57. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 10a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Z A N G O Z A

Trafikoari buruzko ordenantzako aldaketa hasiera batez onetsirik

Zangozako Udalak, 2002ko otsailaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Zangozako udal mugapeko bide publikoen erabileraren eta trafikoaren gaineko ordenantzako aldaketa, ezarritako zehapenen zenbatekoari buruzkoa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legeko 325. artikuluan xedatuarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta iragarki oholean jarri ondoren, hogeita hamar egunetan, epe horretan herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazio, kexa eta oharrak egin ditzaten.

Zangozan, bi mila eta biko martxoaren hamaikan. Alkate udalburua, José Daniel Plano Izaguirre.

Iragarkiaren kodea: A0203431