57. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 10a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Antsoaingo, Berriobeitiko eta Berriozarko Udalen Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitatea

Etxez etxeko laguntza zerbitzuaren prezio publikoa arautzen duen ordenantza fiskaleko aldaketa hasiera batez onetsita

Antsoaingo, Berriobeitiko, Berriozarko, Itzako eta Txulapaingo Udalen Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2002ko otsailaren 28an egin bilkuran, erabateko gehiengoz, hasiera batez onetsi zuen Etxez etxeko laguntza zerbitzuaren prezio publikoa arautzen duen ordenantza fiskaleko aldaketa.

Jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta alegazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan eta harekin bat heldu diren gainerako xedapenetan ezarritakoari jarraituz. Erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada, ordenantza fiskaleko aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko aldia iragandakoan.

Berriozarren, bi mila eta biko martxoaren hogeita batean. Mankomunitateko burua, Javier Montero Armiño.

Iragarkiaren kodea: A0203348