57. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 10a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Z A N G O Z A

Zangozako Udal Planeko AR Gabarderal banaketa eremuko UE-1 exekuzio unitateko borondatezko birzatiketaren proiektua eta hirigintza hitzarmena. Hasierako onespena

Zangozako Udalak, 2002ko otsailaren 28an egin osoko bilkuran, honako xedapen zati hau duen erabakia hartu zuen:

Hasiera batez onestea Construcciones Lechado Hermanos, S.L. enpresak aurkeztu borondatezko birzatiketari buruzko proiektua, hau da, Zangozako Udal Planeko AR Gabarderal banaketa eremuko UE-1 exekuzio unitateko borondatezko birzatiketaren proiektua (jabe bakarrekoa), Juan A. Ciganda eta Alberto Uriel arkitektoek aurkeztu proiektuarekin bat.

UE-1 exekuzio unitatearen hirigintzako aprobetxamenduen % 10eko lagapenaren balorazio ekonomikoa onestea: 3.200.000 pezeta dira (19.232,39 euro).

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legeko 140.4, 141.2 eta 169. artikuluetan xedatuarekin bat, lagapenak arautzen dituen hitzarmenaren gaineko eta borondatezko birzatiketari buruzko espedienteak jendaurrean edukitzea hamabost egunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik kontatzen hasita, interesatuek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak egin ditzaten. Jendaurreko aldian alegaziorik ez bada aurkezten, proiektua behin betikoz onetsita geratuko da, berariazko onespen baten beharrik gabe.

Zangozan, bi mila eta biko martxoaren hamaikan. Alkate udalburua, José Daniel Plano Izaguirre.

Iragarkiaren kodea: A0203433