57. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 10a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Z A N G O Z A

Ehiza barruti publikoa eratzeari buruzko proiektua

Zangozako Udalak 2002ko otsailaren 28an egin osoko bilkuran erabaki zuen Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari eskatzea ehiza barruti publiko bat era dadila, Zangozako eta Gabarderaleko mugapeak hartuko baititu.

Basa fauna eta haren habitatak babestu eta kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legea betez, aditzera ematen da ezen ehiza barruti publikoa eratzeari buruzko proiektuaren espedientea jendaurrean egonen dela Udalaren bulegoetan, hamabost egunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten beren jabetzako lur guztiak edo lurretako bat barruti horretan sartu nahi ez dituztela berariaz adierazteko, idatziz.

Zangozan, bi mila eta biko martxoaren hamaikan. Alkate udalburua, José Daniel Plano Izaguirre.

Iragarkiaren kodea: A0203435