54. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 3a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

G A L A R

Mugaketa espedientearen hasiera

Galar Zendeako Udalak, 2002ko apirilaren 4an egin osoko bilkura arruntean, mugaketa espedientea abiaraztea erabaki zuen, Ezkirozko Santa Elena karrikaren eta lurzati honen artean:

Poligonoa: 2. Lurzatia: 100.a, Ezkirozko Santa Elena karrikako 1ean.

Jabea: Francisco Méndez López.

Azalera: 561 metro karratu.

Mugak: Iparra, 517.a; Hegoa, 517.a eta Santa Elena karrika; Ekialdea, 517.a; Mendebaldea: Santa Elena karrika.

Mugaketa lanak hasteko data 2002ko uztailaren 18a da, goizeko bederatzietan, Santa Elena karrikako 1ean.

Argitara ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 114. artikuluan eta Ondasunen gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraikiz, orok jakin dezan eta interesatuek -lanak hasi baino hogei egun lehenago bukatzen den epean-, egoki iruditzen zaizkien agiri guztiak aurkez ditzaten beren eskubideen frogagarri.

Getzen, bi mila eta biko apirilaren hemeretzian. Alkatea, Ricardo Ariz Imízcoz.

Iragarkiaren kodea: A0204390