54. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

543/2002 FORU AGINDUA, apirilaren 8koa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Buñuelgo Udal Plana Ramírez Figueroa eta Rozas de San Antón kaleen arteko lurzatietan aldatzeko espedientea, bertako Udalak sustatua, bukatutzat ematen duena.

Buñuelgo Udalak idazpuruan zehaztutako espedientea aurkeztu du Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin betikoz bukatutzat eman dadin.

Ikusirik ekarritako dokumentazioa eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak emandako adostasun txostena, bidezko da espediente hori bukatutzat ematea, Foru Agindu honen xedapen zatian adierazi bezala.

Horren ondorioz, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 116. artikuluan xedatutakoari jarraituz,

AGINDU DUT:

1. 5. poligonoko 154, 155, 161, 162, 163, 164, 165, 167, 227, 228, 229, 310 eta 1060. lurzatiak hiri lurzorutzat jotzeko proposamena behin betikoz onestea.

2. 5. poligonoko 1038 eta 1069. lurzatiak hiri lurzorutzat jotzeko proposamena ukatzea, ez baitute hirigintzako zerbitzurik 589/99 Foru Dekretuko baldintzetan.

4. Foru Agindu honen kontra gora jotzeko helegitea jartzen ahal dela adieraztea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean gehienez ere, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114 eta 115. artikuluei jarraikiz (Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzkoa). Espedientearen kontra administrazioarekiko auzi-helegitea jartzen ahal da, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Sailari zuzendua, jakinarazi edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean gehienez ere, uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. artikuluan xedatutakoari jarraikiz Administrazioarekiko Auzi-jurisdikzioa arautzen duen Legea baita.

5. Buñuelgo Udalari Foru Agindu honen berri ematea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren zortzian.-Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

Iragarkiaren kodea: A0204021