57. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 10a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Antsoaingo, Berriobeitiko eta Berriozarko Udalen Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitatea

Aurrekontuko aldaketak hasiera batez onetsita

Antsoaingo, Berriobeitiko, Berriozarko, Itzako eta Txulapaingo Udalen Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2002ko otsailaren 28an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2001eko aurrekontu orokor eta bakarreko kreditu gehikuntza hauek:

3112-13100 kontusaila. Lan-kontratudunen lansariak (ELZ): 950.000 pezeta.

Kreditu gehikuntza hori dirusarrerak gehituz finantzatuko da, kontusail honen bitartez:

45503 kontusaila. Nafarroako Gobernua, ELZ: 950.000 pezeta.

3111-22610 kontusaila. Prebentzio programaren jarduerak: 300.000 pezeta.

Kreditu gehikuntza hori dirusarrerak gehituz finantzatuko da, kontusaila honen bitartez:

45502 kontusaila. Nafarroako Gobernua-Prebentzioa: 300.000 pezeta.

Jendaurrean egonen da hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta interesatuek aurrekontuko aldaketen espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten, Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202 eta 214. artikuluei, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 276 eta 284. artikuluei eta horiekin bat heldu diren gainerako xedapenei jarraituz. Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontuko aldaketak behin betiko onetsitzat joko dira, jendaurreko aldia iragandakoan.

Berriozarren, bi mila eta biko martxoaren hogeita batean. Mankomunitateko burua, Javier Montero Armiño.

Iragarkiaren kodea: A0203347