57. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 10a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Ebazpenaren jakinarazpena

Ekonomia eta Funtzio Publikoko zinegotzi delegatuak Udalaren jabetzari kalte egiteagatik 2002ko urtarrilaren 24an eman ebazpena (8/EC) jakinarazi ahal izan ez denez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean ematen da argitara, Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoa betetzeko.

"Ikusirik kalteak ordaintzeko errekerimenduaren gaineko Daños-A/2001/171 espedientea, Ekonomia eta Funtzio Publikoko zinegotzi delegatuak 2001eko abenduaren 14ko ebazpenaren bidez irekia eta Udaltzaingoak emandako partean oinarritzen dena, bertan jasotzen baita Franco Hidalgo Ernesto jauna gidaria izanik eta R.A.C. aseguru etxean aseguraturik, SS-7159-AP matrikulako ibilgailuarekin seinale bati kalte egin zitzaiola 2001-11-9an. Ikusirik aginduzko entzunaldian ez dela alegaziorik aurkeztu, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 117. artikuluko 2, 3 eta 4. idatz- zatietan xedatutakoari jarraikiz, Franco Hidalgo Ernesto jauna gertatutakoaren erantzule egitea erabaki dut, eta 91,95 euro (15.299 pezeta) ordaintzera behartu, balio hori eman baitzaio egindako kalteari.

Diru hori Udalaren diruzaintzan utzi beharko da ebazpen honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita hogeita hamar eguneko epean, hori guztia ekintza horrek ekartzen ahal dituen zehapenak galarazi gabe. Ordaintzeko epea iraganik, premiamenduko errekargua eta legezko korrituak sortuko dira.

Ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean hura jakinarazi eta biharamunetik.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik; edo bestela,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi ondoko hilabetean

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren hogeita bostean. Iruñeko alkate udalburua falta baita, María Kutz Peironcely.

Iragarkiaren kodea: A0203496