57. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 10a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

F U S T I Ñ A N A

2001eko aurrekontuko aldaketaren espedientea hasiera batez onetsirik

Fustiñanako Udalak, 2002ko martxoaren 20an egin osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276 eta 284. artikuluetan aurreikusitakoari jarraikiz, aurrekontuko aldaketaren espedientea onestea erabaki zuen, ondotik heldu baita. Espedientea idazkaritzan egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, herritarrek eta bidezko interesa dutenek epe horretan zuzenketak, oharrak edo alegazioak egin ditzaten. Epe hori inolako alegaziorik jaso gabe iragan ondoren, behin betikoa bihurtuko da besterik gabe.

Gastuetako kreditu gehikuntza: 7.173.062 pezeta, 28.338,77 euro.

II. kapitulua.-Festak: 4.715.174 pezeta, 4.707,79 euro.

IV. kapitulua.-Lux zinemarentzako dirulaguntza: 783.310 pezeta.

VI. kapitulua.-Udaletxea eraberritzeko lanak: 1.674.578 pezeta (10.064,42 euro).

Finantzabidea:

Kreditu transferentzia: 1.224.650 pezeta (7.360,29 euro).

Diruzaintzako 1999ko gerakina: 5.948.412 pezeta (37.750,68 euro).

Fustiñanan, bi mila eta biko martxoaren hogeita batean. Alkate udalburua, Juan Antonio Sola Pradilla.

Iragarkiaren kodea: A0203356