57. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 10a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

V A L T I E R R A

E D I K T U A

Valtierrako Udalak, 2002ko martxoaren 15ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera ematea Udalerri honetako Bake Epaitegiko epaile titularra eta ordezkoa izendatzeko prozedurari, hemendik gutxira beteko baitira beren kargualdiko lau urteak.

Uztailaren 7ko 3/1995 Erregelamenduko 5. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, 15 egun naturaleko epea ezartzen da, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesatuek beren eskaera Valtierrako Udalari egin diezaioten, instantzia alkate jaunari zuzenduta.

Valtierran, bi mila eta biko martxoaren hogeita seian. Alkatea, Alfonso Mateo Miranda.

Iragarkiaren kodea: A0203547