57. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 10a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Z A N G O Z A

Zangozako Udal Planeko AR Gabarderal banaketa eremuko UE-1 exekuzio unitateari lurzoru dotazional batzuk atxikitzea. Hasierako onespena

Zangozako Udalak, 2002ko otsailaren 28an egin osoko bilkuran, honako xedapen zati hau duen erabakia hartu zuen:

Hasiera batez onestea honako atxikipen hau: lurzoru dotazionaleko 6.060 metro karratu (berdegunea) atxikitzea Zangozako Udal Planeko AR Gabarderal banaketa eremuko UE-1 exekuzio unitatearen garapenari, honi erantsitako agiri grafikoetan agertzen den gisan.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legeko 205. artikuluan eta ondorengoetan 169. artikuluari eta ondorengoei dagokienez xedatzen denarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hamabost egunetan, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik kontatzen hasita, interesatuek bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Zangozan, bi mila eta biko martxoaren hamaikan. Alkate udalburua, José Daniel Plano Izaguirre.

Iragarkiaren kodea: A0203434