

2.-Nekazaritzako lurzatien jabeek aurkeztutako alegazioak oso-osorik babesten ditu, Udaletxearen ondarekoak ere barne direla. 2. alegazioan daude xehero emanak.

3. Herrilan Departamentuari eskatzen dio aurkeztutako alegazioak oinarri hartuz, bidezko diren aldaketak egin ditzala proiektuan, aurkeztutako alegazioak, ahal den neurrian, atenditzeko.

Erantzuna:

1.a. Alegatutakoa ezetsi egin da. Aipatzen den tartea ez da proiektu honetan sartzen, nahiz eta beste proiekturen batean sar daitekeen.

2.a eta 3.a. Honako hauentzat ere balio du 2. alegazioari emandako erantzunak.

2. alegazioa. Jesús Litago Zardoya (Gloria Zardoya Murilloren izenean, RI-05 kodea duen 208 lurzatiaren jabearen eta beste 33 jaberen izenean).

1. Eskatzen du pilarez eutsitako errepide bat egiteko, Ribaforadako baratze-aldea osorik hartuko duena, gutxi gora behera 800 metroko luzerakoa, lehendik bertan dagoen 9 metroko bidearen gainetik. Soluzio horrek ez omen luke proiektua garestituko, eta uren hustuketak, desjabetzapenek eta lubetatik legarrak erortzeak sortzen dituen arazoak konponduko omen lituzke.

2. Arrazoituz adierazten du trazadura batik bat tarte zuzen bat dela eta zirkulazioa ez dela oso sarria izanen, eta, beraz, ez dagoela bide sergurtasuneko motiborik errepidearen zabalera murriztu eta bertan dagoen bidea lubeta egiteko probetxatzea galarazteko.

3. Proiektaturiko errepideak 3tik 5 metrora bitarteko altura dauka finken gainetik. Ukitutako lurzatien aldea Ribaforadako baratzearen alderik sakonena da, eta, beraz, euri urentzat edo Ebroren uholdeetarako hustubideren bat egin beharra dago. Errepidearen bi aldeetan areka egin beharra dago, ur hori El Carrizal-eko isurbiderantz eramateko, Aragoiko Ubide Inperialaren ondoan baita.

4. Ribaforada-Fustiñana errepidearen proiektuan ez dago finka muganteetatik errepiderako sarbiderik pentsaturik.

5. Ribaforada-Fustiñana errepidearen proiektuan ez dago pentsaturik zer egin erditik pasatzen den bide batekin.

6. Herrilan zuzendari nagusiari eskatzen dio onar dezala koordinazio administratiboaren printzipioa hautsi dela Herrilan, Garraio Eta Komunikazio Departamentuko Proiektu eta Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuaren eta Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Nekazaritzako Egituren Zerbitzuaren artean, izan ere, oraindik ez da urtebete lurzati berrantolamendua bukatu zela, eta errepidea egiteko behar ziren metroak utzi eta horrela desjabetzapenak saihets zitezkeen.

7. Herrilan zuzendari nagusiari eskatzen dio argitzeko zergatik ez den agertzen jendaurrera ateratako desjabetzapenaren xede diren ondasunen zerrendan, errepidearen proiektua gauzatu behar den lekutik doan 9 m zabaleko bidea, herriarena baita, Sindicato de la Huerta de Ribaforada-ren jabetzakoa hain zuzen ere.

Erantzuna

1. Alegatutakoa ezetsi egin da honako arrazoi hauengatik:

a) Gaineko zubiaren soluzioak Ebro ibaiaren gaineko egitura proiektuko 247 metroetatik 1.047 metrotaraino luzatuko luke, eta obraren kostua ia proportzio horretantxe handituko litzateke.

b) Proiektuaren Azterlan Hidrologiko eta Hidraulikoak agerian uzten du proiektatutako drenajeak behar adinako edukiera duela eta legeria indarduna betetzen duela.

c) Lubetak landare-lurrez landareberrituko dira, eta horrek gerta litezkeen legar-libratzeak eragotziko ditu.

d) Alegatutakoa ezetsi da. Errepide honetarako aurreikusitako sekzioa errepide mota honetako Errepideen Jarraibideko 3.1.-IC Arauak gomendatzen duena da.

3. Alegatutakoa onesten da. Errepidearen altura, 0+580 k.p.aren eta 0+680 k.p.aren artean, 0,79 metrotatik 0,97 metrotarainokoa da. Bide-tarte horretan areka bat eginen da lubetaren azpialdean, bi aldeetan, El Carrizal-eko isurbiderantz urak hustuko dituena.

4. Alegatutakoa ezesten da. Errepidearekin mugante diren finketarako sarrera, bertan diren bideen sareak bermatzen du. Bide sare hori baratze-aldearen erdian lotzen da errepidearekin, 0+720 k.p.an.

5. Alegatutakoa onesten da. Bide horrek badu lotura errepide berriarekin, 4. erantzunean adierazten den bezala.

6. Alegatutakoa ezesten da. Fustiñanaren eta Ribaforadaren arteko errepide berria 1994an egin zen, eta 1999an berrikusi. Nekazaritzako Egituren Zerbitzuak, Riegos de Navarra, S.A. enpresa publikoaren bidez, Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuarekin kooordinaturik, Ribaforadako mugapeko 3. poligonoko lurzati berrantolamenduan sartu zuen errepidearen trazadura berria, eta bidea, hain zuzen ere, proiektaturiko errepidearen ardatzean jarri zuen, hura egitean berrantolatutako lurzatirik ez zatikatzeko.

7. Alegatutakoa ezesten da. Udalerri bateko bideak normalean jabari publikoko ondasunak izaten dira. Ukitutako bidea herriarena bada, Sindicato de las Huertas de Ribaforada-ren jabetzakoa, agiri bidez frogatu beharko du, okupazio aurreko aktak egin baino lehen. Bideari kendu behar zaion aldeak 8.700 m2 ditu eta ukitutako lurzatitik Ubide Inperialetik hurbilen dagoenak, 413 lurzatiak, 7.345 m2 ditu.

3. alegazioa. Vicente Almenara Almenara.

1.a eta 2.a Alegatzen du proiektuan bere jabetzakoak diren bi finka, 806 eta 807.a, aldi baterako okupatzekotan direla, lur osagarria ateratzeko. Lurzati horiek 778., 777. eta 776. lurzatiekin dute muga, bere jabetzakoak horiek ere, eta guztiek batera tantakako ureztapeneko nekazaritzako ustiapen bat osatzen dute, biltegi bat ere bertan duena. Lurzati horiek ureztapenerako legeztatua duen iturbegi batekin dute muga.

Inguruan beste lurzati batzuk daude, eta jabeak prest daude beren lurzatiak lur osagarria ateratzeko aldi baterako okupatzen uzteko, eta hori dela-eta Udalari eskaini dizkiote. Udala bera ere, jabe hauekin akordio batera iristen ez bada, prest dago legarrak dauden herri-lurrak uzteko.

Adierazitakoagatik, ukitutako ondasunen zerrendatik 806 eta 807. lurzatiak kentzeko eskatzen du, iturbegia honda ez dadin.

Erantzuna. 1.a eta 2.a. Alegatutakoa ezesten da. Hala ere, obrak hastean, aztertuko da, materialen kalitatea eta lodiera ikusirik, lur osagarria beste lurzati batetik ateratzeko.

4. alegazioa. Policarpo Gil Logroño jauna.

Jendaurrera ateratako proiektuan Ribaforadako 7. poligonoko 17. lurzatia Policarpo Gil Logroño jaunaren izenean ageri dela, eta jabea María Pilar Gil Logroño dela. Beraz, lurzatiaren titulartasuna aldatzeko eskatzen du.

Erantzuna:

1.-Alegatutakoa onesten da. Hala ere, titulartasuna frogatzeko, lurzatiaren jabeak jatorrizko dokumentazioarekin agertu beharko du lurrak okupatu aurreko aktak egiterakoan, garaiz hitzordua emanen baitzaio.

5. alegazioa. Emilio Jordán Manero jauna.

1. Cabanillasko 3. poligonoko 61. lurzatia, CA-8, jendaurrera atera den proiektuan Carmen Gil Llorenteren izenean dagoena, Emilio Jordán Manerorena dela, ekartzen duen eskrituraren arabera. Lurzatiaren titulartasuna aldatzeko eskatzen du.

2. Cabanillasko 3. poligonoko 6. lurzatia, CA- 17, jendaurrera atera den proiektuan Alfonso Gil Gilen izenean dagoena, Emilio Jordán Manerorena dela, ekartzen duen eskrituraren arabera. Lurzatiaren titulartasuna aldatzeko eskatzen du.

3. Cabanillasko 3. poligonoko 88. lurzatia, CA-03, jendaurrera atera den proiektuan Emilio Jordán Gilen izenean dagoena, Emilio Jordán Manerorena dela, eta balitekeela desjabetutako azalerari dagokionez, 2.425 m2, akatsen bat egotea, behe aldetik. Izan ere, lurzatiak bi maila baititu.

4. Proiektuaren trazadura hobetzeko modukoa da, Campo Bajo ondoko altxonbidearen ondotik zuzen jarraituz gero Campo Bajoko Mejanaraino. Aski litzateke Ribaforadako trazadurarekin gurutzatzen den puntuko biragunea hor egitea, oraingo trazadurak lurzati asko zatitzen baititu, eta laborantzarako hondar erabilezinak uzten.

Erantzuna:

1. eta 2. Onesten da alegatutakoa.

3. Desjabetzeko lur azalera berriro neurturik, 2.108 m2 dira.

4. Alegatutakoa ezesten da. Proiektatutako trazadurak Errepideen Jarraibdearen arauak betetzen ditu, eta proposatutako soluzioak franko okertzen du trazadura, Ribaforadako lerrokadurarekiko lotura-biraguneen radioak txikitzen baititu.

Cabanillasko udalerrian hau sumatu da: ez da adierazi zer ukitzen den lurzatien mugei buruz oraingo katastroaren arabera, eta Fustiñanan katastroko numerazioa ez dela zuzena.

Akats horiek konpondu eta lurzatiei dagokiena zuzendurik, jarraian ematen dira jendaurrera ateratako proiektuan aldaketak izan dituzten ukipenen zerrenda.

RIBAFORADAKO UDALERRIA

RI-22 ALAIZA AGUADO, Jesús San José, 5

RIBAFORADA 263 3 192 Alor Int.

RI-48 RODRIGUEZ NUÑO, Carlos Ramón y Cajal

CABANILLAS 2.398 7 12 B Alor Int.

RI-49 GIL LOGROÑO, Pilar Víctor de la Serna, 46. 3.º B

MADRID 2.032 7 17 Alor Int.

CABANILLASKO UDALERRIA

CA-02 CABANILLASKO UDALA Plaza del Ayuntamiento, 8

CABANILLAS 2.629 3 86 Alor Int.

CA-03 JORDAN GIL, Emilio Gral. Mola, 17

FUSTIÑANA 2.108 3 88 Alor Int.

CA-04 IÑIGUEZ CACHO, Santiago eta beste batzuk S. Francisco Javier, 12

FUSTIÑANA 277 3 66 B Zainzuriak

CA-05 IÑIGUEZ CACHO, Santiago eta beste batzuk S. Francisco Javier, 12

FUSTIÑANA 1837 3 66 A Alor Int.

CA-06 GIL LLERA, José Gral. Mola, 17

FUSTIÑANA 0,00 3 65 Alor Int.

CA-07 FLORISTAN ARRONDO, Josefa Iglesia, 7

FUSTIÑANA 588 3 67 Zainzuriak

CA-08 JORDAN MANERO, Emilio Gral. Mola, 21

FUSTIÑANA 1184 3 61 Alor Int.

CA-09 ARRONDO FANLO, Pedro Escuelas, 43

FUSTIÑANA 1.033 3 60 Alor Int.

CA-10 CEREZO LARAÑA, Eulogio Gral. Mola, 2

CABANILLAS 300 3 59 T. Labor Ext.

CA-11 JORDAN GIL, María Luisa Baja Navarra

PAMPLONA 3.040 3 36 Alor Int.

CA-12 FERRER BLASCO, Feliciano Mártires de la Patria, 9

FUSTIÑANA 376 3 29 Zainzuriak

CA-13 GIL ARRONDO, Luis Fernándo Mártires de la Patria, 9

FUSTIÑANA 1.354 3 28 Alor Int.

CA-14 LITAGO GIL, Jesús Gral. Franco, 28

FUSTIÑANA 7.188 3 19 Alor Int.

CA-15 ARRONDO ZOCO, Isabel Escuelas, 33

CABANILLAS 6.153 3 10 Alor Int.

CA-16 CHAVARRIA SALVATIERRA, María Engracia Iglesia, 7

FUSTIÑANA 1.061 3 9 Alor Int.

CA-17 JORDAN MANERO, Emilio Gral. Mola, 21

FUSTIÑANA 2.252 3 6 Alor Int.

CA-18 GIL OVIEDO, José Alfonso XIII, 46

FUSTIÑANA 2.297 3 7 Alor Int.

FUSTIÑANAKO UDALERRIA

FU-01 MARCHITE LLERA, María Teresa Pablo VI

FUSTIÑANA 1.561 2 63 Alor Int.

FU-03 ELIA TUDELA, José Luis Gral. Mola

FUSTIÑANA 2.392 2 61 Alor Int.

FU-04 MALLAGRAY GIL, M.ª Alicia y M.ª Blanca Maestro Extremiana

ZARAGOZA 2.857 2 60 Alor Int.

FU-05 FUSTIÑANAKO HERRILURRA Plaza de los Fueros, s/n

FUSTIÑANA 100 2 776 Alor Int.

FU-06 FUSTIÑANAKO HERRILURRA Plaza de los Fueros, s/n

FUSTIÑANA 300 2 775 Alor Int.

FU-07 FUSTIÑANAKO HERRILURRA Plaza de los Fueros, s/n

FUSTIÑANA 446 2 774 Alor Int.

FU-08 FUSTIÑANAKO HERRILURRA Plaza de los Fueros, s/n

FUSTIÑANA 1.013 2 773 Alor Int.

FU-09 FUSTIÑANAKO HERRILURRA Plaza de los Fueros, s/n

FUSTIÑANA 107 2 771 Alor Int.

FU-10 FUSTIÑANAKO HERRILURRA Plaza de los Fueros, s/n

FUSTIÑANA 390 2 767 Larrea

FU-11 FUSTIÑANAKO HERRILURRA Plaza de los Fueros, s/n

FUSTIÑANA 1.960 9 626 Alorra

FU-12 FUSTIÑANAKO HERRILURRA Plaza de los Fueros, s/n

FUSTIÑANA 1.863 10 1069 Alor Int.

FU-13 FUSTIÑANAKO HERRILURRA Plaza de los Fueros, s/n

FUSTIÑANA 269 13 169 Alor Est.

FU-14 FUSTIÑANAKO HERRILURRA Plaza de los Fueros, s/n

FUSTIÑANA 84 13 168 Zainzuriak

Ingurumen Zuzendari Nagusiak 2002ko otsailaren 26an emandako 575 Ebazpenaren bidez, Ingurumenaren gaineko Eraginari buruzko aitorpena eman zen.

Horrenbestez, Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuak jakinarazi eta proposatuarekin bat, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak urriaren 7ko 3912/1999 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan ahalmenak erabiliz eta Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legeko 52. artikuluan xedaturikoarekin bat, Zuzendaritza Nagusi honek,

EBATZI DU:

1. "Fustiñana eta Ribaforada arteko errepidearen trazadura berria proiektua" jendaurrean egoteko epea bukatutzat ematea, azalpen zatian jaso alegazioen proposamenei erantzundakoaren arabera.

2. "Fustiñana eta Ribaforada arteko errepidearen trazadura berria" behin betikoz onestea. Haren kontrata bidezko aurrekontuak 6.279.926,74 euro egiten du.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitateko bi egunkaritan argitara ematea.

4. Ebazpen honen berri ematea Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuari, Bide eta Eraikuntza Zerbitzuari, Desjabetzapen Atalari, Ribaforada, Cabanillas eta Fustiñanako Udalei, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren zortzian.-Herrilan zuzendari nagusia, Alvaro Miranda Simavilla.

Iragarkiaren kodea: A0203990