57. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 10a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

M A R T Z I L L L A

Martzillako Arau Subsidiarioetako 14-A exekuzio unitatearen birzatiketa

Martzillako Udalak, 2002ko martxoaren 21ean egin osoko bilkura arruntean, hau erabaki zuen:

-Martzillako Arau Subsidiarioetako 14-A exekuzio unitatea birzatitzeko proiektuari aurkeztutako zuzenketak eta aldaketak onestea.

-Espedientea jendaurrean edukitzea eta interesatuei entzunaldia ematea, hamabortz egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, Hirigintzako Kudeaketaren Erregelamenduko 109. artikuluan eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 168.2 artikuluan ezarritakoarekin bat. Epe horretan, interesatuek espedientea aztertzen ahal dute eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkeztu.

Martzillan, bi mila eta biko apirilaren bian. Alkate udalburua, Félix Ascasso García.

Iragarkiaren kodea: A0203601