57. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 10a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Antsoaingo, Berriobeitiko eta Berriozarko Udalen Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitatea

2002ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak hasiera batez onetsita

Antsoaingo, Berriobeitiko, Berriozarko, Itzako eta Txulapaingo Udalen Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2002ko otsailaren 28an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2002ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak. Hona hemen kapituluka laburturik:

DIRUSARRERAK:

III. kapitulua.-Prezio publikoak: 8.774,78 euro.

IV. kapitulua.-Transferentzia arruntak: euroak 565.846,88.

Dirusarrerak, guztira: 576.621,66 euro.

GASTUAK:

I. kapitulua.-Langileen gastuak: euroak 550.971,84.

II. kapitulua.-Zerbitzuak eta ondasun arruntak erostea: 22.447,80 euro.

III. kapitulua.-Korrituak: 601,01 euro.

VI. kapitulua.-Inbertsioak: 601,01 euro.

Gastuak, guztira: 574.621,66 euro.

Jendaurrean egonen da hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten, Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluari eta horiekin bat heldu diren gainerako xedapenei jarraituz. Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak behin betiko onetsitzat joko dira, jendaurreko aldia iragandakoan.

Berriozarren, bi mila eta biko martxoaren hogeita batean. Mankomunitateko burua, Javier Montero Armiño.

Iragarkiaren kodea: A0203346