57. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 10a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Errekerimendua, Iruñeko Xabier kaleko 9 bis eraikinari

Iruñeko Udaleko alkateak ebazpen hau eman zuen bi mila eta biko otsailaren 15ean, beste batzuen artean:

"Ikusirik Etxebizitzak Zaharberritzeko Bulegoko Udal Zerbitzu Teknikoek egindako ikuskapen txostena, Iruñeko Xabier kaleko 9-bis eraikina 2001eko azaroaren 28an aztertu ondotik egina, kale hori bera berriz urbanizatzeko obren indusketa lanak hasi baino lehenago, egiaztatu da hondatuak dituela honako hauek:

-Erretena hautsirik eta erorita.

-Euri uren zorrotena hautsirik Xabier kalearen aldeko fatxadan.

-Fatxadetako entokatuak erorita.

Eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 224. artikuluan xedatutakoari jarraikiz,

Ebatzi dut:

1. Iruñeko Xabier kaleko 9-bis eraikinaren jabeei agintzea ondotik aipatzen diren lanak egin ditzaten hogeita hamar eguneko epean, Xabier kalea berriz urbanizatzeko obrak bukatzen diren egunetik kontatzen hasita:

-Erretena eta euri uren zorrotena konpontzea.

-Erori diren entokatuen tokietan pikatzea eta gero fatxadari berriz ere estaldura ematea.

Lan horiek teknikari eskudun batek zuzendu beharko ditu, eta lanak hasi baino lehen teknikari eskudunak sinatutako proiektua ekarri beharko da, egin beharreko lan guztiak definituko dituena.

2.-Etxe horretako jabeei ohartaraztea ezen, lan horiek aipatu epean egiten ez badituzte, epea bukatu eta biharamunetik aitzina Udalak obrak subsidiarioki egiten ahalko dituela eta, hori gertatuz gero, behar diren tasak igorriko zaizkiela, hau da, sortzen diren gastuen ehuneko 125, edo bestela isun hertsatzaileak paratzen ahalko dituela hilabetero.

Jabetza Horizontalari buruzko Legearen 10.2 artikuluak ezarritakoaren arabera, aginteak emaniko aginduak aurkatu edo haien betearazpena oztopatzen duten jabeek bakarka erantzun beharko diete ezartzen zaizkien zehapenei.

3.-Era berean, jabeei ohartaraztea ezen, aipatu epean obrak egiten ez badira, zehapen espedientea abiaraziko dela, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 248.5 artikuluan sailkatutako hutsegite arinaren ustezko erantzule izateagatik. Hutsegite horrek 300,51 eurotik 6.010,12 eurora bitarteko isuna dakar zehapen gisara.

4.-Jabeei ohartaraztea, orobat, konponketa obra horiek eraikinaren egitura eta funtzionaltasunaren egokitzapena lortzeko beharrezkoak direnetarik direla. Egokitzapen hori etxebizitza arloko jarduketa babesgarriak finantzatzeko indarra duen Foru Dekretuan zehazten da.

Obra horiei ekiteko zaharberritzeko dirulaguntzak eskura daitezke, betiere eraikinaren egitura eta funtzionaltasunaren egokitzapena lortzeko beharrezkoak direnekin batera egiten badira; horretarako, Etxebizitzak Zaharberritzeko Udalaren Bulegoan, Eslava kaleko 1.an, argibideak eska daitezke".

Ebazpen honen kontra errekurtso hauetakoren bat aurkezten ahalko da, hautara:

-Berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina; edo bestela,

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen honen jakinarazpen egunaren ondoko hilabetean.

Argitara ematen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio prozedurari buruz indarra duen Legearen 59.4 artikuluan eta 59.5 artikuluaren a) idatz-zatian (azaroaren 26ko 30/1992 Legea) eta aplikatzen ahal den gainerako legerian xedatutakoa betez, izan litezkeen bertze interesatu ezezagunentzat eta, legeak dioen bezala saiatuta ere, jakinarazi ahal izan ez zaienentzat, jakinarazpen balioa izan dezan.

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren hogeita seian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0203494