57. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 10a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O L A Z T I

Bake epailearen eta ordezkoaren hautapena

Botere Judizialaren Lege Organikoaren 101. artikuluan eta ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5. artikuluan bake epaileen hautapenari dagokionez xedatutakoa betez, deialdi publikoa iragartzen da udalerri honetako bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak hautatzeko.

Legeak eskatzen dituen baldintzak beterik, bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak hautatzeko deialdi horretan parte hartu nahi duenak behar den eskabidea aurkeztu beharko du Udaletxe honetan. Horretarako, hamabost eguneko epea izanen da, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Olaztin, bi mila eta biko martxoaren hogeita bian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0203440