57. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 10a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

EBAZPENA, 2002ko martxoaren 25ekoa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana. Onesten du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Ogasuneko teknikari izateko bederatzi lanpostu oposizioz betetzeko deialdia.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak 2002ko martxoaren 25ean emaniko Ebazpenak onetsi du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Ogasuneko teknikari izateko bederatzi lanpostu oposizioz betetzeko deialdia.

1.-Arau orokorrak.

1.1. Deialdi hau ondoko arauek erregulatuko dute: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, lanpostuak betetzeari buruzko Erregelamendua, aipatu Foru Dekretua garatu eta betetzeko emana, aplikatzekoak diren beste manuek eta deialdiaren oinarriek. Deialdiaren helburua Ogasuneko teknikari izateko bederatzi lanpostu oposizioz betetzea da. Lanpostu horiek funtzionario araubidekoa dira, Ekonomi eta Ogasun Departamentuari atxikiak dira eta haien plantilla zenbakiak tramitatzen ari den lekualdatze lehiaketa ebatzi ondoren gelditzen direnak izanen dira. Lanpostuak honako txandetan partiturik daude:

-4 lanpostu txanda irekian.

-4 lanpostu igoera txandan.

-Lanpostu bat 100eko 33ko edo hortik gorako ezgaitasuna duten pertsonentzako txanda murriztua.

1.2. Lehiatzaileetako batek hautapen probak gainditzeko gutxieneko puntuazioa lortu ez, eta hortaz igoera txandako lanposturen bat hutsik geratzen bada, txanda irekiko lanpostuei erantsiko zaie.

Minusbaliatuendako txanda murriztuko lanpostu hutsa eman gabe gelditzen bada, hauta-probak gainditzeko eskatutako gutxieneko puntuazioa izangaiek ez lortzeagatik, lanpostu hori bidezko den txandari gehituko zaio, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuko 15. artikuluko 3. idatz-zatian ezarritako banaketa hurrenkerari jarraituz.

Bestalde, igoera txandan edo minusbaliatuentzako txanda murriztuan oposizioa gainditzen duten izangaien kopurua haientzat erreserbatutako lanpostu hutsen kopurua baino handiagoa bada, txanda honetan lanposturik gabe gelditu direnak txanda irekiko lanpostuetara aurkeztuko dira, txanda horretako izangaiekin lehiaketa garbian arituz, lortu duten azken puntuazioaren arabera.

Halaber, igoera txandako edo minusbaliatuentzako txanda murriztuko lehiakideek, agiriak aurkezteko 7.2 oinarrian finkatutako epea bukatzen denean ez badituzte betetzen txanda horietan parte hartzeko eskatutako baldintzak, zilegi izanen dute aurreko lerroaldean aipaturiko moduan txanda irekiko lanpostuetara aurkeztea.

1.3. Izendapenak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren nomina eta plantillako funtzionario bihurtuko ditu izendatuak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioei buruzko xedapenetan adierazten diren eskubide eta betebehar guztiekin.

1.4. Lanpostuek A mailari dagozkion lansariak izanen dituzte, uztailaren 4ko 158/1984 Foru Dekretuak onetsitako Lansariei Buruzko Erregelamenduak eta gainerako xedapen aplikagarriek agintzen dutenaren arabera.

1.5. Hautapen probak gainditu ondoren deialdi honen xede den lanpostuan aritzeko izendatu eta funtzionario egiten diren izangaiak Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean afiliatuko dira eta bertan alta emanen zaie, erregimen horretan aurreikusitako babesean.

Deialdi honen xede diren lanpostuetarako izendatu eta lehendik ere eskubide pasiboen eta osasun eta gizarte laguntzen erregimenean (Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuak eta gainerako xedapen osagarriek aipatzen dutena) afiliaturik dauden funtzionarioek zilegi izanen dute hautatzea bertan segitu ala Gizarte Segurantzan afiliatu nahiago duten.

1.6. Izendatutako izangaiek destinoko herrian bizi beharko dute, eta horretarako, udalerri horretan eduki beharko dute bizilekua. Administrazio organo eskudunek zilegi izanen dute destino hori nahi dutenean aldatzea.

1.7. Lanaldia zerbitzuaren beharren araberakoa izanen da eta administrazio organo eskudunek zilegi izanen dute nahi dutenean aldatzea.

2.-Izangaien betebeharrak.

2.1. Oposizio honetan parte hartu ahal izateko, izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean, agiriak aurkezteko 7.2 oinarrian finkatutako epea bukatzen denean eta lanpostuaren jabetza hartu arte:

a) Nazionalitatez espainola izatea

b) Adinez nagusia izatea.

c) Lizentziatu, Ingeniari, Arkitekto titulua edo ofizialki balio berekotzat jotako besteren bat bere izatea, edo titulu hori bereganatzeko moduan egotea eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean.

d) Dagozkion eginkizunetan aritzeko behar den gaitasun fisiko zein psikikoa izatea.

e) Eginkizun publikoak betetzeko desgaitua edo gabetua ez egotea eta Administrazio Publikoaren zerbitzutik bereizia ez izana.

2.2. Igoera txandako izangaiek, txanda irekiko izangaientzat adierazitakoez gain, honakoak ere bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean, agiriak aurkezteko 7.2 oinarrian finkatutako epea bukatzen denean eta lanpostuaren jabetza hartu arte:

a) Nafarroako Foru Administrazio Publikoko langile finkoa izatea eta jatorrizko lanpostuan borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.

b) Deialdi honetako lanpostuen maila edo talde berekoa edo beheragokoa izatea.

c) Administrazio Publikoetan gutxienez bost urteko antzinatasuna duela frogatzea.

Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuko zortzigarren xedapen gehigarriak agintzen duenaren ondorioz, zilegi izango da igoera txanda honetan Parlamentuko funtzionarioek ere parte hartzea, txanda horretan parte hartzeko gainerako baldintzak betetzen badituzte.

2.3. Hirugarren oinarrian ezarritakoa izan ezik, oposizioa gainditu eta lanpostua lortzen duten lehiatzaileek deialdiaren 7.2 idatz-zatian finkaturiko epe eta moduan kreditatu beharko dituzte baldintza horiek.

3.-Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira (Iruñeko Karlos III.a, 2), edo Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/92 Legearen 38.4 artikuluak aurreikusten dituenetako edozein bidetatik. Eskabidea aurkezteko epea hogeita hamar egun naturalekoa izanen da deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskabideak deialdi honetan argitaratutako ereduari lotu behar zaizkio (eredu hori Nafarroako Gobernuaren Argibide Bulegoan dago eskuragai, Karlos III.aren Etorbideko 2an, ezkaratzean), eta bertan izangaiek adierazi beharko dute eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean.

Eskabideak aurkezteko epea luzaezina izanen da.

3.2. 100eko 33 edo hortik gorako ezgaitasuna duten lehiatzaileek, ariketak egin ahal izateko denbora edo baliabideetan egokitzerik behar izaten badute, zilegi izanen dute eskatzea, eta hartarako, eskabidean adierazi beharko dute nolako minusbalioa duten eta zer egokitzapen eskatzen duten. Horrekin batera minusbaliatuak direla frogatzeko agiria ere aurkeztu beharko dute, organo eskudunak emana.

3.3. Eskabidearekin batera agiri bat aurkeztuko da, behar bezala sinatua, eta bertan hautapen probak egiteko zer modalitate aukeratzen duen, lehenbiziko edo bigarren multzoa, adieraziko du lehiatzaileak. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kontuan 25 euro ordaindu izanaren frogagiria ere aurkeztuko da, espedientea formalizatu eta azterketa eskubideak izateko.

Honakoak daude tasa ordaintzetik salbu:

a) % 33 edo gehiagoko ezgaitasuna duten pertsonak.

b) Hautapen proben deialdia egin aurretik hilabetez edo luzaroago lan-eskatzaile gisa inskribaturik egon diren pertsonak. Salbuespen hau izateko baldintza izanen da kasuko epean eskainitako inolako lan egokiri uko egin ez izana eta lanbide sustapen, prestakuntza edo eraberritze ekintzetan parte hartzeko uko egin ez izana justifikaturiko arrazoirik ez ba dago. Hori egiaztatzeko dagokion Enplegu Bulegoaren ziurtagiria aurkeztu beharko da.

3.4. Igoera txandan parte hartzea eskatzen dutenek, aurrekoez gain, 2.2. ataleko baldintzak betetzen dituztela frogatzeko agiria ere aurkeztu beharko dute.

4.-Lehiatzaileen onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea amaiturik, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak onartu eta baztertuen behin- behineko zerrenda onesten duen Ebazpena emanen du eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara emateko aginduko.

4.2. Izangai baztertuek, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta ondoko hamar egun baliodunen barruan, zilegi izanen dute erreklamazioak egin eta egindako akatsak zuzentzea.

4.3. Erreklamazioak aurkezteko epea iragan eta izan diren erreklamazioak ebatzita, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak Ebazpena emanen du onartu-baztertuen behin betiko zerrenda onesteko eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko.

5.-Epaimahai kalifikatzailea.

5.1. Honako kide hauek osatuko dute epaimahai kalifikatzailea:

Mahaiburua: Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzailea.

Mahaiburu ordezkoa: José Javier Zabaleta Zúñiga jauna, Nafarroako Zerga Ogasuneko Arauen Garapen eta Fiskalitaterako Zerbitzuko zuzendaria.

Mahaikidea: Francisco Javier López Eguílaz jauna, Ogasuneko teknikaria, Nafarroako Zerga Ogasunari atxikia.

Mahaikide ordezkoa: Jesús Ugarte Zubizarreta jauna, Ekonomi eta Ogasun Departamentuko Auditoretza atalburua.

Mahaikidea: César Redín Setuáin jauna, Ogasuneko teknikaria, Nafarroako Zerga Ogasunari atxikia.

Mahaikide ordezkoa: Francisco Javier Calahorra Villanueva jauna, Ogasuneko teknikaria, Nafarroako Zerga Ogasunari atxikia.

Mahaikidea: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Langile Batzordearen ordezkari bat, berak izendatua.

Mahaikide ordezkoa: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Langile Batzordearen ordezkari bat, berak izendatua.

Mahaikide idazkaria: Luis Esáin Equiza jauna, Nafarroako Zerga Ogasuneko Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Ataleko burua.

Ordezkoa: Luis Medina Lusarreta jauna, Ekonomi eta Ogasun Departamentuko Kontrol Ekonomiko eta Finantzarioaren Laguntza eta Araudiaren Garapenerako Ataleko burua.

Epaimahaiak hautapen probak baino lehen eratuta beharko du.

5.2. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, kideen gehiengo absolutua, behintzat, biltzen ez bada.

Organo kolegiatuaren eraketak balio izateko, mahaiburuak eta mahaikide idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute, bai eta gutxienez kideen erdiek ere.

5.3. Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko 30/1992 Legean aipatzen diren abstentzio-arrazoietako bat gertatzen denean, epaimahaikideek ezin izanen dute parte hartu eta deialdia egin duen organoari jakinarazi beharko diote

Izangaiek, halaber, zilegi izanen dute epaimahaikideak errekusatzea arrazoi horietako bat gertatzen denean.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdi honen oinarriak ulertu eta aplikatzerakoan sortzen diren arazo guztiak.

5.5. Epaimahaiak zilegi izanen du proba batzuetarako edo guztietarako aholkulari espezialistei dei egitea. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan aritzera mugatuko dira eta epaimahaiari haietan soilik emanen diote laguntza.

6.-Oposizioaren garapena.

6.1. Oposizioa 2002ko azaroan hasiko da. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpen berean, oposizioaren ariketak hasteko tokia, eguna eta ordua zehaztuko dira.

6.2. Oposizioaldiak ondotik zehazten diren ariketak izanen ditu:

Oposizioko ariketak, ondotik zehazten direnak, azaltzen diren gaien inguruan eta hurrenkeran eginen dira, izangaiek hautatu duten multzoaren arabera (lehenbizikoa edo bigarrena).

Lehenbiziko ariketa.

Bi zati izanen ditu.

Lehenbiziko zatia:

Deialdi honi atxikitako programako gaien inguruan, Kontabilitateari buruzko kasu bat edo batzuk ebaztea, gehienez 5 ordutan.

Bigarren zatia:

Lehenbiziko multzoa. Programako gaien inguruan, Finantzetako Matematikako buruketa bat edo batzuk ebaztea, gehienez hiru ordutan.

Proba hori egiteko, epaimahaiari egoki iruditzen bazaio, oposizio egileek zilegi izanen dute taula finantzarioak eta logaritmokoak erabiltzea.

Bigarren multzoa. Gai zerrendako gaien artean epaimahaiak zehazten dituen horiei buruzko txosten juridikoa egitea.

Proba hori egiteko, hiru ordu emanen dira gehienez eta oposizio egileek legegintza zilegi izanen dute egoki iruditzen zaizkien -testuak erabiltzea, baldin eta zuzenbide positiboaz besteko edukirik ez badute-; beraz, baztertu eginen dira Jurisprudentziari buruzko aipamenak, dotrinari buruzko iruzkinak eta oposizio egilearen ohar pertsonalak dituzten testuak.

Bigarren ariketa.

Teorikoa izanen da eta multzo bakoitzak bi parte izanen ditu.

A) Lehenbiziko multzoa.-Lehenbiziko partean Teoria Ekonomikoari buruzko gai zerrendako bi gai, zozketaz hautatuak, garatuko dira idatziz, gehienez lau orduz.

Bigarren partean, bi gai garatuko dira idatziz, Enpresaren Ekonomia eta Merkataritzako Zuzenbideari buruzko gai zerrendatik zozketaz hautatuak, gehienez lau orduz.

B) Bigarren multzoa.-Lehenbiziko partean, bi gai garatu beharko dira idatziz, Zuzenbide Zibilari buruzko gai zerrendatik zozketaz hautatuak, gehienez lau orduz.

Bigarren partean, bi gai garatuko dira idatziz, Merkataritzako Zuzenbidea eta Enpresaren Ekonomiari buruzko gai zerrendatik zozketaz hautuak, gehienez lau orduz.

Hirugarren ariketa.

Teorikoa izanen da, bi multzoentzat berdina eta bi parte izanen ditu. Lehenbizikoan, zozketaz bi gai hautatu eta gehienez lau orduz garatuko dira idatziz. Gai bat Zuzenbide Publikoari buruzko gai zerrendakoa izanen da eta bestea Zuzenbide Finantzarioa eta Espainiako Sistema Finantzarioari buruzko zerrendakoa.

Bigarren partea ere idatziz eginen da eta gehienez bost orduz; Ogasun Publikoari buruzko gai zerrendatik zozketaz hartutako gai bat eta Nafarroako Zergen Sistemen gainean epaimahaiak proposatutako hamabost galdera izanen ditu.

Laugarren ariketa.

A) Lehenbiziko multzoa.-Bi parte izanen ditu. Lehenbizikoan, kasu praktiko bat ebatzi beharko da, subjektu pasibotzat Sozietateen gaineko Zergaren menpeko entitate bat duen zerga-likidazio bat edo batzuei buruzkoa, gehienez lau orduz.

Bigarren partean, zerga-likidazioetako kasu bat edo batzuk, subjektu pasibotzat pertsona fisikoa dutenak, ebatzi beharko dira, gehienez lau orduz.

B) Bigarren multzoa.-Bi parte izanen ditu. Lehenbizikoan, zerga-likidazioko kasu praktiko bat edo batzuk ebatzi beharko da, Oinordetza, Ondare Eskualdaketa eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergetako bat edo batzuei buruzkoak, gehienez lau orduz.

Bigarren partean, zerga-likidazioetako kasu bat edo batzuk, subjektu pasibotzat pertsona fisikoa dutenak, ebatzi beharko dira, gehienez lau orduz.

Laugarren ariketa honetan bi multzoek egin behar dituzten likidazioak egiteko, epaimahaiak kasu praktikoak proposatu eta zergen organo kudeatzaileek erabiltzen dituzten inprimakiak emanen dizkiete oposizio egileei. Halaber, oposizio egileek zilegi izanen dute dagozkien lege-testuak kontsultatzea.

6.3. Kalifikazioa puntuen araberakoa izanen da, ondoren azaldu bezala:

Lehenbiziko ariketa, edozein multzotakoa: lehen parteak 12 puntuko puntuazioa izanen du gehienez eta bigarrenak, 8koa; beraz, lehenbiziko ariketan lor daitekeen gehieneko puntuazioa 20 puntukoa da.

Bigarren eta hirugarren ariketetako gai bakoitzak 5 puntuko kalifikazioa izan ahalko du gehienez eta epaimahaiak proposatutako galderek puntuazio berbera izanen dute; beraz, ariketa horietako bakoitzean 20 puntuko kalifikazioa lor daiteke gehienez.

Laugarren ariketaren parte bakoitzak 10 puntuko kalifikazioa izanen du gehienez eta ariketa osoak, beraz, 20 puntuko gehieneko kalifikazioa izanen du.

6.4. Epaimahaikide bakoitzak banaka puntuatuko ditu ariketak eta kalifikazio guztien batez besteko aritmetikoa izanen da kasuko ariketaren emaitza.

Oposizioko ariketa guztiak kanporagarriak izanen dira eta izangai batek haietako bakoitzean 10 puntu lortzen ez badu, kanpo geldituko da.

Betiere, ariketa guztietan, gai edo kasuren batean zero punturekin kalifikatutako lehiatzaileak baztertu eginen dira.

6.5. Proba bakoitza amaiturik, epaimahaiak jendaurrean jarriko du, Nafarroako Gobernuaren iragarki oholean eta ariketa egin den tokian, gainditu duten izangaien zerrenda, lortutako kalifikazioekin eta, halaber, oposizioaren hurrengo proba edo ariketa egiteko tokia, eguna eta ordua, gutxienez 48 ordu lehenago.

6.6. Ariketa bakoitzerako deialdi bakarra eginen da eta izangaiek Nortasun Agiri Nazionala edo epaimahaiak baliokidetzat hartzen duen beste agiri bat aldean eraman beharko dute. Azaltzen ez diren izangaiak eta beren identitatea frogatzen ez dutenak oposiziotik kanpo geldituko dira.

6.7. Hautapen probek irauten duten artean denbora eta baliabideetan egin daitezkeen egokitzapenak eginen zaizkie beren eskabidean hala eskatu duten minusbaliatuei.

7.-Gainditu dutenen zerrenda eta dokumentuen aurkezpena.

7.1. Azken ariketaren kalifikazioa amaiturik, epaimahaiak jendaurrean jarriko du Nafarroako Gobernuaren iragarki oholean eta ariketa egin den tokian, gainditu duten izangaien zerrenda, ariketa guztietako kalifikazioak batuta izandako puntuazioaren hurrenkeran, eta, zerrenda horrekin eta espediente osoarekin batera, proposamena helaraziko dio Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiari deialdiko lanpostu kopuruan sartzen diren lehiatzaileak izendatzeko. Proposamen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

Hautapen proben azken emaitzan berdinketarik izaten bada, hautapen proba guztietan balorazio handiena duen ariketan puntuazio handiena izan duen lehiatzailea lehenetsiko da.

7.2. Izendapen proposamena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta 30 egun naturaletan, proposatutako izangaiek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusian:

7.2.1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren edo haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoak ez diren izangaiak:

a) Nortasun Agiri Nazionalaren, edo izangaiaren nazionalitatea eta identitatea frogatzeko balio bereko agiri baten fotokopia konpultsatua.

b) 2. oinarrian eskatutako tituluaren fotokopia konpultsatua, edo titulua eskatzeko eskubideak pagatu izanaren frogagiria.

c) Kasuan kasuko Laneko Arriskuak Galarazteko Atalaren txostena, karguaren eginkizunetan aritzea eragozten dion eritasun nahiz akats fisiko edo psikikorik ez duela frogatzeko.

Lehiatzaileak minusbaliatua dela alegatu badu, frogatu beharko du, horrez gain, bere minusbalioa batera daitekeela deialdiko lanpostuarekin, hartarako balorazio eta orientazio talde eskudun baten frogagiria aurkeztuz.

d) Zinpeko aitorpena, eginkizun publikoetarako ezgaiturik edo gabeturik ez dagoela eta inongo Administrazio Publikoren zerbitzutik bereizia izan ez dela adierazten duena.

e) Zin egin edo hitz ematea Nafarroako Foru Eraentza begiratu, Konstituzioari eta Legeei men egin eta karguaren eginkizunak zintzo beteko dituela.

Deialdia egin duenaz beste nafar Administrazio Publiko bateko langile finkoak diren lehiatzaileek agiri bidez frogatu beharko dituzte, gainera, beren aurreko Administrazioaren dossier pertsonaleko datu eta aurrekari guztiak, sarreraren, antzinatasunaren, mailaren, egoera administratiboaren eta abarren gainekoak.

7.2.2. Nafarroako Foru Komunitateko administrazioaren edo haren erakunde autonomoen langile finkoak diren izangaiak:

a) Deialdiko 2. oinarrian eskatu den tituluaren fotokopia konpultsatua edo titulu hori eskuratzeko eskubideak pagatu izanaren frogagiriarena. Igoera txandako lehiatzaileek, titulu hori eskabidearekin batera aurkeztu baldin badute, ez dute berriz aurkeztu beharko.

b) Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak lehiatzailea Nafarroako Foru Komunitatearen eta haren erakunde autonomoaren funtzionario bihurtzeko eskatzen duen dokumentazioa.

Lehiatzaileak minusbaliotasuna alegatu badu, frogatu beharko du, gainera, minusbalio hori batera daitekeela deialdiko lanpostuarekin, hartarako balorazio eta orientazio ekipo eskudunen frogagiria aurkeztuz.

7.3. Epe horretan, eta behar adina justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, lehiatzaileak ez baditu dokumentu horiek aurkezten, ezin izanen zaio izendapenik egin eta haren ekintza guztiak baliogabetuko dira, eskabidean gezur esateagatik egotzi ahal zaion erantzunbeharra ezertan galarazi gabe.

7.4. Aurreko idatz-zatian aipatu kasuan, hutsunea betetzeko Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak 7.1 idatz- zatiko gaindituen zerrendan hurren dagoen izangaia hartuko du, eta aurreko idatz-zatietan esan bezalako tramitea eginen zaio.

8.-Lanpostu hutsen hautapena.

8.1. Aurreko oinarrian xedatu dena betetzen duten lehiatzaileek, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak hartarako jartzen dien epean aditzera eman beharko dute eskaintzen zaizkien lanpostuetatik zein hautatzen duten.

8.2. Igoera txandan hautapen probak gainditu dituzten lehiatzaileek beti izanen dute lehentasuna deialdiko lanpostu hutsak betetzeko beste txandetakoen aurretik.

8.3. 100eko 33 edo hortik gorako minusbalioa duten lehiatzaileek deialdiko lanpostuak betetzeko lehentasuna izanen dute txanda irekiko lehiatzaileen aurrean.

Lehiatzaile minusbaliatu baten minusbalioa ez badaiteke deialdiko lanpostu jakin batekin baizik bateratu, bermatu egiten zaio aukera izanen duela bateratzeko moduko lanpostu bat aukeratzeko, hartarako ematen den txostena ikusirik.

9.-Izendapena, lanpostu hutsen adjudikazioa eta jabetza hartzea.

9.1. Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, aurreko oinarrietan xedatutakoa betetzen duten izangaiak Nafarroako Foru Komunitatearen funtzionario izendatuko ditu Ogasuneko teknikari aritzeko, eta Ebazpen bidez esleituko dizkie lanpostu hutsak.

9.2. Izendapen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

9.3. Izendatu diren izangaiek izendapena jakinarazten denetik hilabeteko epea izanen dute jabetza hartzeko. Epe horretan, eta ezinbesteko kasuetan ez bada, jabetza hartzen ez badute, eskubide guztiak galduko dituzte Nafarroako Foru Komunitateko funtzionario bihurtzeko. Halakoetan, deialdiko 7.4. idatz-zatiak ezartzen duena hartuko da aintzat.

9.4. Izangai bat funtzionario bihurtu eta lanpostuan batere aritu gabe zuzenean eta berak eskatuta borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzearen egunetik bertatik, data hartan beste Administrazio Publiko batean ari delako, kasuko lanpostu hutsa ere beteko da deialdiko 7.4. idatz-zatiak agintzen duen moduan.

9.5. Aurreko bi idatz-zatietako kasuetan ez da aldatuko izendapena baino lehen egindako lanpostu hutsen hautapena, eta zuzenean esleituko zaizkie funtzionario berriei egoera horietatik sortzen diren lanpostuak.

10.-Errekurtsoak.

Deialdi honen eta haren oinarri eta egintzen kontra zilegi da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen azaroaren 26ko Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko 30/1992 Legearen 114 eta 115. artikuluek agintzen dutenaren arabera.

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren hogeita bostean.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Ignacio Bandrés Urriza.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

.............. jaun/andrea, adinez nagusia, ...... zk.ko Nortasun Agiri Nazionalaren (edo horren baliokidearen) jabe, .........(e)n (............), 19...(e)ko ........aren ....(e)an jaioa, ........ nazionalitatekoa, eta egungo helbidea .........(e)ko (........) ......... kalean, .......... posta kodea eta ................. telefonoa duena,

Zure aurrean agertu eta honako hau dio:

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren ......... izateko, .... lanpostu ...... bidez betetzeko deialdian, ........(e)ko .... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen hartan, onartua izatea eskatzen duela, honako txandan:

f Txanda irekia.

f Igoera txanda*.

f Txanda murriztua minusbaliatuentzat*.

Karguan aritzea galarazten dion eritasun edo akats fisiko nahiz psikikorik ez duela.

Ez duela indarra duten xedapenetan aipatutako ezintasunik.

Ez dela diziplina espediente bidez inongo Administrazio Publikoren zerbitzutik bereizia izan, ezta desgaitua ere eginkizun publikoak betetzeko.

Deialdian adierazitako titulazioaren jabe dela.

Azterketarako eskubideak ordaindu dituela deialdian ezarri bezala, eta ordainketaren gordekina erantsirik doala.

Eskabideak aurkezteko emandako epea amaitzen den egunean, eskatutako baldintza guztiak betetzen dituela:

f Baduela minusbaliotasunik, eta horregatik eskatzen duela ondoko egokitzapena, adierazitako arrazoiengatik. (Beste orri batean zehaztuko dira minusbaliotasunaren nondik- norakoak eta eskatzen diren egokitzapenak).

f Minusbaliotasuna egiaztatzeko erakunde eskudunak luzaturiko ziurtagiria aurkeztu duela.

f Euskararen Gaitasun Agiria edo onarpen ofiziala duen balio bereko titulazioa aurkeztu duela.*

f Euskararen ezagupenari buruzko proba egitea eskatzen duela.*

Azaldutakoaren ondorioz:

Eskabide hau onartu eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren zerbitzuko .............. izateko, .... lanpostu ...... bidez betetzeko deialdian onartua izatea eskatzen du.

Iruñean, .........eko ...........aren .........(e)an.

(Sinadura)

(*) Deialdian sartzen denean soilik.

NAFARROAKO GOBERNUA. LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA.

II. ERANSKINA

Programa

Lehenbiziko ariketa

I.-Kontabilitatea

-Finantza-kontabilitatea.

-Kontabilitate Plan Orokorra.

-Sozietateen kontabilitatea.

-Kontabilitate analitikoa.

-Finantza egoeren analisia.

II.-Finantzen matematika

-Kapitalizazio bakuna eta konposatua.

-Errenta iraunkorrak, aldakorrak eta zatituak.

-Mailegu eta jesapenen amortizazioa.

-Eragiketak balore higigarriekin.

III.-Txosten juridikoa egiteko gaiak

A) ZUZENBIDE ZIBILA

I.-Zuzenbidearen iturriak. Arau juridikoen aplikazioa eta ondorioak.

II.-Pertsona fisikoa. Gaitasuna. Adina, nazionalitatea, auzotartasuna, ezkontza eta ahaidetasuna. Pertsona juridikoa: gaitasuna, helbidea, nazionalitatea, organoak, ondarea eta amaiera.

III.-Ondasunen erregimena ezkontzan.

IV.-Jabetza eskubidea. Jabaria eskuratu eta galtzea. Ondasun-komunitatea. Gozamena. Bermearen eskubide errealak.

V.-Obligazioa. Obligazioen iturriak. Obligazio mankomunatuak eta solidarioak. Obligazio soilak, baldintzazkoak eta eperakoak. Obligazioen amaiera. Obligazioen proba.

VI.-Kontratua: elementuak eta betebeharrak. Kontratuen eraketa, gauzatzea, burutzapena, ondorioak eta interpretazioa. Salerosketa kontratua. Dohaintza kontratua. Sozietate kontratua.

VII.-Oinordetza Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilean.

Arestian aipatutako gaiak, bestela azaltzen ez den bitartean, hala Zuzenbide Zibil arruntari nola Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilari buruzkoak dira.

B) Merkataritza-Zuzenbidea

I.-Merkataritza-zuzenbidearen iturriak.

II.-Merkataritza-enpresa trafiko juridikoaren objektu gisara. Kontabilitatea merkataritza-enpresan.

III.-Banakako merkataria. Gaitasuna. Ezkontza eta merkataritzan jarduteko ahalmena. Merkataritza-sozietateko kontratua. Merkataritza-sozietateen nazionalitatea eta helbidea. Merkataritza-sozietateen desegitea eta likidazioa.

IV.-Merkataritza-sozietateak.

V.-Merkataritza-obligazioak. Merkataritza-kontratuak: burutzapena, forma, proba eta interpretazioa. Salerosketa kontratua. Maileguaren kontratua.

C) Zuzenbide Administratiboa

I.-Zuzenbide Administratiboaren iturriak. Legea. Erregelamendua.

II.-Egintza administratiboak.

III.-Prozedura administratiboa.

IV.-Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren egintzak berrikustea.

D) Nafarroako Zergei Buruzko Legeria

I.-1990eko uztailaren 31ko Hitzarmen Ekonomikoa.

II.-Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga.

III.-Sozietateen gaineko Zerga.

IV.-Oinordetza, Ondare Eskualdaketa eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zerga.

V.-Balio Erantsiaren gaineko Zerga. Zerga Bereziak.

Bigarren ariketa

Lehenbiziko multzoa

-Teoria ekonomikoa

1. gaia.-Zientzia ekonomikoa. Jarduera ekonomikoa. Ekonomiaren gaiak eta problemak. Zientzia ekonomikoaren metodoa.

2. gaia.-Oinarrizko magnitude agregatuak. Hazkunde ekonomikoaren prozesua. Produktu Nazionala; Kontsumoa eta inbertsioa; Gastu Nazionala. Produktu nazional gordina eta Produktu nazional garbia. Errenta Nazionala; Errenta Erabilgarria; Kontsumoa eta Aurrezkia. Errentaren eta produktuaren fluxu zirkularra. Errenta nazionalaren kontabilitatea ekonomia ireki batean.

3. gaia.-Errenta zehazteko eredua ekonomia itxi batean (I). Gaiaren atarian. Oinarrizko suposizioak. Eskariaren aldeko analisia. Ondasunen merkatuaren oreka: IS kurba. Diru-merkatuaren oreka: LM kurba.

4. gaia.-Errenta zehazteko eredua ekonomia itxi batean (II). Eskariaren aldeko analisia: eskariaren kurba ateratzea, beheranzko eskariaren legea azaltzen duten faktoreak.

5. gaia.-Sektore publikoa eta eskari agregatua. Kontsumo publikoaren gorabeheren eragina, transferentziak sektore pribatura eta zergak. Moneta-politikak eskari agregatuaren osagaietan duen eragina. Diagnostiko eta atzerapen arazoak.

6. gaia.-Errenta zehazteko eredua ekonomia itxi batean (III). Eskaintzaren aldeko analisia. Lan merkatuaren oreka eta ekonomiaren eskari agregatuaren kurba: planteamendu keynesiarra. Lan merkatuaren oreka eta ekonomiaren eskari agregatuaren kurba: planteamendu klasikoa. Planteamendu keynesiarrarekin dituen aldeak.

7. gaia.-Errenta zehazteko eredua ekonomia itxi batean (VI). Oreka eredu keynesiarrean eta eredu klasikoan. Moneta-politikak eta politika fiskalak bi ereduetan dituzten eragina.

8. gaia.-Errenta zehazteko eredua ekonomia itxi batean (V). Oreka oinarrizko eredu estatiko batean, bere lan eskaintza gehiago aldatzen bada soldaten aldaketen ondorioz prezioen mailaren aldaketen ondorioz baino. Moneta-politika eta politika fiskala oinarrizko eredu estatikoan.

9. gaia.-Kontsumo pribatuaren eskari agregatuaren gaineko azterlanaren zabalkuntza. Teoria keynesiarra. Gastua, Duesenberryren errenta erlatiboa, kontsumoaren eskaria eta errenta normala. Friedmanen teoria, errenta iraunkorrari buruzkoa. Bizi zikloaren teoria, Modigliani, Brumberg eta Andorena.

10. gaia.-Inbertsio funtzioaren gaineko azterlanaren zabalkuntza. Inbertsioaren balioaren irizpidea. Kapitalaren tasa marjinala, interes tasa eta inbertsioaren eraginkortasun marjinala. Aurrezpen funtzioa. Haren izaera. Aurrezpenaren eta inbertsioaren arteko oreka.

11. gaia.-Errenta zehazteko eredua ekonomia ireki batean: kontu korrontea eta ekoizpen merkatuaren oreka. Kapitalaren kontua eta ordainketa-balantzaren oreka. Ordainketa-balantzaren doikuntza eta LM kurba. Ordainketa- balantza doitzeko ekintza plana.

12. gaia.-Ordainketa-balantzaren doikuntza eta politika ekonomikoa. Sarrera. Ordainketa-balantzaren doikuntza kanbio-sistema finko batean. Ordainketa-balantzaren doikuntza kanbio-sistema fluktuatzaile batean. Moneta- politika eta politika fiskala desoreka egoeren aurrean, ekonomia ireki batean.

13. gaia.-Biderkatzailea eta azeleratzailea. Errenta eta ekoizpenaren orekaren mailaren aldaketak: biderkatzailea. Biderkatzaileen motak eta haien eraketa. Errenta eta ekoizpenaren mailaren aldaketak. Azelerazio printzipioa.

14. gaia.-Enplegu, soldata eta prezioen maila. Sarrera. Benetako enplegu eta soldaten maila. Diru-soldatak eta enpleguaren maila lan merkatuaren eskaintzan. Diru-soldatak eta enpleguaren maila lan merkatuaren eskarian.

15. gaia.-Prezioak eta errenten politika. Prezioen maila eta haren aldaketak. Phillips-en kurbak eta errenten politikak.

16. gaia.-Inflazioa. Kontzeptua eta motak. Eskari- inflazioa. Kostu-inflazioa. Inflazio-prozesua. Inflazioaren ondorioak.

17. gaia.-Finantza sistema (I). Moneta-sistemaren egitura. Banku Zentrala :eginkizunak.

18. gaia.-Finantza sistema (II). Banku komertzialak eta bankaz kanpoko bitartekari finantzarioak. Banka erreserben aldaketak. Kredituaren zeharkako kontrolak eta kontrol selektiboak. Aktiboen merkatuen oreka.

19. gaia.-Finantza sistema (III). Diru-fluxuak eta inpultsu monetarioen transmisioa. Alderantzizko kausazioaren arazoa.

20. gaia.-Finantza sistema (IV). Moneta eskaintzaren analisia. Ekonomiaren fluxu finantzarioak. Fluxu finantzarioen eta fluxu errealen integrazioa.

21. gaia.-Nazioarteko merkataritza. Abantaila konparatiboaren teoriaren formulazio klasikoa. Elkartrukeko erlazio erreala. Ekoizpen funtzioak nazioarteko merkataritzaren teorian.

22. gaia.-Heckscher-Ohlinen modeloa. Faktoreen dotazioa eta ekoizpen-egitura. Faktoreen prezioen eta produktuen prezioen arteko erlazioa. Egiaztatze enpirikoak.

23. gaia.-Munduko merkataritzaren egitura. Hazkunde ekonomikoa eta nazioarteko merkataritza. Formulazio teorikoak.

24. gaia.-Arantzel-babesa. Babes motak. Babes ez- arantzelarioa. Babes efektiboa. Integrazioaren teoria. Nazioarteko merkataritzaren antolaketa arazoak.

25. gaia.-Ziklo ekonomikoaren teoria (I). Sarrera. Schumpeter-en berrikuntzaren teoria. Kaldor-en eredua.

26. gaia.-Ziklo ekonomikoaren teoria (II). Biderkatzailearen eta azeleratzailearen arteko eragina, Samuelsonen arabera. Hicks-en teoria.

27. gaia.-Hazkunde ekonomikoa (I). Sarrera. Hazkunde ekonomikoaren esanahaia eta neurketa. Ekonomia garatuak eta azpigaratuak.

28. gaia.-Hazkunde ekonomikoa (II). Harrod-Domar-en hazkundearen teoria. Hazkundearen teoria neoklasikoa.

29. gaia.-Klasikoen pentsamendu ekonomikoa. Ekonomia marxistaren oinarriak. Ekonomilari neoklasikoen pentsamendu ekonomikoa.

30. gaia.-Planteamendu ekonomiko keynesiarra. Beste ekarpen batzuk pentsamendu ekonomikoaren arloan: monetaristak, postkeynesiarrak eta neomonetaristak. Makroekonomiaren arloko ikerketen egoera gaur egun.

31. gaia.-Baliagarritasunean oinarritutako eskariaren teoria. Baliagarritasun osoa eta baliagarritasun marjinala. Kontsumitzailearen portaera. Eskariaren kurbak egitea. Errenta-efektua eta ordezpen-efektua.

32. gaia.-Indiferentzi kurbetan oinarritutako eskariaren teoria. Indiferentzi kurbak. Haien ezaugarriak. Kontsumitzailearen oreka. Eskariaren kurbak. Errenta- efektua, ordezpen-efektua. Eskarien kurben motak.

33. gaia.-Eskariaren teoriaren beste alderdi batzuk. Eskariaren teoria oreka partzialeko kasuetan. Kontsumitzailearen soberakina. Ageriko lehentasunaren teoria.

34. gaia.-Ekoizpen funtzioa. Kurba isokuantak eta kurba isokostuak: kontzeptua, ezaugarriak, kalkulatzeko modua. Ekoizpen homogeneoaren funtzioa. Epe laburreko ekoizpen kurbak: errendimendu beherakorren legea. Berezitasunak ekoizpen funtzio homogeneo batetik etorriz gero.

35. gaia.-Ekoizpen kostuak (I). Kontzeptua. Epe laburra: kostuen kurbak. Epe laburreko kostuen kurben erlazioak eta propietate geometrikoak. Kostuak planta batzuk dituzten enpresetan. Kostuak baterako ekoizpenean.

36. gaia.-Ekoizpen kostuak (II). Kontzeptua. Epe luzea: kostuen kurbak. Eskalako ekonomiak eta desekonomiak. Epe laburreko eta epe luzeko kostuen kurben arteko erlazioa: tamaina hoberena.

37. gaia.-Lehia perfektuaren merkatua: eskaintza. Merkatu eredu horren ezaugarriak. Enpresaren eskaintzaren kurba epe laburrean. Industriaren eskaintzaren kurba epe laburrean. Enpresaren eta industriaren eskaintza epe luzean.

38. gaia.-Lehia perfektuaren merkatua: prezioa. Orekaren prezioa. Eskaintzaren eta eskariaren elastikotasunak. Eskaintzaren eta eskariaren aldaketen eragina. Orekaren egonkortasuna. Armiarma-sarearen teorema.

39. gaia.-Eskaintzaren monopolioa (I). Kontzeptua. Sarrerak eta prezioa. Oreka. Prezio-diskriminazioa. Monopolioa planta askorekin.

40. gaia.-Eskaintzaren monopolioa (II). Monopolioaren ondorioak. Monopolioetan esku hartzea. Xede sozialak dituen monopolioa. Marjina iraunkorreko politika.

41. gaia.-Merkatuaren bestelako ereduak. Oligopolioa. Kontzeptua. Oligopolisten elkarmenpekotasun motak. Jokabide oligopolistikoaren teoria. Lehia monopolista. Monopolioaren boterea.

42. gaia.-Ekoizpen faktoreen prezioaren eraketa. Sarrera. Banaketa legeak lehia perfektoaren merkatu batean. Banaketa legeak monopolioaren baldintzetan.

43. gaia.-Oreka orokorra. Oreka orokorraren funtzionamenduaren azalpena bi merkaturen eta hiru merkaturen elkarreraginaren bitartez. Oreka orokorarren azalpen analitikoa.

44. gaia.-Ongizatearen teoria ekonomikoa. Optimoaren baldintzak. Baliagarritasunaren posibilitateen kurba. Gizarte ongizatearen eta ongizate ekonomikoaren funtzioa. Merkatuaren kanpo eraginak eta akatsak.

45. gaia.-Espainiako egitura ekonomikoa (I). FAO sektorea: Espainiako nekazaritza politikaren profil historikoa: nekazaritzaren egitura gaur egun. Nafarroako nekazaritza sektorea.

46. gaia.-Espainiako egitura ekonomikoa (II). Industria sektorea: Espainiako industrializazio prozesuaren aldiak. Industria politikak gaur egun dituen arazoak. Nafarroako industria sektorea.

47. gaia.-Espainiako egitura ekonomikoa (III). Industria sektorea: energia sektorea. Erauzketa industriak. Burdingintza. Ontzigintza. Eraikuntza industria eta etxebizitzaren politika.

48. gaia.-Espainiako egitura ekonomikoa (IV). Aseguru entitateak. Bestelako finantza bitartekariak. Burtsa.

-Enpresaren ekonomia eta merkataritza zuzenbidea

1. gaia.-Enpresa eta bere esparru instituzionala. Enpresa eta merkatua: merkataritza jarduera enpresan eta sistema ekonomikoa. Merkatua eta lehia. Eskaria.

2. gaia.-Enpresaria: bere kontzeptua ekonomia modernoan. Igurikapenak, estrategiak eta politika. Ingurunea, mugak eta helmugak.

3. gaia.-Enpresaren helburuak. Zuzendaritza eta kudeatzailetza sistemak. Antolaketa eredu nagusiak.

4. gaia.-Enpresaren egitura ekonomiko-finantzarioa. Enpresaren finantzaketa-iturriak. Inbertsioen eta finantzaketen arteko oreka. Maniobra fondoa.

5. gaia.-Inbertsioa enpresan: kontzeptua. Inbertsio motak. Inbertsio proiektuak baloratu eta hautatzeko metodo klasikoak. Heltze-aroa: kontzeptua eta kalkulua.

6. gaia.-Inbertsioen hautespena: Kapital-balioaren metodoa. Itzulkin-tasaren metodoa. Bi metodoen arteko berdintasunak. Itzulkin-tasa anizkoitzen arazoa.

7. gaia.-Inbertsioari buruzko erabaki sekuentzialak. Erabaki-zuhaitzak. Analisi bayesiarra.

8. gaia.-Ekipamendu ondasunetako inbertsioa. Iraupen hoberena zehaztea. Ekipamenduak berritzeko erabakiak.

9. gaia.-Aktibo zirkulatzaileko inbertsioa. Inbentarioetako inbertsioa. Eskudiruko inbertsioa. Altxortegiko saldo hoberena. Aktibo zirkulatzailearen zehaztapena.

10. gaia.-Barne finantzaketa edo autofinantzaketa. Amortizazioa: balio galeraren arrazoiak. Amortizazioen eginkizun finantzarioa. Amortizazio bideak. Amortizazioaren eragin hedagarria.

11. gaia.-Autofinantzaketa bera. Autofinantzaketa balantzean. Haren eragin biderkatzailea. Alde onak eta txarrak. Autofinantzaketaren kostua.

12. gaia.-Enpresaren finantzaketa: baloreen lehen mailako eta bigarren mailako merkatua. Baloreen jaulkipena. Harpidetza eskubidea. Akzioen eta obligazioen balorazioa. Epe labur, ertain eta luzerako kreditua. Etengabeko zorpetzea.

13. gaia.-Enpresaren kanpo finantzaketa: "leasing", "factoring" eta "renting" kontratuak. Kanpo finantzaketaren bestelako motak.

14. gaia.-Enpresaren finantzaketa nazioarteko finantza merkatuetan. Eskurako eta eperako dibisa-merkatua. Euromerkatuak: mailegu sindikatuak eta nazioarteko jaulkipenak. finantza gerokoak eta "Fra" direlakoak.

15. gaia.-Kapitalaren kostua. Finantzaketa iturri partikular baten kostua. Zorraren kostua. Kapital arruntaren, lehentasunezko akzioen eta atxikitako etekinen kostua. Batez besteko kapital ponderatuaren kostua.

16. gaia.-Enpresaren egitura finantzario hoberena eta dibidenduen politika. Zorpetzea eta finantza- errentagarritasuna. Egitura finantzario hoberena. Modigliani Miller-en tesia eta tradiziozko tesia. Dibidenduen politika eta akzioen balioa. Gordon-en eredua.

17. gaia.-Enpresaren kanpo balorazioa. Oinarrizko printzipioak. Enpresaren balio matematikoa edo kontabilitatekoa, likidazio balioa, birjartze balioa, balio substantziala, burtsa balioa eta errendimendu balioa. "Goodwill" kontzeptua. Enpresaren balio globala zehazteko metodoak.

18. gaia.-Kontabilitate etekinaren teoria. Enpresaren etekina. Etekinaren erlatibitatea. Kapitalaren irabaziak. Sarrera eta gastuak aitortzeko une kritikoa. Etekinen gauzatzearen postulatua.

19. gaia.-Finantza plangintza. Kontzeptua. Finantza plangintzaren ereduak. Finantza plangintzaren eredu erraztua. "Goran Eriksson"en eredua.

20. gaia.-Ekoizpen sistema. Kontzeptua eta elementuak. Prozesu motak. Ekoizpen sistemaren helburuak eta erabakiak. zerbitzuen banaketa eta materialen erabilpena.

21. gaia.-Ekoizpen kostuak: kontzeptua eta sailkapena. Kostuaren eraketa. Haren kontrola.

22. gaia.-Ekoizpen printzipioak eta ereduak. Ekoizpenaren bolumen hoberena epe laburrera. Ekoizpena programatzeko eredu lineala. Multiekoizpen sistemaren programazioa.

23. gaia.-Ekoizpenaren plangintza: postoptimalitatearen edo sentikortasunaren analisia. Ekoizpen programaren mugen aldaketak. Prozesuek enpresaren xedeak lortzeko ematen dituzten laguntzaren aldaketak. Ekoizpen prozesuen aldaketak. Bikoiztasuna eta prezio inplizituak.

24. gaia.-Proiektuen programazioa denboraren arabera. Denboraren araberako programazioa egiteko teknikak. Iraupen aleatorioko jarduerak. Kostuen programazioa eta aldi baterako azelerazioa.

25. gaia.-Inbentarioen kontrola: inbentarioen kontzeptua eta motak. Inbentarioen kostua. Inbentarioen administrazioa. Izakin kopuru hoberenaren zehaztapena. Segurtasuneko "stock"a kalkulatzea.

26. gaia.-Merkaturatzea (marketina): kontzeptua, funtzioak eta sistema. Teknika eta eredu nagusiak.

27. gaia.-Merkatu-ikerketa. Merkatuen segmentazioa. Eskaria ebaluatzeko teknikak: analisi estatistikoa, inkesta bidezko azterketa, esperimentazioa, bestelako teknikak.

28. gaia.-Produktuaren politika. Produktua eta bere atributuak. Produktuaren identifikazioa. Produktu baten bizi zikloa. Produktu berrien bilaketa, hautapena eta analisia. Produktu berriak sartu eta merkaturatzea.

29. gaia.-Prezioen politika. Prezioak zehazteko ereduak. Prezioen aldaketak eta haien ondorioak. Produktuaren banaketa. Banaketa bideen hautespena.

30. gaia.-Enpresaren tamaina. Tamaina finkatzeko irizpideak. Tamaina hoberenari loturiko alderdiak. Enpresaren tamainari buruzko teoriak, eskala-ekonomietan oinarrituak. Tamaina eta okupazioa.

31. gaia.-Enpresa multinazionalak. Bilakaera eta agertzeko arrazoiak. Haien egitura. Haien kudeaketaren ezaugarri nagusiak.

32. gaia.-Enpresa publikoa. Kontzeptua. Enpresa publikoaren xedeak. Ondorio makroekonomikoak. Haren kudeaketaren ezaugarri nagusiak. Enpresa publikoaren kontrol sistema.

33. gaia.-Merkataritza zuzenbidearen kontzeptua. Merkataritza zuzenbidearen iturriak. Legea. Merkataritza Kodearen egitura eta edukia. Merkataritza lege bereziak. Merkataritzaren erabilpenak. Zuzenbide erkidearen aplikazio subsidiarioa.

34. gaia.-Merkataritza kontabilitatea. Kontabilitate formala: nahitaezko eta aukerako liburuak. Liburuak eraman eta zaintzea. Eragingarritasun juridikoa. Kontabilitate materiala: balantzea. Balantzeen berrazterketa eta erregularizazioa.

35. gaia.-Merkataritza enpresa. Banakako merkataria: ahalmena eta debekuak. Merkatari izaeraren proba, eskurapena eta galera. Ezkontza eta merkataritzan jarduteko ahalmena. Atzerriko merkataria.

36. gaia.-Merkataritza sozietateak: kontzeptua eta motak. Sozietatearen kontratua. Ahalmena eta xedea. Bazkideak. Sozietatearen ondarea. Ente kolektiboa. Sozietateen nazionalitatea. Sozietate irregular delakoa.

37. gaia.-Sozietate irregular kolektiboa. Sozietate komanditario bakuna. Akzioen bidezko sozietate komanditarioa.

38. gaia.-Erantzukizun mugatuko sozietatea.

39. gaia.-Sozietate anonimoa (I). Indarreko araubidea Espainiako zuzenbidean. Eraketa. Estatutuak. Sozietatearen kapitala eta erreserbak. Akzioa. Obligazioen jaulkipena.

40. gaia.-Sozietate anonimoa (II). Organoak. Urteko kontuak eta haien egiaztapena. Sozietatearen erabakien inpugnazioa. Sozietatearen ekitaldiaren itxiera. Balantzea. Galera eta irabazien kontua.

41. gaia.-Likidazioan dagoen sozietatea. Egin beharreko eragiketak, desegiteko arrazoien arabera. Sozietateen eraldaketa.

42. gaia.-Baloreak: motak. Zuzeneko tituluak, agindurako tituluak, eramailearen tituluak eta tradizio-tituluak. Kontuko idaztoharrak.

43. gaia.-Kanbio-letra. Kanbio-obligazioaren eraketa. Letraren endosua. Letraren onarpena eta ordainketa.

44. gaia.-Txekea. Kontzeptua eta izaera. Betebeharrak. Txekearen parte-hartzaileen arteko erlazio juridikoak. Pagamendua. Txekearen edukitzaileari dagozkion ekintzak. Txeke bereziak. Zor-agiria.

45. gaia.-Merkataritza obligazioak. Haien ezaugarriak. Merkataritza kontratuak. Motak, burutzapena, forma eta proba. Merkataritza kontratuen ezaugarri ekonomikoak aldatzearen ondorioak. Preskripzioa merkataritza zuzenbidean.

46. gaia.-Ordainketa-etendura: aurrekariak eta legezko kontzeptua. Etendura kasuak. Ordainketa-etendura deklaratzearen ondorioak. Etenduraren soluzioa: hitzarmena.

47. gaia.-Porrota Espainiako zuzenbidean. Porrota deklaratzearen ondorioak zordun eta hartzekodunentzat. Porrotaren masa. Porrotaren organoak. Porrotaren irtenbideak.

48. gaia.-Interes ekonomikoko enpresa multzoak. Aldi baterako enpresa-elkarteak. Lan sozietateak.

Bigarren multzoa

-Zuzenbide Zibila

1. gaia.-Zuzenbidea: kontzeptua eta sailkapenak. Zuzenbide objektiboa: kontzeptua eta zatiketak. Zuzenbide publikoa eta Zuzenbide pribatua. Zuzenbide zibila. Espainiako Kode Zibila: egitura eta haren edukiaren ideia orokorra. Legeria osagarria.

2. gaia.-Foru Zuzenbidea. Foru Zuzenbide Pribatuaren Bilduma edo Nafarroako Foru Berria: osatzeko prozesua eta indarra hartzea; egitura eta haren edukiaren ideia orokorra.

3. gaia.-Zuzenbidearen iturriak. Iturri juridikoak Espainiako antolamenduan. Legea. Usadioa. Zuzenbidearen printzipio orokorrak. Jurisprudentzia. Nafarroako Zuzenbidearen iturriak.

4. gaia.-Arau juridikoen aplikazioa. Arau juridikoen eraginkortasun orokorra. Mugak. Legea denboran. Legea espazioan.

5. gaia.-Pertsona: kontzeptua eta motak. Pertsona eta Nortasuna. Banakako pertsonak: sortu, iraungitzea eta gaitasuna. Gaitasun juridikoa eta jarduteko gaitasuna. Gaitasuna Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilean.

6. gaia.-Egoera zibilaren egoerak eta banakako pertsonen eskubideen titulartasuna edo erabilpena ukitzen duten bestelako gorabeherak.

7. gaia.-Nazionalitatea: lorpena, mantentzea, galera eta berreskurapena. Nazionalitate bikoitza. Atzerritarren izaera juridikoa. Auzotasun zibila: lortu eta galtzea. Nafar izaera zibil forala. Bizilekua. Helbidea. Absentzia. Heriotzaren deklarazioa.

8. gaia.-Erregistro Zibila: kontzeptua eta indarra duen legeria. Inskribitzen ahal diren gertaerak. Antolaketa. Erregistroko idazpenak.

9. gaia.-Pertsona juridikoak: kontzeptua, izaera eta motak. Eraketa, gaitasuna, ordezkaritza, nazionalitatea eta helbidea. Haien iraungitzea. Pertsona juridikoak Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilean.

10. gaia.-Ordezkaritza. Borondatezko ordezkaritza. Legezko ordezkaritza. Ahalorde atzeraezina. Autokontratua. Iraungitako ahalordearen iraupena.

11. gaia.-Zuzenbidearen xedea. Egitate, egintza eta negozio juridikoa. Funtsezko elementuak.

12. gaia.-Familia zuzenbidea. Ezkontza. Motak. Ezkontza kanonikoa. Betebehar eta ondorioak. Iraungitzea.

13. gaia.-Ezkontza zibila. Betebehar eta ondorioak. Iraungitzea. Dibortzioari buruzko gogoeta berezia.

14. gaia.-Ezkontzaren araubide ekonomikoa: xedapen orokorrak. Ezkontzako itunak. Ezkontzaren kariazko dohaintzak. Partaidetzako erregimena. Ondasun banaketako erregimena.

15. gaia.-Ondasun erkidegoko ezkontza erregimenak: ganantzialen sozietatea. Ondasun pribatikoak eta komunak. Ganantzialen sozietatearen karga eta obligazioak. Administrazioa, desegitea eta likidazioa.

16. gaia.-Ondasunen erregimena familian Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilaren arabera. Funtsezko printzipioak. Ezkontzako itunak. Ondasunen erregimena ezkontzan. Konkista-sozietatea. Ondasunen komunitate unibertsala. Ondasunen banaketa. Ondasunen erregimena bigarren ezkontzan edo ondorengoetan.

17. gaia.-Filiazioa. Motak eta ondorioak. Filiazio ekintzak. Adopzioa. Motak, betebeharrak eta ondorioak. Mantenu zorra.

18. gaia.-Guraso-ahalgoa. Elementu pertsonalak eta ondorioak. Emantzipazioa. Tutoretza. Elementu pertsonalak eta edukia. Kuratela eta defentsari judiziala.

19. gaia.-Eskubide errealak: kontzeptua eta kreditokoekin dituzten aldeak. Ezaugarriak eta sailkapena. Erregistro zuzenbidea edo zuzenbide hipotekarioa. Erregistro sistemak: informatzen dituzten printzipioak.

20. gaia.-Espainiako erregistro sistema. Antolaketa, edukia eta informatzen dituzten printzipioak. Erregistroa eta erregistroaz kanpoko errealitate juridikoa bat etortzea: lortzeko bideak.

21. gaia.-Jabetza eskubidea: kontzeptua, hedapena, edukia eta mugak. Jabegoa babesteko ekintzak. Jabegoa eskuratzea. Espainiako sistemaren azterketa.

22. gaia.-Jabegoa eskuratzeko jatorrizko bideak eta bide eratorriak. Tradizioa. Okupazioa. Akzesioa.

23. gaia.-Jabekoa galtzea. Jabetza galtzeko borondatezko eta borondatearen kontrako moduak. "a non domino" eskurapenak.

24. gaia.-Ondasun komunitatea: kontzeptua eta izaera juridikoa. Sistema erromatarra eta germaniarra. Legezko araubidea. Jabetza horizontala. Ondasun eta eskubideen komunitatea Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilean.

25. gaia.-Edukitza: kontzeptua, izaera eta motak. Edukitzaren babesaren funtsa. Edukia eta ondorioak. Eskuratu eta galtzea. Edukitza eta jabetza erregistroa.

26. gaia.-Usufruktua: kontzeptua eta motak. Eraketa, edukia eta iraungitzea. Eskualdagarritasuna. Erabiltzeko eta bizitzeko eskubidea. Nafarroako Foru Zuzenbide Zibileko arau bereziak.

27. gaia.-Zortasuna: kontzeptua eta ezaugarriak. Sailkapena. Eraketa eta iraungitzea. Zortasun pertsonal delakoak. Zortasun errealak: legezkoak eta borondatezkoak. Zortasuna Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilean. Lurrazal- eskubidea eta zentsuak.

28. gaia.-Bermeko eskubide errealak. Hipoteka-eskubide erreala: kontzeptua eta izaera. Motak. Borondatezko hipotekak: eratzeko betebeharrak. Alde bakar batetik eratutako hipotekak. Ondasun hipotekagarriak, ez- hipotekagarriak eta neurri batean hipotekagarriak. Hipotekaren hedapena. Hipoteka bidezko obligazio aseguragarriak. Hipotekaren ondorioak. Legezko hipotekak: izaera eta ondorioak. Hipotekaren iraungitzea.

29. gaia.-Bahitura: kontzeptua eta ezaugarriak. Eraketa: xedea eta modua. Edukia. Iraungitzea. Higigarrien hipoteka. Eskualdaketarik gabeko bahitura. Antikresia. Berme errealak Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilean.

30. gaia.-Obligazioa. Kontzeptua. Egitura. Obligazioaren iturriak. Obligazioen sailkapena. Aldebakarrekoak eta aldebikoak. Mankomunatuak eta solidarioak. Puruak, baldintzazkoak eta eperakoak. Klausula penala duten obligazioak. Bestelako sailkapenak. Obligazio naturala. Obligazioak Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilean.

31. gaia.-Obligazioen betetze normala. Ordainketa. Ordainketa mota bereziak. Obligazioak iraungitzeko bestelako bideak.

32. gaia.-Obligazioen betetze anormala: arrazoiak eta ondorioak. Kredituaren babesa. Obligazioen proba.

33. gaia.-Kontratua. Elementuak eta baldintzak. Kontratazio sistemak. Sailkapenak. Kontratuaren eraketa, gauzatzea eta burutzea. Hirugarrenaren aldeko estipulazioak. Aurre-kontratua. Aukera-kontratua.

34. gaia.-Kontratuen eraginkortasunik eza. Inexistentzia, deuseztasuna, deuseztagarritasuna eta desegitea. Kontratuen berrespena. Kontratuen interpretazioa.

35. gaia.-Salerosketa kontratua. Izaera. Elementu pertsonalak, errealak eta formalak. Kontratuaren burutzapena. Saltzailearen betebeharrak: gaia zaintzea, ematea eta saneamendua. Eroslearen betebeharrak. Prezioa eta interesak ordaintzea. Salerosketa bereziak. Trukea.

36 gaia.-Lehentasunez erostea eta atzera-eskuratzea: kontzeptua eta motak. Atzera eskuratzeko ohiko eskubidea. Legezko atzera-eskuratzeak: haien arteko lehentasuna. Eskubide eta akzioen lagapena: kontzeptua eta betebeharrak. Edukia eta ondorioak. Lagapen bereziak: kreditu auzigaien lagapena eta kreditu hipotekarioaren lagapena. Lehentasunezko eskuraketarako eskubideak Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilean.

37 gaia.-Dohaintza kontratua: kontzeptua eta izaera. Dohaintza motak. Kontratuaren elementuak. Dohaintzaren elementu juridikoak. Dohaintzen errebokazioa eta murriztapena. "Inter vivos" dohaintzak Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilean.

38 gaia.-Errentamendua oro har. Gauzen errentamendua: motak. Kode Zibilaren araubidea. Landa-finken errentamendua: indarra duen legeriaren funtsezko printzipioak. Errentamendua Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilean.

39. gaia.-Hiri-finken errentamendua: indarra duen legeriaren funtsezko printzipioak. Lagapena, suberrenta eta subrogazioa. Zerbitzuen errentamendua. Lan kontratua. Enpresaren kontratua edo obraren errentamendua.

40 gaia.-Arauaren araberako kontratuak. Sozietate- kontratua. Sozietate motak. Eraketa eta elementuak. Bazkideen betebehar eta eskubideak. Sozietatearen administrazioa. Iraungitzea. Atxikimendu kontratua. Mandatua: kontzeptua eta ezaugarriak. Eraketa. Edukia. Iraungitzea.

41 gaia.-Mailegua. Prekarioa. Gordailua. Bahiketa. Fidantza.

42 gaia.-Ausazko kontratuak. Transakzioa. Arbitrajea. Kontratu abstraktuak. Arrazoirik gabeko aberastea.

43 gaia.-Kredituen lehia eta lehentasuna. Kuasikontratuak. Erruak edo arduragabetasunak sorturiko obligazioak.

44 gaia.-Denboraren eragina erlazio juridikoetan. Denboraren konputua. Eskuratze-preskripzioa. Preskripzio iraungitzailea. Iraungitzea.

45 gaia.-Oinordetza sistemak. Jaraunsteko eskubidea. Kontzeptu orokorrak. Oinorde izateko gaitasuna. Jaraunspena onartzea eta zapuztea.

46 gaia.-Jaraunspen-erreserbak. Gehiagotzeko eskubidea. Jaraunspenaren kolazioa eta partiketa.

47 gaia.-Testamentuzko oinordetza: kontzeptua eta oinarria. Testamentua: kontzeptua, izaera juridikoa, ezaugarriak, edukia. Testamentua egiteko gaitasuna. Lekukoak. Testamentu motak. Testamentu olografoa. Testamentu irekia. Testamentu itxia. Testamentu bereziak. Testamentuen errebokatzea eta eragingarritasun eza.

48 gaia.-Jaraunsle-izendatzea. Betebeharrak. Egiteko moduak. Ondorioak. Jaraunslearen ordezpen motak. Fideikomisiozko ordezpena. Legatuak: motak. Albazeatza.

49 gaia.-Nahitaezko oinordetza. Legezkoak: kontzeptua eta izaera. Nahitaezko oinordeak. Ezkontide alargunaren eskubideak. Hobekuntzak. Desjaraunstea: kontzeptua, oinarria eta legezko araubidea. Preterizioa: kontzeptua eta ondorioak.

50 gaia.-Testamentu gabeko oinordetza: oinarria. Oinorde izateko legeak deitutako pertsonak. Oinordetzeko aginduak eta moduak. Jaraunspeneko ordezkaritza. Kontratu-oinordetza doktrinan eta Kode Zibilean.

51 gaia.-Oinordetza Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilean (I). Legezko araubidea. Xedatzeko askatasuna. Mugak. Legezko oinordetza. Oinordetza oinetxeko ondasunetan eta oinetxekoak ez direnetan. Ordezkaritza eskubidea eta gehiagotzeko eskubidea.

52 gaia.-Oinordetza Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilean (II). "Mortis causa" dohaintzak. Oinordetzako itun edo kontratuak. Testamentua eta haren formak. "Mortis causa" dohaintzen deuseztasuna eta eragingarritasun eza. Jaraunsle-izendatzea. Ordezpenak: motak. Legatuak.

-Merkatartza zuzenbidea eta enpresaren ekonomia

1. gaia.-Merkataritza Zuzenbidea. Mugatzeko irizpideak. Merkataritza egintzak doktrinan eta Espainiako sisteman. Merkataritza Zuzenbidearen iturriak.

2. gaia.-Merkataritzako enpresa. Enpresaren eraketa juridikoak. Merkataritzako enpresaren elementuak. Enpresa trafiko juridikoko objektu gisa. Merkataritzako enpresaren erreforma.

3. gaia.-Enpresariaren eta enpresaren babesa. Jabetza industriala. Lehia irekiaren defentsa. Enpresaren babesa lehia ez-zilegiaren aurrean.

4. gaia.-Merkataritzako kontabilitatea. Kontabilitate formala: nahitaezko eta aukerako liburuak. Liburuak eraman eta zaintzea. Eragingarritasun juridikoa. Kontabilitate materiala: balantzea. Balantzeen azterketa eta erregularizazioa.

5. gaia.-Merkatari kontzeptua. Banakako merkataria: ahalmena eta debekuak. Merkatari izaeraren proba, eskurapena eta galera. Ezkontza eta merkataritzan jarduteko ahalmena. Atzerriko merkataria. Merkatarien laguntzaileak.

6. gaia.-Merkataritza sozietateak: Sozietatearen kontratua. Sozietate irregularra. Sozietateen nazionalitatea.

7. gaia.-Sozietate erregular kolektiboa. Sozietate komanditario bakuna. Akzioen bidezko sozietate komanditarioa.

8. gaia.-Erantzukizun mugatuko sozietatea.

9. gaia.-Sozietate anonimoa (I). Indarreko araubidea Espainiako Zuzenbidean. Eraketa. Sorrera: aldi berekoa eta hurrenez hurrengoa. Sozietatearen deuseztasuna. Ekarpenak. Dibidendu pasiboak.

10. gaia.-Sozietate anonimoa (II). Akzioak. Dokumentazioa eta eskualdaketa. Jabekidetza eta akzioen gaineko eskubide errealak. Norberaren akzioen gaineko negozioak. Obligazioen jaulkipena.

11. gaia.-Sozietate anonimoa (III). Organoak. Batzar Nagusia. Administratzaileak. Administrazio Kontseilua. Estatutuen aldaketa. Kapitala handitu eta murriztea.

12. gaia.-Sozietate anonimoa (IV). Urteko kontuak. Balantzearen eta galera eta irabazien kontuaren egitura. Balorapen arauak. Memoria. Kudeaketari buruzko txostena. Urteko kontuen egiaztapena. Urteko kontuen onarpena eta haien gordailua.

13. gaia.-Merkataritza sozietateak iraungitzeko prozesua. Sozietateak desegiteko arrazoi komunak. Arrazoi bereziak sozietatearen arabera. Desegite partziala. Likidazioan dagoen sozietatea. Egin beharreko eragiketak.

14. gaia.-Sozietate anonimoaren eraldaketa. Betebehar eta ondorioak. Sozietateen bategitea. Prozedura, betebeharrak eta bermeak. Zatiketa.

15. gaia.-Enpresen batasuna edo kontzentrazioa. Irizpide ekonomiko eta juridikoak. Espainiako Zuzenbidea. Sozietateak eta higigarrien inbertsioko fondoak. Sozietate kooperatiboak.

16. gaia.-Interes ekonomikoko enpresa multzoak. Aldi baterako enpresa-elkarteak. Lan sozietateak.

17. gaia.-Publizitatea Merkataritza Zuzenbidean. Merkataritza erregistroa: kontzeptua eta edukia. Antolaketa eta prozedura. Erregistroaren publizitate materiala. Inskripzioaren esanahia inskribatutako egitateari buruz.

18. gaia.-Baloreak: motak. Zuzeneko tituluak. Agindurako tituluak. Eramailearen tituluak. Tradizio-tituluak. Kontuko idaztoharrak.

19. gaia.-Kanbio-letra eta igorpen-kontratua. Kanbio- letrari buruzko Lege uniformea. Letra negozio kausal gisara. Kanbio-obligazioaren eraketa.

20. gaia.-Letraren endosua. Fondo-hornidura. Letraren onarpena. Abala. Letraren biderketa.

21. gaia.-Letraren ordainketa. Protestoa. Atzerabide eskubidea. Kanbio-letren akzioaren preskripzioa eta gainbehera.

22. gaia.-Txekea. Kontzeptua eta izaera. Betebeharrak. Txekearen parte-hartzaileen arteko erlazio juridikoak. Pagamendua. Txekearen edukitzaileari dagozkion ekintzak. Txeke bereziak. Zor-agiria.

23. gaia.-Merkataritza obligazioak. Merkataritzako kontratuak. Merkataritza kontratuak. Motak, burutzapena, forma, proba eta interpretazioa. Merkataritza kontratuen ezaugarri ekonomikoak aldatzearen ondorioak. Preskripzioa merkataritza zuzenbidean.

24. gaia.-Merkataritzako ordezkaritza. Kontratuaren lagapena. Komisio kontratua. Komisioko kasu bereziak. Agentzi kontratua.

25. gaia.-Partaidetza kontuetako kontratuak. Bitartekotza edo artekaritza kontratua. Laguntza teknikoko kontratuak.

26. gaia.-Salerosketa kontratua: kontzeptua. Burutzapena eta edukia. Arriskua eta berandutza kontratu honetan. Salerosketa bereziak.

27. gaia.-Estimazio kontratua. Hornidura kontratua. Leasing-a. Kreditu endosaezinen transferentziak. Merkataritzako trukaketa. Factoring-a.

28. gaia.-Balore-burtsak. Burtsa-kontratuak: kontzeptua eta motak. Eskurako eta eperako eragiketak. Eragiketa irmoak eta borondatezkoak. Kontratu bikoitza.

29. gaia.-Gordailu kontratua. Kontzeptua eta motak. Gordailu erregularra eta irregularra. Gordailu bereziak. Gordailuen biltegi orokorretako konpainiak. "Warrants" direlakoak. Merkataritzako fidantzamenduak.

30. gaia.-Mailegu kontratua: kontzeptua, motak eta edukia. Efektu edo baloreez eta pignorazio zedulaz bermatutako maileguak. Merkataritzako kontu korronteko kontratua. Kontzeptua eta izaera. Xedea, eraginak eta iraungitzea.

31. gaia.-Banku kontratuak. Esanahia eta motak. Kreditua irekitzeko kontratua. Dokumentu-kreditua. Kredituko bestelako eragiketa aktibo eta pasiboak.

32. gaia.-Bitartekaritzako banku eragiketak. Obligazioen eta akzioen jaulkipena. Hipoteken gaineko eragiketak. Igorpen eta transferentziak. Banku konpentsazioa. Gordailu itxi eta irekiak.

33. gaia.-Lurreko garraio kontratua: kontzeptuan, forma, izaera eta motak. Gauzen garraioa. Kontratuaren elementuak eta edukia. Pertsonen garraioa. Trenezko eta nazioarteko garraioaren aipamen laburra.

34. gaia.-Aseguruko kontratua: kontzeptua, funtsa, ezaugarriak eta sailkapena. Baldintza orokorrak, alderdi kontratatzaileak eta burutzapena. Berrasegurua, kontraasegurua, ostera-lagapena, koasegurua, aseguru subsidiarioa eta aseguru kolektiboa.

35. gaia.-Kalteen aurkako asegurua: kontzeptua, elementuak, edukia eta iraungitzea. Kalteen aurkako aseguruaren kontratu motak.

36. gaia.-Pertsonen aseguruak. Xedapen komunak. Bizi-asegurua. Kontratuaren elementuak eta edukia. Polizaren erreskatea eta murriztapena. Istripu-asegurua. Eritasun-asegurua eta osasun laguntzako asegurua.

37. gaia.-Argitalpen-kontratua. Erakusketa kontratua. Zine-kontratuak. Publizitate-kontratuak. "Franchising" delakoa.

38. gaia.-Ordainketa-etendura: aurrekariak eta legezko kontzeptua. Etendura kasuak. Ordainketa-etendura deklaratzearen ondorioak. Masa eta ordainketa-etenduraren organoak. Etenduraren soluzioa.

39. gaia.-Porrota Espainiako zuzenbidean. Porrota irekitzeko arrazoiak eta haren motak. Porrota deklaratzearen ondorioak zordun eta hartzekodunentzat. Porrotaren masa. Atzeraeragina eta itzulera. Porrotaren masaren murriztapenak eta kenketak.

40. gaia.-Porrotaren organoak. Aktiboaren eta pasiboaren likidazio eragiketak. Porrotaren soluzioak. Porrot eginaren errehabilitazioa. Merkataritza sozietateen porrotaren ezaugarriak.

41. gaia.-Inbertsioa enpresan. Sarrera. Inbertsioaren kontzeptua eta motak. Inbertitzeko prozesua eta haren esanahi finantzarioa. Inbertitzeko erabakia.

42. gaia.-Baliabide finantzarioak eta haien kostua. Kapitalaren kostuaren kontzeptua. Baliabide finantzario mota desberdinen benetako kostua. Batez besteko kapital ponderatuaren kostua.

43. gaia.-Autofinantzaketa. Kontzeptua eta edukia. Autofinantzaketaren eragin biderkatzailea. Autofinantzaketaren ondorioak.

44. gaia.-Amortizazioa, inbertsioa eta finantzaketa. Sarrera. Amortizazioa eta inbertitzeko erabakia. Amortizazioa eta baliabide finantzarioak. Balio galeraren analisia.

45. gaia.-Kontabilitatea eta enpresaren kudeaketa. Espainiako Kontabilitate Plan Orokorra. Sorrera. Egitura. Oinarrizko printzipioak. Gaur eguneko egoera.

46. gaia.-Enpresa ondarearen adierazpide integrala: balantzea. Balantzearen kontzeptua. Balantzea osatzeko sistema. Balantzeari buruzko teoriak.

47. gaia.-Ustiapenaren kudeaketaren kontrola eta kontabilitate analitikoa. Sarrera. Ustiapenaren kontabilitate analitikoa. Kontzeptua eta kostuaren egitura. Barneko emaitza.

48. gaia.-Kontuen auditoretza. Kontzeptua. Urteko kontuen auditoretza txostena.

49. gaia.-Ekonomi eta kontabilitate analisia: analisi finantzarioa. Baliabideen analisia. Finantzen egitura. Oreka finantzarioa. Analisi finantzarioaren gaurko joerak.

Hirugarren ariketa

-Zuzenbide publikoa

1. gaia.-Europako Batasuna: bere sistema instituzionala. Europako Batasuneko zuzenbidea: iturriak, ezaugarriak eta aplikazioa. Europako Batasuneko zuzenbidearen eta estatu kideetako antolamendu juridikoaren arteko erlazioak.

2. gaia.-Salgaien zirkulazio librea merkataritza politika komuna. Langileen joan-etorri librea eta politika soziala. Egoitza finkatzeko askatasuna eta zerbitzuak emateko askatasuna. Kapitalen zirkulazio librea. Nekazaritza eta arrantza politikak. Kanpo arazoetarako eta segurtasun komuneko politika. Batasun politika, ekonomikoa eta monetarioa. Europako moneta-sistema: euroa, araubide juridikoa eta araubide iragankorra.

3. gaia.-Espainiako 1978ko Konstituzioa. Ezaugarriak eta egitura. Erregetza. Gorte Nagusiak. Gobernua. Botere judiziala. Auzitegi Konstituzionala. Konstituzioaren erreforma.

4. gaia.-Auzitegi Konstituzionala: statusa. Osaera eta funtzionamendua. Konstituziokontrakotasunaren deklarazioaren prozedurak. Eskumen liskarrak: positiboak eta negatiboak. Babes-errekurtsoaren aipamen berezia.

5. gaia.-Nafarroako Foru Araubidea. Nafarroa Gaztelan sartu aurretik eta ondoren. 1841ko Lege Itundua: aurrekariak, izaera juridikoa eta edukia. Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoa: izaera, egitura eta edukia.

6. gaia.-Nafarroako Parlamentua edo Nafarroako Gorteak. Aurrekariak. Ganberaren organoak. Eginkizunak: legegintzakoa bereziki. Legegintza-prozeduraren ideia orokorra.

7. gaia.-Kanpo kontroleko organoak. Kontuen Auzitegia: izaera, osaera eta eginkizunak. Nafarroako Kontuen Ganbara. Aurrekariak. Antolaketa eta funtzionamendua. Nafarroako Kontu Orokorrei buruzko txostena. Kontuen Auzitegia eta Kontuen Ganbara: harremanak.

8. gaia.-Nafarroako Gobernua edo Foru Diputazioa: aurrekariak. Antolaketa, eginkizunak eta eskumenak. Kideak. Nafarroako Gobernua eta Administrazioa. Funtzionamenduko arau orokorrak. Nafarroako Administrazio Auzitegia: aurrekariak, antolaketa eta eskumenak.

9. gaia.-Administrazio Zuzenbidearen iturriak. Konstituzioa. Legea. Lege-Dekretuak. Legegintzaren delegazioa.

10. gaia.-Erregelamendua: kontzeptua eta motak. Legearen eta erregelamenduaren arteko harremanak. Erregulatzeko ahalmena: titulartasuna, mugak eta kontrola.

11. gaia.-Administrazioa eta Zuzenbide Administratiboa. Ente publikoak eta haien pertsonifikazioa. Administrazio instituzionalaren nortasun juridikoa.

12. gaia.-Administrazio publikoa eta zuzenbidea. Administrazioaren ahalmenak. Legezkotasun printzipioa. Administrazioaren autotutoretzarako ahalmena.

13. gaia.-Zerbitzu publikoaren kontzeptua. Zerbitzu publikoa kudeatzeko moduak.

14. gaia.-Administrazioaren zehapen ahalmenaren printzipioa. Zehapen prozedura.

15. gaia.-Administrazio publikoa eta justizia: jurisdikzioari buruzko liskarrak, eskumen arazoak eta eskurantzei buruzko liskarrak.

16. gaia.-Administrazio publikoen egintza juridikoak. Administrazio egintza. Elementuak. Forma. Administrazio egintzen jakinarazpena eta argitalpena. Isiltasun administratiboa. Administrazio egintzen motak.

17. gaia.-Administrazio egintzen eraginkortasuna. Administrazio egintzak betearazi beharra. Administrazio egintzen balioa eta baliogabetasuna. Administrazio egintzen ofiziozko errebokazioa eta berrikuspena.

18. gaia.-Administrazioko kontratuak: kontratu administratiboak eta Administrazioko gainerako kontratuak bereizteko irizpideak. Izaera eta araubide juridikoa. Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuen legezko araubidea.

19. gela.-Jabari publikoa eta Ondarea. Nafarroako ondarea: eskumena. Erregulazioa. Administrazioa eta babesa. Zaintzea.

20. gaia.-Estatuaren administrazioa. Gobernua. Osaera eta eginkizunak.

21. gaia.-Autonomi Erkidegoen antolamenduak. Autonomi estatutuen kontzeptua eta izaera. Eskumenak banatzea Estatuaren eta Autonomi Erkidegoen artean.

22. gaia.-Udal entitateak. Probintzi entitateak. Toki antolamenduaren eta antolamendu autonomiko eta estatalaren arteko harremanak.

23. gaia.-Nafarroako Toki Administrazioa. Toki entitateen antolaketa eta administrazioa. Funtzionamendua. Prozedura. Ondasunak.

24. gaia.-Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileak. Motak. Funtzionario publikoak: kontzeptua ea motak. Funtzionario izaera eskuratu eta galtzea. Funtzionarioen egoerak. Eskubideak eta betebeharrak. Funtzionario publikoen diziplina araubidea. Bateraezintasunen araubidea.

25. gaia.-Derrigorrezko desjabetzapena: kontzeptua, araubidea eta elementuak. Prozedura orokorra. Berme jurisdikzionalak. Prozedura bereziei buruzko ideia orokorra..

26. gaia.-Administrazio publikoen ondare-erantzukizuna: sorrera eta bilakaera. Aurrekontuak. Erantzukizun-egintza. Oker judizialarengatiko erantzukizuna eta Justizia Administrazioaren funtzionamendu okerra. Administrazioko funtzionarioen eta agenteen erantzukizuna.

27. gaia.-Administrazio prozedura: kontzeptua eta helburuak. Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen printzipio orokorrak eta aplikazio eremua. Guztiendako Administrazio Prozeduraren ezaugarriak, elementuak eta faseak. Prozedura berezien ezaugarri nagusiak.

28. gaia.-Errekurtso administratiboak: kontzeptua eta motak. Errekurtsoen tramitazio orokorra. Berraztertzeko errekurtsoa Gora jotzeko errekurtsoa. Berrikuspen errekurtso berezia.

29. gela.-Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa: izaera, hedapena eta mugak. Administrazioarekiko auzien jurisdikzioaren organoak. Alderdiak Administrazioarekiko auzien prozesuan: ahalmena, legitimazioa eta defentsa. Administrazioarekiko errekurtsoa jarri aurreko tramiteak. Administrazioarekiko auzien prozesuaren alderdi nagusiak. Epaien aurkako errekurtsoak.

-Finantza-zuzenbidea

1. gaia.-Finantza-Zuzenbidea: kontzeptua, autonomia eta edukia. Ogasun Publikoa Espainiako Konstituzioan.

2. gaia.-Aurrekontu-Zuzenbidea: kontzeptua eta edukia. Aurrekontuei buruzko Lege Orokorra: printzipio orokorrak. Estatuko aurrekontu orokorrak Espainian: prestaketa, eztabaida eta onespena. Aurrekontuen egitura eta aldaketak. Gai horien erregulazioa Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko Foru Legean.

3. gaia.-Gastu publikoa: kontzeptua eta printzipio konstituzionalak. Gastu publikoa egiteko prozedura orokorra eta prozedura bereziak. Ordaintzeko prozedura. Nafarroako Foru Ogasuneko obligazioak.

4. gaia.-Kontabilitate Publikoa. Kontabilitate Publikoaren Plan Orokorra. Printzipioak, egitura eta ezarpena. Nafarroako Kontu Orokorrak.

5. gaia.-Ogasun Publikoaren kontrola Espainian: kontzeptua, motak eta esparrua. Kontrolerako organoak: Kontuen Auzitegia. Kontuen Ganbara. Eskuhartzea Nafarroan.

6. gaia.-Zergen Zuzenbidea: kontzeptua eta edukia. Iturriak. Zergei buruzko Foru Lege Orokorra: printzipio orokorrak eta tributupekoen eskubide orokorrak.

7. gaia.-Nafarroako zerga arauen aplikazioa eta interpretazioa. Denbora-esparrua. Esparru espaziala: nazioarteko ezarpen bikoitza eta herrialdearteko Zerga-Zuzenbidea. Legearen kontrako iruzurra. Analogia Nafarroako Zergen Zuzenbidean.

8. gaia.-Tributuak Nafarroan: kontzeptua eta sailkapena. Zergak. Tasak. Prezio publikoak. Kontribuzio bereziak. Ordainarazpen parafiskalak.

9. gaia.-Erlazio juridiko-tributarioa. Zerga gaia. Tributuaren sortzapena. Salbuespen objektiboak. Zerga oinarria eta likidazio oinarria. Karga-tasa. Zerga kuota eta zorra.

10. gaia.-Zerga oinarria zehaztu edo kalkulatzeko araubideak. Zuzeneko kalkulua. Kalkulu objektiboa. Zeharkako kalkulua. Balioen egiaztapena.

11. gaia.-Elementu pertsonalak zergak ordaintzeko obligazioan. Subjektu pasiboak. Nortasun juridikorik gabeko entitateak. Erantzule solidario eta subsidiarioak. Ustiapen ekonomikoen eskuratzailea. Konturako atxikitzailea eta konturako dirusarrerak egiteko behartua dagoena. Atxikitako ondasunen ondorengoak eta eskuratzaileak

12. gaia.-Jarduteko gaitasuna, ordezkagarritasuna eta helbidea Nafarroako Zergen Zuzenbidean. Salbuespen subjektiboak. Zergen subjektu pasiboaren betebehar formalak. Identifikazio Fiskaleko Zenbakia. Zentsu-aitorpena. Enpresaburu eta profesionalen fakturak egin eta emateko beharra.

13. gaia.-Zergen kudeaketako prozedura: hasiera. Zerga aitorpena. Egiaztapena, ikerketa eta informazioa lortzea. Froga. Likidazioak. Autolikidazioak. Jakinarazpena. Tributuei buruzko kontsulta.

14. gaia.-Zergak ordaintzeko betebeharra iraungitzea. Ordainketa. Preskripzioa. Iraungitzeko bestelako moduak. Ordainketaren bermeak.

15. gaia.-Zergak biltzeko prozedura Nafarroan. Egin behar ez ziren dirusarrerak Ogasun Publikoak itzultzea.

16. gaia.-Nafarroako Ogasunak zergak ikuskatzeko prozedura.

17. gaia.-Zergei buruzko arau-hauste eta zehapenak Nafarroako Zergen Zuzenbidean. Ogasun Publikoaren aurkako delituak.

18. gaia.-Nafarroako Zerga Administrazioak emandako egintzen berrikuspena bide administratiboan.

-Espainiako finantza sistema

1. gaia.-Espainiako finantza sistemaren erakunde egitura. Agintaritza monetarioa. Finantza bitartekariak. Finantza merkatuak. Diru-merkatua.

2. gaia.-Espainiako Bankua. Zuzendaritza organoak. Eginkizunak. Kreditu entitateen zuhurtziazko gainbegiratzea. Moneta politikaren exekuzioa. Banku Zentralen sistema europarra eta Europako Banku Zentrala.

3. gaia.-Kreditu entitateen jarduera Europako Batasunaren esparruan. Kutxako legezko koefizientea. Kaudimen koefizientea. Kaudimen eta kontrol arauak. Gordailuak bermatzeko fondoak.

4. gaia.-Bankuak. Aurrezki Kutxak. Gobernu organoak. Autonomia Erkidegoen eskumenak. Kreditu kooperatibak.

5. gaia.-Inbertsio kolektiboko erakundeak. Balore higigarrietako sozietate eta inbertsio-fondoak. Balore higiezinetako sozietate eta inbertsio-fondoak. Elkarrenganako bermedun sozietateak. Arrisku-kapitaleko fondoak.

6. gaia.-Baloreen merkatuari buruzko legea: aplikazio eremua. Balore negoziagarriaren kontzeptua. Kontuko idaztoharren bidez adierazitako baloreak. Lehen mailako merkatua. Baloreen jaulkipena. Balore Merkatuko Komisio Nazionala.

7. gaia.-Baloreen bigarren mailako merkatu ofizialak. Balore-burtsak. Zor Publikoaren Anotazioetako Merkatua. Aukeren eta gerokoen bigarren mailako merkatuak. Hipoteka- merkatua. Inbertsio zerbitzuen enpresak: baloreen sozietate eta agentziak.

8. gaia.-Administrazioaren kontrola aseguru entitateetan. Aseguruen sektorean jarduten hasteko baldintzak. Horretan aritzeko baldintzak. Hornidura teknikoak. Kaudimen marjina eta berme fondoa. Aseguru- zorroaren lagapena, bategitea, eraldaketa eta zatiketa. Kontrol berezirako neurriak. Arau-hauste eta zehapenak. Administrazio baimenaren errebokazioa. Deuseztapena. Likidazioa. Esku-hartzea.

9. gaia.-Kreditu titulazioa. Nozioa eta agente esku- hartzaileak. Hipoteka titulazioaren fondoak. Pentsio planak: modalitateak, oinarrizko printzipioak eta finantza araubidea. Pentsio fondoak: finantza araubidea, entitate kudeatzaileak eta gordailuzainak.

10. gaia.-Kanbio-kontrolerako Espainiako sistema. Subjektuak. Kontu atzerritarren motak. Egoiliarren eta ez-egoiliarren arteko kreditu eragiketak. Motak. Legezko araubidea eta beharrezko baimenak modalitateen arabera. Atzerriko inbertsioak Espainian. Espainiaren inbertsioak atzerrian. Bi inbertsio horien araubide komuna.

-Ogasun Publikoa

1. gaia.-Sektore publikoa. Jarduera finantzarioa. Ogasun publikoa: atxikipen zientifikoa eta gaur egungo edukia.

2. gaia.-Sektore publikoaren jarduera esleipen eta banaketan. Merkatuaren akatsak eta ondasun sozialak. Banaketaren ekitatea. Ondasunen hornidura publikoa.

3. gaia.-Sektore publikoaren jarduera eskari globalaren eta hazkundearen gainean. Gastu publikoen eragina eskari globalean. Gastuen finantzaketa eta haien eragina egonkortasunaren gainean. Gastuak, zergak eta hazkunde ekonomikoa.

4. gaia.-Ogasun publikoa pentsamendu ekonomikoan. Ogasun Publikoa merkantilista, fisiokrata eta klasikoen arabera. Marjinalismoa. Keynesianismoa eta Ogasun Publikoari buruzko beste eskola batzuk. Ogasun publikoari buruzko teoria positiboak.

5. gaia.-Erabakiak hartzea sektore publikoan: hautapen soziala. Hautapen soziala eta norberaren lehentasunak. Zuzeneko demokrazia eta demokrazia ordezkatzailea. Burokrazia, klase sozialak eta interes taldeak.

6. gaia.-Aurrekontua hautapen sozialeko tresna gisara. Aurrekontua: alderdi orokorrak. Aurrekontuaren zikloa. Aurrekontuen ereduen gaurko egoera eta joerak.

7. gaia.-Aurrekontua prestatu eta exekutatzea. Aurrekontuei buruzko erabakiak, gastu eta dirusarreren gainekoak: aurrekontuaren egitura. Aurrekontua eta plangintza eta programazio sistemak. Aurrekontua exekutatu eta kontrolatzeko prozesua.

8. gaia.-Kontabilitate nazionala eta sektore publikoa. Kontabilitate nazionala: alderdi orokorrak. Fluxuen eta sektoreen kontuak: saldoak eta agregatuak. Administrazio publikoen kontabilitatea.

9. gaia.-Ondasun publikoak. Defentsa gastuak. Zerbitzu orokorrak: justizia, ordena eta atzerriko harremanak. Kapital finko sozialeko gastuak.

10. gaia.-Publikoki esleitutako ondasunak. Hezkuntza gastuak: helburuak eta ekoizpen arazoak. Osasungintza: ekoizpena eta hornidura pribatua eta publikoa. Etxebizitza: gastu publikoak eta akuren araubidea.

11. gaia.-Gizarte prestazioak: pentsioak eta bestelako zerbitzuak. Gizarte segurantza ondasun publikoa den aldetik. Gizarte segurantzaren sistemen oinarrizko alderdiak. Gizarte zerbitzuen alderdi ekonomikoak.

12. gaia.-Gastu publikoaren proiektuen hautespena. Proiektuen ebaluazioaren oinarriak. Kostuak, etekinak, tasak eta erabakitzeko arauak. Banaketa alderdiak proiektuen hautespenean.

13. gaia.-Dirusarrera publikoak eta ezarpenak. Dirusarrera publikoak sailkatzeko irizpideak. Zerga: kontzeptua eta elementu osagarriak. Ezarpen-figura nagusiak.

14. gaia.-Kostu publikoen banaketa formala eta materiala. Ezarpenaren printzipio orokorrak. Etekina eta ordaintzeko gaitasuna banaketa irizpide gisara. Zerga eragina.

15. gaia.-Ezarpenaren kostu inplizituak: ezarpen hoberena. Zergen kostu desberdinak. Eragingarritasun kostuak: zerga bihurdurak. Gehiegizko karga eta ezarpen hoberena.

16. gaia.-Sistema fiskalak. Zergen bilakaera eta egitura. Zerga egituraren baldintzak. Gaur eguneko zerga sistemak: nazioarteko esperientzia.

17. gaia.-Pertsona fisikoen errentaren zergapetzea (I): kontzeptua eta izaera. Ordaintzeko gaitasuna, errentaren kontzeptu fiskala eta zerga-oinarria. Ondarearen aldakuntzen tratamendua.

18. gaia.-Pertsona fisikoen errentaren zergapetzea (II): zergadun unitatea eta eratzeko aukerak. Tarifak eta haien arazoak. Eragin ekonomikoak eta gaur eguneko balorazioa.

19. gaia.-Gastuaren gaineko zergapetze pertsonala: kontzeptua eta aurrekariak. Zergapetze horren funtsezko elementuak. Eragin ekonomikoak eta gaur eguneko balorazioa.

20. gaia.-Ondarearen eta aberastasunaren zergapetzea. Ondare garbiaren zergapetzea. Oinordetza eta dohaintzen zergapetzea. Kostubidezko ondare-transmisioen zergapetzea.

21. gaia.-Sozietateen zergapetzea: zergapetze horren kontzeptua eta ezaugarriak. Zerga-oinarria: zehazteko arazoak eta alternatibak. Karga-tasak, integrazioa eta eragina.

22. gaia.-Salmenten zergapetze orokorra: kontzeptua eta sailkapena. Salmenten gaineko zerga plurifasikoak eta monofasikoak. Balio erantsiaren zergapetzea.

23. gaia.-Kontsumo berezien zergapetzea. Akzisetan esleitu eta banatzea. Zerga horien gaur eguneko balorazioa.

24. gaia.-Kanpo merkataritzaren zergapetzea: kontzeptua eta aurrekariak. Inportazio eta esportazioen gaineko karga: xedeak. Mugako zerga-doikuntza.

25. gaia.-Defizit publikoa eta aparteko Ogasuna. Defizit publikoa: motak eta finantzatzeko arazoak. Aktibo publikoen pribatizazioa. Inflazioa zergapetzeko bide gisara.

26. gaia.-Zor publikoa eta dirugintza. Zor publikoaren kontzeptua, motak eta izaera. Zor publikoaren administrazioa eta haren eraginaren analisia. Dirugintza eta jabe izatea.

27. gaia.-Prezioak, tasak eta kontribuzio bereziak. Enpresa publikoa eta prezioen finkapen publikoa. Tasak: kontzeptua eta sailkapena. Kontribuzio bereziak.

28. gaia.-Ogasun publikoaren mailak. Eskumen banaketa eta finantzaketa ereduak. Gobernuarteko dirulaguntzak.

Nafarroako Zerga Sistema

1. gaia.-1841eko Lege Itunduak Ogasun arloan dituen xedapenak. Hitzarmen eta itun ekonomikoaren arteko diferentzia. Estatuaren eta Nafarroaren arteko hitzarmen ekonomikoen historia laburra. Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoak arlo honetan dituen xedapenak.

2. gaia.-1990eko uztailaren 31ko hitzarmen ekonomikoa (I). Xedapen orokorrak. Harmonizazio tributarioa. Arau orokorrak. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga. Nafarroan egoitzarik ez dutenek bertan lortutako errentak. Ondarearen gaineko Zerga. Oinordetzen eta dohaintzen gaineko Zerga.

3. gaia.-1990eko uztailaren 31ko hitzarmen ekonomikoa (II). Sozietateen gaineko Zerga eta Balio Erantsiaren gaineko Zerga. Eragiketak zein tokitan egiten diren. Kudeaketa. Ikuskapena.

4. gaia.-1990eko uztailaren 31ko hitzarmen ekonomikoa (III). Zerga bereziak. Aseguru Primen gaineko Zerga. Ondare Eskualdaketa eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zerga. Tasak. Prezio publikoak. Toki Ogasunak.

5. gaia.-1990eko uztailaren 31ko hitzarmen ekonomikoa (IV). Arbitraje Batzordea. Ekarpen ekonomikoa. Batzorde koordinatzailea.

6. gaia.-Ekonomi eta Ogasun Departamentua. Aurrekariak, eginkizunak eta egitura. Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoa: egitura eta eginkizunak. Ogasuneko teknikarien kidegoa.

7. gaia.-Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (I): zerga gaia. Subjektu pasiboa. Dirusarrera eta gastuen aldi bateko egozketa.

8. gaia.-Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (II): zerga oinarria. Lanaren, kapitalaren, enpresa jardueren eta lanbide jardueren etekinak.

9. gaia.-Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (III): ondare gehikuntzak eta gutxitzeak. Errentak egoztea. Errenten integrazioa eta konpentsazioa. Zerga oinarria zehaztea. Zenbatespen objektiboa.

10. gaia.-Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (IV): zerga zorra: likidazio oinarria, kuota osoa, likidoa eta diferentziala. Taldeko tributazioa. Zerga aldia eta zergaren sortzapena.

11. gaia.-Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (V): zergaren kudeaketa. Atxikipenak eta konturako beste ordainketa batzuk. Obligazio formalak.

12. gaia.-Ondarearen gaineko Zerga: zerga gaia. Subjektu pasiboa. Ondareko elementuen atribuzioa eta egozketa. Zerga oinarria. Likidazio oinarria. Sortzapena. Zerga zorra. Zergaren kudeaketa.

13. gaia.-Sozietateen gaineko Zerga (I): zerga gaia. Subjektu pasiboa. Zerga oinarria.

14. gaia.-Sozietateen gaineko Zerga (II): zerga aldia eta zergaren sortzapena. Zerga zorra: tasa motak eta kuota. Hobariak eta kenkariak. Ordainketa zatikatua. Konturako ordainketen kenkaria.

15. gaia.-Sozietateen gaineko Zerga (III): zergaren kudeaketa.

16. gaia.-Sozietateen gaineko Zerga (IV): zerga araubide bereziak. Gardentasun fiskalaren araubidea. Interes ekonomikoko taldeak. Aldi baterako enpresa-elkarteak. Arrisku-kapitaleko sozietate eta fondoak. Taldeko inbertsioko erakundeak. Sozietateen multzoak. Bat-egiteak, zatiketak, aktiboen ekarpenak eta baloreen trukea. Salbuespen partziala duten entitateen araubidea. Zuzendaritza, koordinazio eta finantza zentroak. Establezimendu iraunkorren zerga araubidea.

17. gaia.-Oinordetzen gaineko Zerga: zerga gaia. Salbuespenak eta murrizketak. Elementu pertsonalak. Zerga oinarria. Zerga zorra. Dohaintzen karga.

18. gaia.-Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zerga (I). Kostubidezko ondare eskualdaketak: zerga gaia, elementu pertsonalak eta zerga oinarriak eta zerga zorrak zehaztea. Kasu bereziak.

19. gaia.-Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zerga (II): sozietate eragiketak. Zerga gaia, elementu pertsonalak eta zerga oinarriak zehaztea. Egintza juridiko dokumentatuak: tributazioa. Xedapen orokorrak.

20. gaia.-Balio Erantsiaren gaineko Zerga (I). Zerga oinarria zehaztea: ondasunak ematea eta zerbitzuak egitea, ondasunen komunitate barneko eskuraketak. Salbuespenak. Sortzapena. Zerga oinarria.

21. gaia.-Balio Erantsiaren gaineko Zerga (II). Subjektu pasiboak. Zerga tasak. Kenkariak eta itzulketak.

22. gaia.-Balio Erantsiaren gaineko Zerga (III). Araubide bereziak. Subjektu pasiboen betebeharrak. Zergaren kudeaketa.

23. gaia.-Zerga bereziak: zerga gaiak, elementu pertsonalak eta zerga zorra zehaztea. Aseguru Primen gaineko Zerga.

24. gaia.-Tasa fiskalak. Ordainarazpen parafiskalak. Prezioak.

25. gaia.-Fundazioen eta laguntza jardueren zerga araubidea. Kooperatiben araubide fiskala.

26. gaia.-Nafarroako Toki Ogasunak. Nafarroako Toki Entitateen baliabideak.

27. gaia.-Lurralde kontribuzioa. Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga edo Lizentzia Fiskala.

Iragarkiaren kodea: A0203379