57. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 10a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

M A R T Z I L L L A

Bake epaile ordezkoaren kargu hutsa

Martzillako Udalak, Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 101. artikulua eta Botere Judizialeko Kontseilu Nagusiaren Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5, 6 eta 7. artikuluak betez, deialdi publikoa iragarri du, Martzillako Bake Epaitegiko bake epaile ordezkoaren kargu hutsa betetzeko.

Bake epaile titular izendatua izateko behar diren baldintzak dira, Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 102. artikuluan agertzen direnetarik, lege berean 302. artikuluan karrera judizialean sartzeko ezartzen direnak, Zuzenbideko lizentziatua izan behar ez bada ere, baita 3/1995 Erregelamenduaren 13. artikuluan eta hurrengoetan ezartzen direnak ere.

Hamabortz egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, interesatuek eskaerak aurkezten ahalko dituzte, Martzillako Udaleko erregistro orokorrean (Plaza de España, 1. zenbakia, 31340 Martzilla).

Eskaerei norberaren espedientea gehitu beharko zaio, titulazio akademikoa, esperientzia eta merezimenduak azalduz.

Martzillan, bi mila eta biko apirilaren bian. Alkate udalburua, Félix Ascasso García.

Iragarkiaren kodea: A0203600