57. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 10a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

119/2002 FORU AGINDUA, apirilaren 22koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana. Onetsi da Nafarroako Foru Komunitateko maila ez-unibertsitarioko irakasleen eta hezkuntzako ikuskatzaileen Euskarazko Prestakuntzarako Planaren XXII. deialdia, 2002-2003 ikasturtekoa.

Maiatzaren 19ko 162/1988 Foru Dekretuak arautu zituen Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publiko eta pribatuetako maila ez-unibertsitarioetako irakasleendako Euskarazko Birziklapen Ikastaroak. Foru Dekretu horren azken xedapenetako lehenean ahalmena ematen zaio Hezkuntza eta Kultura kontseilariari urteroko deialdiak onesteko, Foru Dekretu hura aplikatzearren.

Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legearen 36.2 c) eta d) artikuluak esleitu dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko maila ez- unibertsitarioko irakasleen eta hezkuntzako ikuskatzaileen Euskarazko Prestakuntzarako Planaren XXII. deialdia, 2002- 2003 ikasturtekoa, onestea.

2. Foru Agindu hau eta eranskinak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara daitezela agintzea.

3. Foru Agindu hau eta eranskinak igortzea, Euskara Zerbitzuko Glotodidaktika Bulegora, Administrazio Unitatera eta Helduak Euskalduntzeko Bulegora, Giza Baliabideen Zerbitzura, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura eta Irakaslegoaren Birziklai Ikastegira, ondorio egokiak izan ditzan.

4. Deialdi honen eta haren oinarrien kontra gora jotzeko helegitea paratzen ahal da Nafarroako Gobernuari zuzendua, Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasi eta hilabetez.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren hogeita bian.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

I. ERANSKINA

Nafarroako Foru Komunitateko maila ez-unibertsitarioko irakasleen eta hezkuntzako ikuskatzaileen Euskarazko Prestakuntzarako Planaren XXII. deialdia. 2002-2003 ikasturtea

Euskarari buruzko abenduaren 15eko 18/1986 Foru Legean eta euskarazko birziklapen ikastaroak arautzen dituen maiatzaren 18ko 162/1988 Foru Dekretuan xedatutakoari jarraikiz, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza eta Kultura Departamentuak jendaurrean jarri du Nafarroako Foru Komunitateko maila ez-unibertsitarioko irakasleen eta hezkuntzako ikuskatzaileen Euskarazko Prestakuntzarako Planaren XXII. deialdia, 2002-2003 ikasturtekoa.

Plan horretan modalitate hauek sartu dira:

I.-IKASTARO TRINKOAK, LANETIK ERABAT LIBERATURIK

1.-Parte-hartzaileak.

Modalitate honetan har dezakete parte:

Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakasleek, baldin eta jardunean badaude eta behin betiko destinoa Nafarroako ikastetxe publikoetan badute.

Foru Komunitateko irakaskuntza ez-unibertsitarioko ikastetxe pribatu itunduetako lan-kontratudun finkoek.

Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakasleek, baldin eta behin-behineko destinoa Nafarroako ikastetxe publikoetan badute eta haien administrazio egoerak eta zerbitzuen beharrek ikastaro haietan parte hartzera uzten badiete.

Hezkuntzako ikuskatzaileek, ebaluazio prozesua oso-osorik gainditurik badute.

Parte-hartzaileek beren gain hartu beharko dituzte deialdiko "Parte-hartzaileen eskubideak eta betebeharrak" izeneko 5. idatz-zatian aipatzen diren konpromisoak.

Ez dute parte hartzen ahal izanen:

Lehenago ere onartuak izanik parte hartzeari uko egin diotenek, behar bezala justifikatu gabe.

Euskaraz birziklatzeko ikastaroen modalitate horretan berean lehenago parte hartu dutenek.

Euskararen Gaitasun Agiriaren (EGA) baliokidea den edo berarekin baliozkotua dagoen edozein tituluren edo egiaztagiriren jabe direnek.

Birziklapena bukaturik, gutxienez euskaraz 5 urtez irakasten segitzeko konpromisoa betetzerik ez dutenek.

2.-Ikastaro eta maila motak:

-B modalitatea.

Helburua: Euskaraz irakasteko gaitasuna eskuratzea eta

EGA agiria eskuratzea.

Programa: 7, 8, 9, 10, 11 eta 12 urratsak edo helduendako euskarazko irakaskuntzaren curriculumean horien baliokideak diren mailak.

Iraupena: urtebete edo 6 hilabete, sarrerako proban egiaztatutako mailaren arabera. Ikastaroan praktikaldia sartuko da, gutxi gorabehera 40 ordukoa.

Praktiketan, birziklapena egiten ari direnek titularraren lanari erreparatuko diote eta sortzen zaizkien zalantzak anotatu beharko dituzte, elkarrekin aritu beharko dute lanean ikasgelan edo beste jardueretan eta ikasgelaren edo beste jarduera batzuen ardura hartu beharko dute hainbat egoera gertatzen denean, hala nola, talde txikiko lanetan, banaketetan edo elkarretaratze malguetan, jarduera jakinen bat egiten denetan...

Betebeharrak: 6. urratsa edo Hizkuntza Eskola Ofizialaren oinarrizko zikloa gainditua izatea.

-C modalitatea.

Helburua: Irakasleen hizkuntza gaitasuna sendotzea eta EGA agiria eskuratzea.

Programa: Gainbegiraketa, 11 eta 12 urratsak edo helduendako euskarazko irakaskuntzaren curriculumean baliokideak diren mailak.

Iraupena: 5 hilabete. Bi txanda eginen dira, bakoitza 475en bat ordukoa. Txandak irailetik urtarrilera eta otsailetik ekainerakoak izanen dira. Modalitate horretan ez da praktikaldirik.

Betebeharrak:

1. Sarrerako proban euskararen jakintza maila 10. urratsekoa edo hortik goragokoa dela egiaztatzea.

2. IGA tituluaren jabe diren izangaiei dagokienez, egiaztatzea, behin eta berriz eta aski aldiz, EGA agiria eskuratzen saiatu direla, hau da, IGA agiria eskuratu ondoren euskara ikasten jarraitu dutela ezagututako entitate publiko edo pribatuek antolatutako ikastaroetan eta EGA agiria eskuratzeko probetan aurkeztu direla.

3. Euskaraz edo euskara beste 5 urtez irakasteko beste konpromiso bat sinatzea.

3.-Egutegia eta ordutegia.

3.1. Modalitate guztietarako:

Irailaren 16tik urriko lehenbiziko laneguna bitartean, hautaturiko ikasleek astean 20 eskola-ordu hartuko dituzte eta ordu horietan hasierako ebaluazioa eta gainbegiratze-lanak egin beharko dituzte.

Urriko lehenbiziko lanegunean ikasleak Hezkuntza eta Kultura Departamentuaren Euskaltegi publikoan sortuko diren euskara ikasteko taldeetan sartuko dira, ikasle bakoitzak duen mailari hobekien egokitzen zaizkienean, alegia. Asteko 30 eskola-ordu hartuko dituzte maiatzaren 30era bitartean, talde horiendako ezarriko den ordutegian, dela goizean, dela arratsaldean.

Ekainean (13ra bitarte) egunero lau eskola-ordu hartuko dituzte.

Eguberriko oporrak abenduaren 23an hasiko dira eta urtarrilaren 7an bukatuko, bi egun horiek barne direla. Aste Santuko oporrak apirilaren 17tik apirilaren 27ra bitartekoak izanen dira, bi egun horiek barne direla.

Nafarroako Foru Komunitatearen zerbitzupeko langileen, hots, Iruñean destinoa dutenen lan-egutegian ezarritako jaiegunez gain, Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Euskaltegi publikoaren 2002-2003 ikasturteko egutegian halakotzat hartzen direnak ere jaiegun izanen dira.

Ez da inolako eskubiderik izanen eritasuna (hilabete baino gutxiagokoa), greba edo ezinbesteko arrazoiak direla- eta egiten diren hutsegiteak berreskuratzeko, eta Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiko Birziklapenaren Jarraipen eta Hautapen Batzordearen esku geldituko da bestelako hutsegiteak aztertzea.

3.2. B modalitaterako:

3.2.1. Egutegia:

Ikastaroari hasiera emateko abuztuaren 5etik 30era bitarte, biak barne, ikastaro trinkoa eginen da eremu euskalduneko herriren batean, barnetegian.

Birziklapenaldia bukaturik, EGA agiria ekaineko deialdian eskuratzen ez dutenei Euskara Zerbitzuak eskatuko die barnetegi erako beste ikastaro bat egin dezatela. Gainerako parte-hartzaileek, hala nahi izanez gero, ikastaro hori egin dezakete, beti ere ikaspostu libreak gelditu badira.

Bigarren edo hirugarren hiruhilekoan beste ikastaro trinko bat eginen da, aste 1ekoa edo 2koa; barnetegian eginen da eta ikasle guztiek nahitaez joan beharko dute hartara.

Ikastarora joateko baimena eskuratu dutenek kurtso berriaren antolaketa lanetan laguntzearren, beren ordez aritu behar dutenekin koordinatzeko eta abarretarako, klaseak irailaren 1ean eten eta berriro irailaren 16an hasiko dira.

Praktikak bi astetakoak izanen dira. Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Euskaltegi publikoak ikasturteko bigarren lauhilekorako ezarri matrikulaldian egiten saiatuko da.

Klaseak 2003ko ekainaren 13an bukatuko dira. Klase horiek bukaturik, ikasleak nork bere ikastetxera itzuliko dira, egun horretatik aurrerako EGA probetan aurkeztu beharko badute ere.

3.2.2. Ordutegia:

Ikastaroak urtean 1.090 eskola-ordu, gutxi gorabehera, izanen ditu eta barnetegialdietako jarduera osagarrietarako beste 150 ordu.

Praktikaldian ordutegia bi zatitan banatuko da: goizean, lau praktika-ordu eta arratsaldean, bi eskola-ordu.

Barnetegian, egunero, sei eskola-ordu emanen dira. Arratsaldean, jarduera osagarriak eginen dira. Nahitaez joan beharko da eta hizkuntzaren eguneroko erabilera sustatzeko eta dibertsifikatzeko balioko dute.

3.3.-C modalitaterako:

Ordutegia eta Egutegia:

Ikastaroak gutxi gorabehera 475 eskola-ordu izanen ditu.

Euskara Zerbitzuak EGA agiria urtarrilean edo ekainean eskuratzen ez duten parte-hartzaileak behartuko ditu hilabeteko ikastaro trinko bat egitera, barnetegian, 2003ko udan.

2002/2003 ikasturtean bi txanda eginen dira:

Lehen txandako klaseak 2002ko irailaren 16an hasi eta 2003ko urtarrilaren 24an bukatuko dira.

Lanetik liberatuko da 2002ko irailaren 1etik 2003ko urtarrilaren 31 arte. Aldi hori iraganik, ikasleak nork bere ikastetxeetara itzuliko dira, 2003ko urtarrileko eta otsaileko EGA agiria eskuratzeko probetan aurkeztu beharko badute ere. Iraileko lehen egunak eta urtarrileko azkenak erabiliko dira ordezkoarekin batera koordinazio lanetarako.

Bigarren txandako klaseak 2003ko otsailaren 3an hasi eta 2003ko ekainaren 13an bukatuko dira. Klase horiek bukaturik, ikasleak nork bere ikastetxeetara itzuliko dira, egun hortik aurrerako EGA agiria eskuratzeko probetan aurkeztu beharko badute ere.

Lanetik liberatuko da otsailaren 3tik ekainaren 30era bitarte. Otsaileko lehen egunak eta ekaineko azkenak erabiliko dira ordezkoarekin batera koordinazio lanetarako.

4.-Eskaera egiteko epeak. Sarrera probaren tokia eta eguna.

Eskaerak (II. Eranskinekoak), deialdiko arauak eta baldintzak onartzeko zinpeko aitorpena barne, Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Erregistroan edo azaroaren 26ko 30/92 Legearen 38.4 artikuluak zehaztutako tokietan aurkeztuko dira eta Hezkuntza zuzendari nagusiari zuzenduko zaizkio.

Eskaerak aurkezteko epea: Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasi eta maiatzaren 24ra arte, biak barne direla.

Sarrera probako onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda maiatzaren 29an (asteazkenean) paratuko da jendaurrean Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Iragarki Oholean. Bazter gelditu diren pertsonek erreklamazioa aurkez dezakete Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Erregistroan, maiatzaren 31ko (ostiraleko)14:30ak arte.

Sarrera probako onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda ekainaren 3an (astelehenean), eguerdiko 13:00etan, paratuko da jendaurrean Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Iragarki Oholean.

Eskatutako baldintzak bete dituzten (edo hautapena egin behar den orduan izan ditzaketen) eskatzaile guztiek sarrera proba eginen dute. Probak 2 zati izanen ditu, bata, idatzia eta, bestea, ahozkoa. Proba idatzia ekainaren 5ean, asteazkenean, arratsaldeko 16:30ean eginen da. Ahozko proba eta proba osagarriak ekainaren 8an, larunbatean, goizeko 9:00etatik aurrera eginen dira.

5.-Parte-hartzaileen eskubideak eta betebeharrak.

a) Baldintza orokorrak:

1. Parte-hartzaileek beren lan eta ekonomi mailako eskubideak gordeko dituzte, erantzukizunezko kargua dela-eta legokiekeen ordainsaria izan ezik. Halaber, funtzionario edo lan-kontratudun izaeragatik berezkoak dituzten betebehar eta beharkizunak bete beharko dituzte.

2. Irakasle onartuek prestakuntza jardueretarako dagoen laguntza -zinez egiten dituzten kilometroak ordaintzekoa-, eska dezakete, beti ere haien behin betiko destinoa edo helbidea Iruñerrikoa ez bada. Ondorio horietarako, uste izanen da klaseek irauten duten bitartean destinoa Hezkuntza eta Kultura Departamentuaren Euskaltegi publikoan dutela.

3. Parte-hartzaileek birziklapen ikastaroetan segituko dute aldian-aldian eginen diren ebaluazioen emaitzen arabera. Ebaluazio horiek eginen dira ikastaroen hasieran, bukaeran eta gutxienez beste bitan. Ebaluazio horietan antzematen bada ikasleren batek ez diela ikaskuntza erritmo egokiei jarraitzen edo justifikatu gabeko utzikeria duela, ikastaroan baja emanen zaio eta berriro itzuli beharko du bere destinora.

4. Birziklapen ikastaroak irauten duen bitartean ezin izanen da arazo pertsonaletarako lizentzia edo baimenez baliatu, non eta ez diren ezinbesteko kasuak edo aurrez ikusi ezin diren beste egoera batzuen ondoriozkoak. Hori dela-eta, prozesua hilabetez edo epe luzeagoan eteten bada, birziklapena eten eta hurrengo ikastaldian egiten ahal izanen da.

b) Parte-hartzaileek hartzen dituzten konpromisoak:

1. Klaseetara, ikastaro trinkoetara eta, hala behar denean, praktiketara agertzea.

2. Birziklapeneko ordutegiarekin bat egiten duten prestakuntzako beste jarduera batzuetan parte ez hartzea.

3. Urtero Nafarroako Gobernuak antolatzen dituen EGA agiria eskuratzeko azterketetan parte hartzea, harik eta gainditu arte, eta horretarako egiten diren deialdi guztietan parte hartzea. B eta C modalitateetako ikasleek proba horietako matrikula doan izanen dute.

Baliokideak diren beste proba batzuetan aurkeztu nahi bada, horren berri eman beharko diote aurretik Euskara Zerbitzuari eta hitza eman beharko dute matrikularen egiaztagiriak eta erdietsi emaitzak ekarriko dituztela.

4. Irakasleak euskaraz birziklatzeko ikastaroak antolatzen dituen maiatzaren 19ko 162/1988 Foru Dekretuan eta Nafarroako Administrazio Publikoeen zerbitzupeko langilerari dagozkion neurrien uztailaren 2ko 11/1996 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz, B eta C modalitateetan parte hartzen duten irakasleek hitza ematen dute gutxienez bost urtez euskaraz edo euskara irakatsiko dutela.

Behin betiko destinoa dutenak beren ikastetxeko, herri-eskualdeko edo aldameneko eskualdeko euskarazko postuei edo euskara ematekoei atxikiko zaizkie. Konpromiso honek irauten duen bitartean, lekualdatze lehiaketetan parte hartzen badute, euskara nahitaez jakin beharreko lanpostuak eskatzera beharturik egonen dira.

Behin-behineko destinoa dutenak beharturik daude hurrengo lekualdatze lehiaketetan euskarazko postuak edo euskara ematekoak eskatzera. Euskarazko behin betiko posturik eskuratu ezean, euskara nahitaez jakin beharreko lanpostuetan aritzeko destinoa esleitzen ahal zaie behin-behinekoz.

Baldintza, konpromiso eta betebehar hauek betetzen ez dituztenek ikasle izaera galduko dute eta Administrazioak behar diren neurriak hartuko ditu, hala nola, espedientea ireki eta/edo sortu diren gastuen itzulketa eskatu.

6.-Parte-hartzaileak hautatzea.

Parte-hartzaileak Birziklapenaren Jarraipen eta Hautapen Batzordeak hautatuko ditu; batzordekideak hauek izanen dira: Euskara Zerbitzuko zuzendaria, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuko zuzendaria eta Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria edo haien ordez arituko direnak, Irakaslegoaren Birziklai Ikastegiko zuendaria, ikastetxe ez-unibertsitarioetako Irakasleen Batzordeko bi kide eta programa honen ardura duen Euskara Zerbitzuko teknikaria, Batzordeko idazkari lanetan ere arituko dena.

Ikastetxe eta deialdi bakoitzeko gehienez ere 2 pertsonak hartuko du parte; pertsona gehiago ere onartzerik izanen da sistemaren beharrek edo ikastetxearen berezitasunek hala eskatuta.

6.1. B modalitaterako hautapen irizpideak.

Izangaiak antolatu eta hautatzeko, hurrengo irizpide hauek erabiliko dira.

6.1.1. Birziklapen ikastaroetan onartuak izateko lehentasuna izanen dute behin betiko destinoa duten langile hauek, beti ere postu horretarako gaituak badira eta postu horri atxikiak, hurrenkera honen arabera:

B eta D hizkuntza ereduak dituzten ikastetxeetako langileak.

A eredua duten eremu euskalduneko ikastetxeetako langileak.

A eredua duten gainerako eremuetako ikastetxeetako langileak.

Ondorio horietarako, Nafarroako Foru Komunitateko Ikastetxeen Sarearen Berrantolamendua kontuan izanen da. (69/1995 Foru Dekretua, martxoaren 13koa: Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 95-04-07. 150/1996 Foru Dekretua, martxoaren 13koa: Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 96-04-08).

6.1.2. A, B edo D ereduak dituzten ikastetxeetan behin betiko destinoa duten irakasleak, beti ere atxiki gabeak badira edo lanpostuei atxikiak egonik ere horietarako gaituak ez badira.

6.1.3. Behin betiko destinoa duten irakasleak, beti ere eskola-ordurik ez izateagatik lekuz aldatu behar izan dutenak badira.

6.1.4. Gaur egungo atxikipen eskualdea gorabehera, gaur egungo ikastetxeetako lerro elebidunetan bete gabe dauden espezialitateen jabetza duten irakasleak.

6.1.5. Behin betiko edo behin-behineko destinoa duten irakasleak, edozein izanik ere haien espezialitatea.

6.2. C modalitaterako hautapen irizpideak:

Izangaiak hautatzeko, hurrengo lehentasun irizpideak ezarriko dira, hurrenkera honen arabera:

6.2.1. Euskara nahitaez jakin beharreko lanpostu batean behin betiko destinoa dutenak.

6.2.2. Ikastetxeko taldeko organoek (klaustroak edo eskola kon- tseiluak) erabakitakoari men eginez, mota horretarako eskabidea egin dutenak.

6.2.3. B modalitatean birziklatzeko ikastaroetan aurreko deialdietan parte hartu dutenen artean lehentasuna izanen dute euskaraz irakasteko konpromisoa oso-osorik bete dutenek eta, ondoren, konpromiso horretan denbora gehien egon direla egiaztatzen dutenek.

6.2.4. Lanetik liberaturik, azkeneko deialdietan egin diren ikastaro trinkoetan denbora laburragoz egon direnak.

6.2.5. Euskaraz irakasten denbora gehiago daramatenak.

6.2.6. Hizkuntza trebatzeko jardueretan ordu gehiagoz aritu direnak, behar bezala egiaztatu ondoren.

6.3. Izangaiak zein bere motaren arabera antolatzeko irizpideak:

Arestion aipatu kasu horietako bakoitzean, izangaien hurrenkera hurrengo irizpideen araberakoa izanen da:

Birziklapenean sartzeko egin behar izan duten hasierako proban egiaztatzen duten euskara mailaren arabera eta Hezkuntza Administrazioan emandako zerbitzu-urteen arabera. Zerbitzu-urte horietako eginkizunek eta mota horretan sartzeko eskaera egitean bakoitzak duen lanpostukoek berberak izan beharko dute.

6.4. Hautapen prozedura.

Hautapen prozedura ondorengo egintza eta datei lotuko zaie:

-Ekainaren 10ean: Birziklapenaren Jarraipen eta Hautapen Batzordearen bilkurak, behin-behineko onartuen zerrenda erredaktatzeko.

-Ekainaren 11n: behin-behineko Ebazpena Departamentuko iragarki oholean jendaurrean jartzea.

-Ekainaren 12an eta 13an: behin-behineko Ebazpenari erreklamazioak aurkeztea.

-Ekainaren 18an: Birziklapenaren Jarraipen eta Hautapen Batzordearen bilkura erreklamazioak ebazteko.

-Ekainaren 20an: behin betiko Ebazpena Departamentuko iragarki oholean jendaurrean jartzea.

6.5. Itxaron zerrenda.

Parte-hartzaileen hautapena eginik, sor daitezkeen postu hutsak betetzeko itxaron zerrenda prestatuko da.

7.-Ikastaro trinkoen modalitate berriak, lanetik erabat liberaturik.

2002/2003 ikasturtean zehar, Hezkuntza eta Kultura Departamentuak deitzen ahal du ikastaro trinko zenbait. Ikastaro horiek laburrak izanen dira eta hauexek dituzte helburu: D, B eta A ereduko ikasleei euskarazko eskola ematen dieten irakasleen hizkuntza hobetzea, gramatika gaurkotzea eta komunikatzeko gaitasuna hobetzea.

Ikastaro trinko hauek modu esperimentalean eginen dira uztailaren 13ko 279/2001 Foru Aginduko "Nafarroako Foru komunitateko hezkuntza zerbitzuaren kalitatea hobetzeko itunean" ezarritakoa aplikatzen joateko.

Hizkuntza hobetzeko ikastaro trinkoetan parte hartzeko onartzen diren irakasleek, kasuko deialdian ezarriko den prozedurari jarraikiz, zein txandatan sartu, hartan parte hartzeko baimena eskatu beharko dute.

II.-TALDEKO IKASTARO ESTENTSIBOAK

Ikastetxean edo barruti berean ematen diren ikastaroak dira, euskara ikasteko eta hobetzekoak, doakoak eta Hezkuntza eta Kultura Departamentuak antolatutakoak.

Ikastetxe publikoetako, eta ikastetxe pribatuetako unitate itunduetako irakasle taldeak, hots, ikastetxe batekoak edo hurbileko batzuetakoak direnak, horien euskara maila antzekoa bada. Talde bakoitzeko parte-hartzaileak, gutxienez bost eta gehienez hamabost izanen dira.

Aldi baterako langileek ere har dezakete parte ikastaro estentsiboen deialdi honetan, beti ere kontratuak indarra duen bitartean.

Ikastaro hauetan izena emanen da 2002ko irailean.

III.-HELDUAK EUSKALDUNTZEKO IKASTEGIETAN EMATEN DIREN IKASTAROETARAKO BAKARKAKO LAGUNTZAK

Laguntza horien bidez lortu nahi da onuradunek hizkuntza hobetzea eta menderatzea.

Entitate pribatuek ematen dituzten ikastaroak diruz lagunduko dira eraginpeko herri edo eskualdean eskaintza hori betetzen duen Administraziopeko Euskalduntze Ikastegirik ez bada, non eta azken horietan onartua ez izana justifikatzen ez den.

Parte-hartzaileek eskubidea izanen dute 2002ko urritik 2003ko irailera bitarteko matrikula eta hileko gastuen zati bat ordain diezaieten.

1.-Parte-hartzaileak.

Ikastetxe publikoetako, eta ikastetxe pribatuetako unitate itunduetako irakasleak.

Aldi baterako langileek ere har dezakete parte ikastaro estentsiboen deialdi honetan, beti ere haien kontratuak indarra duen bitartean.

2.-Laguntza motak.

a) Urritik ekainera bitarteko ikasturtea: 0,60 euro egiaztatutako orduko, gehienez ere 217 euro arte. Autoikaskuntzako zentroetan matrikulatuz gero, arauz ezartzen den moduluari aplikatuko zaio laguntza. Hori hala izanik ere, ez da ikasturteko 217 euro baino gehiagokoa izanen.

b) Udako ikastaroak eta ikastaro trinkoak (2 aste eta 6 bitartekoak).

b. 1) Barnetegia ez denean, gutxienez egunean 2 eskola-ordu hartuz: 0,60 euro egiaztatutako orduko, gehienez ere 73 euro.

b. 2) Barnetegian, egunean gutxienez 5 eskola-ordu hartuz. Dirulaguntza: 12 euro eskola egun osoko, ostatua barne eta gehienez ere 361 euro. Nori zuzendua: Hizkuntza Eskola Ofizialeko 3. maila edo 6. urratsa abiapuntu-maila duten ikasleei.

Dirulaguntzak bi epetan ordainduko dira, uztailean eta azaroan. Euskara Zerbitzuan aurkeztu beharko dira ikasketa tasei eta ostatuari dagozkion fakturak eta horiekin batera bertaratze ziurtagiria, ikastetxeak emana. Ziurtagiri horretan egiaztatuko dira, horretarako emanen den eredu ofizialaren arabera, zenbat ordu egin diren eta zein maila erdietsi den.

3.-Eskaerak.

Modalitate honetara bildu nahi duten irakasleek bakarka eginen dute eskaera. Horretarako eskabidea, behar bezala sinatu eta betea (deialdiko III. Eranskina), Hezkuntza zuzendari nagusiari igorriko zaio.

Ikasturtean hartutako klaseetarako eskaerak ekainean aurkeztuko dira Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Erregistroan. Udako ikastaroetarako eskaerak urrian aurkeztuko dira. Eskaerak egiteko epeak luzaezinak dira.

4.-Betebeharrak.

Laguntzak jaso nahi dituzten irakasleek azterketak egin beharko dituzte, nork bere mailakoak: 3. maila edo 6. urratsa bukatu ondoren, Hizkuntza Eskola Ofizialeko oinarrizko zikloa eta, prozesua bukatu ondoren, Hizkuntza Eskola Ofizialeko goi zikloa edo Nafarroako Gobernuaren Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) eskuratzeko azterketa.

II. ERANSKINA

Nafarroako Foru Komunitateko maila ez-unibertsitarioko irakasle eta hezkuntzako ikuskatzaileen Euskarazko Prestakuntzarako Planaren XXII. deialdia. 2002-2003 ikasturtea

IKASTARO TRINKOETARAKO ESKAERA, LANETIK ERABAT LIBERATURIK

ESKATZAILEA

Deiturak: Izena:

Helbidea: Herria:

Tel.: Langile-errolda zk.: Jaiotze data: ............/............/........... Posta elek.

LANPOSTUA

f Maisu-maistra f Bigarren Hezkuntzako irakaslea f LHko irakasle teknikoa

f Ikuskatzailea

2001-2002 IKASTURTEAN DUEN DESTINOA

Ikastetxea: Herria:

Tel.: Hezkuntza maila: Atxikipena/espezialitatea:

f Behin betikoa f Behin-behinekoa f Lan-kontratudun finkoa

f Eskatutako edo behartutako lekualdatzearen zain f Aldi baterako lan-kontratuduna

EUSKARA MAILA

Erdietsi duen mailarik handiena: Urtea:

Euskaltegi edo ikastegia:

ESKATU DEN MODALITATEA

f B

f C

BIRZIKLAPEN IKASTARO TRINKORIK EGIN DA ESKOLA EMATETIK ERABAT LIBERATURIK?

Modalitatea (k): Urtea(k):

..............................(e)n, 2002ko ..................aren .................(e)an.

Sinadura

ZINPEKO AITORPENA, Euskarazko Prestakuntzarako Planaren XXII. deialdiko baldintzak onartzeko

............................................................ jaunak/andreak, .............................. zk.dun NANa duenak, aditzera ematen dut, Nafarroako Foru Komunitateko maila ez-unibertsitarioko irakasleen eta ikuskatzaileen Euskarazko Prestakuntzarako Planaren XXII. deialdia ezaguturik, eskatu dudan ...... modalitateari dagozkion baldintza eta konpromisoak onartzen ditudala.

Halaber, onartzen dut Birziklapenaren Jarraipen eta Hautapen Batzordeak birziklapenaldia bukatzeko egokitzat jo duen epea.

...............................(e)n, 2002ko .............aren ..................(e)an.

(Sinadura)

III. ERANSKINA

Nafarroako Foru Komunitateko maila ez-unibertsitarioko irakasle eta ikuskatzaileen Euskarazko Prestakuntzarako Planaren XXII. deialdia. 2002-2003 ikasturtea

ESKAERA, EUSKARAZKO IKASTAROAK EGITEKO BAKARKAKO DIRULAGUNTZETARAKO

ESKATZAILEA

Deiturak: Izena:

Helbidea: Herria:

Tel.: Langile-errolda zk.: Jaiotze data: ............/............/........... Posta elek.

LANPOSTUA

f Maisu-maistra f Bigarren Hezkuntzako irakaslea f LHko irakasle teknikoa

f Ikuskatzailea

2001-2002 IKASTURTEAN DUEN DESTINOA

Ikastetxea: Herria:

Tel.: Hezkuntza maila: Atxikipena/espezialitatea:

f Behin betikoa f Behin-behinekoa f Lan-kontratudun finkoa

f Eskatutako edo behartutako lekualdatzearen zain f Aldi baterako lan-kontratuduna

ESKATU DEN MODALITATEA

f Urteko ikastaroak f Udako ikastaroak

EGIN NAHI DEN IKASTAROAREN DATUAK

Ikastegia/euskaltegia: Herria:

Ikastaroa edo maila: Astean zenbat ordu:

ASTEKO ORDUTEGIA

Astelehena: Asteartea: Asteazkena: Osteguna: Ostirala:

(e)tatik (e)tatik (e)tatik (e)tatik (e)tatik

(e)tara (e)tara (e)tara (e)tara (e)tara

IKASTAROAREN IRAUPENA: 2002-.......-.......- 2003-.......-.......

..............................(e)n, 2002ko ..................aren .................(e)an.

Sinadura

ADIERAZPENA, ZEIN IKASTETXETAN LAN EGITEN DEN, HANGO ZUZENDARITZARENA:

..................................... jaunak/andreak, ................ herriko .................................. ikastetxeko zuzendari naizen honek, aditzera ematen dut eskaera honetako irakasleak goian aipatu destinoa eta administrazio egoera dituela.

IKASTETXEKO ZUZENDARIA

Iragarkiaren kodea: A0204456