57. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 10a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

G A R D E

Hasierako onespena, herrilurra desafektatzeari

Gardeko Udalak, 2002ko martxoaren 21ean egin osoko bilkuran, herrilur bat hasiera batez desafektatzea erabaki zuen. Lur puska hori 1. poligonoko 235. lurzatian dago eta 1.147 metro karratukoa da. Desafektazioaren xedea aipatu lurra José Ramón Orduna Galech jaunari saltzea da, abeltzaintzako ustiategi bat handitu ahal izan dezan.

Hori dena aditzera ematearekin, interesatuek hilabeteko epea izanen dute, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkezteko.

Garden, bi mila eta biko martxoaren hogeita seian. Alkatea, José Javier Echandi Sarriés.

Iragarkiaren kodea: A0203545