57. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 10a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

M A R T Z I L L L A

2. sektorearen eta UA 24 unitatearen mugapenaren aldaketa hasiera batean onetsirik

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 1994ko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 146. artikuluan ezarritakoa betetzeko, aditzera ematen da Alkatetzak apirilaren 2an eman 85/2002 ebazpenaren bidez erabaki hau hartu dela:

1. Hasiera batez onestea "Martzillako arau subsidiarioetako 2. sektorearen eta UA 24 unitatearen mugapenaren aldaketa", J. Camarena eta J. Garciarena arkitektoek prestatua eta Promociones Arlás y Larrau, S.L. enpresak sustatua.

2. Aldaketaren agiria jendaurrean jartzea hamabortz egunetarako, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesatuek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Martzillan, bi mila eta biko apirilaren bian. Alkate udalburua, Félix Ascasso García.

Iragarkiaren kodea: A0203599