54. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

68/2002 FORU AGINDUA, martxoaren 14koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, San Adriango Udalaren Musika Eskolak duen baimena aldatzen duena, ikasgai gehiago ezartzeko.

Ikusirik Francisco Jimeno Tres San Adriango Udalaren Musika Eskolako Patronatuko lehendakari jaunak egindako eskaera, "Tronboia" espezialitateko irakaskuntza eman ahal izateko.

Ikusirik Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuak emandako adostasun txostena.

Nafarroako Foru Komunitateko Musika eta Dantza Eskolen sorrera eta funtzionamenduari buruzko oinarrizko arauak ezartzen dituen abenduaren 21eko 421/1992 Foru Dekretuko 29. artikuluak ezarritakoari jarraikiz (1993ko urtarrilaren 22ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa); eta Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuak proposaturik,

AGINDU DUT:

1. San Adriango Udalaren Musika Eskolari (31008712 kodea duenari) baimena ematea, "Tronboia" espezialitate instrumentalari dagokion irakaskuntza ezartzeko; baimenak 2002/2003 ikasturtetik aitzina izanen du eragina.

2. Hemendik aurrera, ikasgai hauek izanen dira Eskolan, 421/1992 Foru Dekretuko 9.1 artikuluan aipaturiko "oinarrizko eskaintza" eta espezialitate instrumental hauek: eskusoinua, klarinetea, zeharkako txirula, gaita, gitarra, pianoa, saxofoia, tronboia, tronpa, tronpeta, tuba-bonbardinoa eta arrabita.

3. Departamentu honen baimena beharko da Eskolaren osaera aldatzeko, baldin eta 421/1992 Foru Dekretuko 29. artikuluak aipatua ukitzen badu aldaketak.

4. Foru Dekretu horretako 31. artikuluan aipatutako kasuetan, Eskolari baimena ezeztatzen ahalko zaio.

5. Ohartarazten da ezen, 421/1992 Foru Dekretuko 20. artikuluarekin bat, Eskolaren titularra den entitateak ordainduko dituela Foru Agindu honen bidez baimendutako irakaskuntzen gastuak.

6. Administrazio ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta, haren aurka, interesatuek gora jotzeko helegitea jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

7. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

8. Foru Agindu hau igortzea San Adriango Udalaren Musika Eskolako Patronatura, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura, Araubide Bereziko Irakaskuntzaren eta Teknologia Berrien Zerbitzura, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzura, Ikastetxeen eta haien Finantzaketaren Atalera, Informazioaren Kudeaketarako Unitate Teknikora, Ikastetxe Publikoak Finantzatzeko Bulegora eta Ikastetxeak Baimendu eta Erregistratzeko Bulegora.

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren hamabostean.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

Iragarkiaren kodea: A0203018