57. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 10a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T A F A L L A

2001eko plantilla organikoa aldatzeko behin-behineko onespena

Udalak, 2002ko otsailaren 26an egin osoko bilkura arruntean, besteak beste, erabaki hau hartu zuen:

Kontuan harturik 10/2001 Foru Legea eta 204/2001 F.D., langileak berriz mailakatzeko derrigortasuna zehazten dutenak eta Tafallako Udaltzaingoko agenteak, kaporalak eta sarjentua ukitzen dituztenak.

Lege hori udal honetako plantillari aplikatzetik heldu diren ondorio ekonomikoei eta lansari berriei buruz gizarte graduatuak txostena egin ondotik;

Erabaki da:

Lehenbizikoa.-2001eko plantilla organikoaren aldaketa behin-behinekoz onestea. Egun D mailan dauden agente eta kaporalak C mailan sartuko dira eta D mailaren eta haren osagarrien eta orain aplikatzen den C mailaren arteko alde ekonomikoa osagarri batean emanen zaie. Orobat, C mailan dagoen sarjentua B mailan sartuko da, baldintza beretan, hots, C mailaren eta haren osagarrien eta orain aplikatzen den B mailaren arteko alde ekonomikoa osagarri batean emanen zaio. Atzeraeragina, 2001eko urtarrilaren 1az geroz izanen du.

Bigarrena.-Erabakia Idazkaritzan jendaurrean paratzea, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuz eta Udalaren oholean agertuz, 15 egun baliodunetan, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak egin ditzaten.

Tafallan, bi mila eta biko martxoaren batean. Alkatea, Luis Valero Erro.

Iragarkiaren kodea: A0203409