57. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 10a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I Z A B A

Lehiaketa, "Asolaze" udal kanpina errentan emateko

Izabako Udalak, 2002ko apirilaren 29ko osoko bilkuran hartu erabakiaren bitartez, lehiaketarako deia egiten du, Izabako Udalaren "Asolaze" Turismoko Kanpalekuaren kudeaketa errentan emateko. Hona hemen baldintza orokorrak:

-Kontratuaren xedea: "Asolaze" udal kanpinaren kudeaketa errentan ematea.

-Prozedura, adjudikatzeko modua eta tramitazioa: irekia, lehiaketa bidez, eta presako espedientea.

-Hasierako aurrekontua: 72.121,45 euro; kopuru horri dagokion BEZa gehituko zaio.

-Behin-behineko fidantza: 3.606,07 euro.

-Adjudikazioaren epea: hamar urte.

-Proposamenak non eta noiz aurkeztu: Izabako Udaleko erregistro orokorrean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hogeigarren egun naturaleko arratsaldeko ordu biak arte. Azken eguna balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunean amaituko da epea, ordu berean.

-Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo partikularren eta teknikoen pleguan zehazten dira. Jatorrizkoak edo kopia kautotuak izan beharko dute.

-Proposamen ekonomikoak non eta noiz ireki: Kontratazio Mahaiak irekiko ditu Udalaren bilkura aretoan, proposamenak aurkezteko epea amaitu ondoko lehenbiziko egun baliodunean, 20:00etan.

Klausula administratibo partikularren eta manu teknikoen pleguak interesatuen eskura daude Izabako Udalean.

Izaban, bi mila eta biko apirilaren hogeita bederatzian. Alkate udalburua, Angel Luis de Miguel Barace.

Iragarkiaren kodea: A0204778