57. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 10a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

428/2002 EBAZPENA, apirilaren 15ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazio eta Giza Baliabideen zuzendariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Genetika Medikoaren Ataleko buru izateko lanpostu huts bat oposizio- lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, abenduaren 4ko 1651/00 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Genetika Medikoaren Ataleko buru izateko lanpostu huts bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdi hori 2001eko urtarrilaren 3ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen (58. zk.).

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazio eta Giza Baliabideen zuzendariak, otsailaren 6ko 105/2002 Ebazpenaren bidez, deialdiko izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsi zuen.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukaturik, bidezko da deialdi horretako izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea.

Horrenbestez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa aldatu zuen abenduaren 26ko 604/95 Foru Dekretuaren bidez eskuordeturik ditudan eginkizunak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Genetika Medikoaren Ataleko buru izateko lanpostu huts bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda, ondotik heldu dena, onestea:

-Txanda irekia.

Onartuak:

RAMOS ARROYO, MARIA ANTONIA

Baztertuak: Inor ez.

2. Epaimahaiaren osaera aldatzea. Juan María Rodríguez Garrido Bideko Ama Birjina Ospitaleko zuzendari mediko jaunaren ordez Antonio Merino Díaz de Cerio Nafarroako Ospitaleko zuzendari jauna izanen da mahaiburua. María José Cárcamo Casimiro Bideko Ama Birjina Ospitaleko Langileriako zuzendari andrearen ordez Juan María Rodríguez Garrido Bideko Ama Birjina Ospitaleko zuzendari nagusia izanen da idazkari titularra.

3. Oposizioaldiko lehen ariketa 2002ko maiatzaren 20an hasiko da, 16:30ean, Bideko Ama Birjina Ospitaleko Batzar Aretoan.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

5. Ebazpen hau igortzea mahaikide titularrei, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzura eta Deialdiak Izapidatzeko Unitate Teknikora eta Osasun Departamentuko idazkari teknikoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren hamabostean.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazio eta Giza Baliabideen zuzendaria, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: A0204595