57. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 10a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

NOAIN (ELORTZIBAR)

Ibilgailu abandonatuei buruzko errekerimenduen jakinarazpena

Ezinezkoa izan da Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 71.1.a) artikuluan aipatzen diren ibilgailu abandonatuei buruzko errekerimenduen jakinarazpenak egin; hortaz, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.4 artikuluan xedatutakoa betez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen dira aipatu jakinarazpenak:

Jabea: Allal Serhane jauna. Kalea: Pascual Oñate, 23-2.a; Corella (Nafarroa). Seat Ibiza, VSS021A0009481835 zenbakiko bastidorea.

Aipatu ibilgailua udal altxatokian gordetzeko epea (2 hilabete), egungo legerian ezarritakoa, amaitu eta, abandonatutzat emateko, ez bada inor hamabost eguneko epean haren kargu egiten eta garraio gastuak ordaintzen ez baditu, hiri hondakin solidotzat hartuko da eta zatikatzera eramanen; hori guztia, Trafikoari buruzko Legearen 7.1.1.a) artikuluan eta apirilaren 21eko 11/1999 Legearen bigarren artikuluan xedatutakoa betez.

Noain-Elortzibarren, bi mila eta biko martxoaren hogeita zazpian. Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: A0203517