57. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 10a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

EBAZPENA, 2002ko maiatzaren 6koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana. Haren bidez onesten da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Fotokonposizioko ofizial izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu direnen behin betiko zerrenda eta finkatzen da oposizioaren lehenbiziko ariketarako data.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, 2002ko otsailaren 4ko Ebazpenaren bitartez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Fotokonposizioko ofizial izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdi hori 2002ko otsailaren 15eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen (20. zk.).

2002ko apirilaren 2ko Ebazpenaren bidez onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2002ko apirilaren 12ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen (45. zk.).

Erreklamazioak egiteko epea iragan delarik, bidezko da onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea. Bidezko da bestetik Langileen Batzordeak epaimahaian izanen duen ordezko ordezkaria izendatzea, mahaikide titularra hautatu baitzuen bakarrik.

Bidezko da halaber oposizioko lehen ariketa egiteko eguna zehaztea.

Horrenbestez, eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariaren urriaren 13ko 201/1999 Foru Aginduak delegatu dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Fotokonposizioko ofizial izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu direnen behin betiko zerrenda onestea. Zerrenda eranskinean dago.

Langileen Batzordeak epaimahaian izanen duen ordezkari titularra Ana María Fernández Carrero andrea da.

2. Langileen Batzordeak epaimahaian izanen duen ordezko ordezkaria Carlos Sarasíbar Subiza jauna izanen da, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Langileriaren Hautapen eta Araubidearen Ataleko burua.

3. Oposizioaren lehenbiziko ariketa 2002ko maiatzaren 16an hasiko da, 9:00etan, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuan, Iruñeko Navarrería kaleko 39an.

4. Ebazpen honen berri ematea mahaikideei eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren seian.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Ignacio Bandrés Urriza.

E R A N S K I N A

Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

-Txanda irekia

Onartuak:

ABADIA BERIAIN, ELENA

AGUIRRE MAEZTU, JOSE MARIA

ARTUCH SARRIES, JOSE

ASTRAIN BORREGA, FERMIN

BLANCO MERINO, KARMELE

BLANQUET MUÑOZ, MATEO

CORRETGE ARRASTIA, JAVIER

DONAMARIA ELDUAYEN, TANIA

ECHEVERZ CARTE, JESUS

ESPINOSA BENGOCHEA, JAVIER

ESPRONCEDA ARRONTES, MARIA TERESA

FERRO VERA, SANTIAGO JESUS

GALDEANO ECHARRI, CESAR

GALLUES SANZOL, FCO. JAVIER

GAMBARTE LOPEZ, GUSTAVO ALBERTO

GARCIA LAHILLA, NURIA

GARCIA MARTINEZ, PATRICIA

GIMENO ALCALA, ANA MARIA

HERNANDEZ HERNANDEZ, PEDRO MIGUEL

IRIARTE ZANCAJO, FERMIN

IRIARTE ZANCAJO, JUAN ANTONIO

IRIBARREN SOTIL, ARANTZA

JIMENEZ MINCHINELA, MARIA TERESA

LABIANO BEREAU, SANTIAGO

LUZURIAGA FUENTEMILLA, BARBARA

MORAN BONAUT, ENEKO

NIETO IDIAZABAL, LAURA

OROZ ISTURIZ, PEDRO JESUS

ORTIGOSA ALBISU, BEATRIZ

PARADO LATASA, RAQUEL

PARDO RETA, JOSE JOAQUIN

PERCAZ GORDILLO, ITZIAR

PRIETO MARTIN, CRISTINA

RIVERA MARTIN, FRANCISCO

SOTO ALDAZ, IBANA

VILLAMAYOR BABACE, ROBERTO

ZABAL PALACIOS, AMAYA

ZABALZA GARCIA, MARIA

ZUDAIRE BAZTAN, UNAI

ZUZA AZPARREN, ANA CARMEN

Baztertuak:

Eskabidea epez kanpo aurkezteagatik

JIMENEZ ESCARCENA, FCO. JAVIER

Iragarkiaren kodea: A0205001