57. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 10a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L A R R I O N

E D I K T U A

Kontzejuko Batzarrak, 2002ko otsailaren 13an, jarraian osorik ematen den erabakia hartu zuen:

"Kontzeju honek erabaki du Larriongo 4. poligonoko 270. lurzatiko 1.170 metro karraturen desafektazioa eskatzea. Desafektazioa egin nahi da Luis Segura Legarda jaunarekin trukatzeko 4. poligonoko 290. lurzatian dituen 390 metro karratuak, hain zuzen ere Kontzejuak okupatu zituenak Urederra ibaiaren lubeta egiteko."

Larrionen, bi mila eta biko otsailaren hamahiruan. Kontzejuko burua, Eva María Yanci San Martín. Kontzejuko idazkaria, Luis López Gastón.

Iragarkiaren kodea: A0203446