54. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 3a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

F A L T Z E S

Oihan enkantea, ehuneko 10 merkeago

Faltzesko Udalak, Nafarroako Gobernuak behar bezala baimendurik, enkante publikoa eginen du, plegu itxien bidez, oihan aprobetxamendu hau ehuneko 10 merkeago saltzeko:

2. lotea (Olando Arriba). 686 makal, 289,264 metro kubiko zur egiten dutenak. Hasierako prezioa: 9.700,85 euro.

Proposamenak Faltzesko Udalaren erregistro orokorrean aurkeztu beharko dira iragarki honetako ereduari lotuta, erosi nahi den lotearen hasierako prezioaren % 2 (194 euro) utzi delako fidantzarekin edo ordainagiriarekin batera, baita enpresaren sailkapen agiri jatorrizkoa edo haren fotokopia konpultsatua ere, hogeita sei egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, eguerdiko ordu biak baino lehen. Proposamenak bilkura aretoan irekiko dira, proposamenak aurkezteko epea bukatu eta hirugarren egun baliodunean, eguerdiko ordu batean.

Baldintza teknikoak eta ekonomiko-administratiboak ikusgai egonen dira Udaletxeko idazkaritzan.

Faltzesen, bi mila eta biko apirilaren hemeretzian. Alkate udalburua, Clemente Amátriain Azcona.

PROPOSAMEN EREDUA

Izen-abizenak: ................., adinez nagusia

Bizilekua: .......... (......) ........ kalea ..... zk.

Nire izenean edo I.F.K zenbakia ............... eta helbidea ..........., karrika ........., zenb. ..... (.......) duenarenean, .......... zenbakiko Enpresaren sailkapen agiria izanik, 686 makal dituen 2. lotearen truke honenbertze eskaintzen dut: ......... (letraz eta zenbakiz) ......... euro, eta horri buruzko baldintzen pleguak beteko ditut, haien berri baitut.

(Data eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: A0204416