57. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 10a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

M I L A G R O

E D I K T U A

Milagroko Udalak, 2002ko martxoaren 26an egindako bilkuran, erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

3. Hasiera batez onestea Plaza urbanizatzeko proiektua, Hospital eta Antonio Carrillo kaleen artean.

Milagroko Udalak eskaturik egin da Plaza urbanizatzeko proiektua, Hospital eta Antonio Carrillo kaleen artean, "Casa grande" esaten zitzaion etxeak lehen hartzen zuen orubean eta haren ondoko beste orube batean.

Idazkariak jakinarazi du ezen, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legeko 119. artikuluak xedatu legez, Udalak onetsi behar dituela urbanizazio proiektuak, osoko bilkuran. Hasiera bateko onespena eman ondotik, jendaurrean egon behar dute hamabost egunean, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroan gehien zabaltzen diren egunkarietako batean jarrita, jendeak aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzan. Jendaurreko aldian zer gertatzen den, Udalak behin betikoz onetsiko ditu, behar diren aldaketak egin eta gero. Behin betiko onespenaren erabakia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

Aho batez onetsi da.

Argitaratu egiten da, orok jakin dezan.

Milagron, bi mila eta biko martxoaren hogeita zazpian. Alkate udalburua, Jesús María Barrado Pardo.

Iragarkiaren kodea: A0203546