I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak
367/2002 EBAZPENA, apirilaren 10ekoa, Herrilan zuzendari nagusiak emana, "A-15 autobiderako lotune berria, Artederretan" proiektuari onespen teknikoa eman eta hark ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzen duena. Zerrenda Ebazpen honen eranskinean dago.
Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuak "A-15 autobiderako lotune berria, Artederretan" proiektua aurkeztu du, onespena eman dakion.
Nafarroako Gobernuak eta Autopistas de Navarra S.A.k (Audenasa) A-15 autobideko "Artederreta", "Itza", "Tafalla hegoaldea" eta "Taxoare-Noain" direlako lotuneak gauzatu eta eraberritzeko berriki onetsi duten hitzarmenean, adierazten da Audenasaren kontu dela Artederretako lotunearen proiektua eta obra egitea. Lurrak desjabetzea, berriz, Nafarroako Gobernuaren kontura.
A-15eko lotune berria, Artederretakoa, N-121 errepidearen biribilgunea dagoen tokian egingo da. Proiektuak aurreikusten du bi adar egitea, autobidean sartu-ateratzeko, autobidearen azpiko pasabide berria eta biribilgune bat, autobidearen bestaldean (Canteras aldea). Horrela, trafikoa hiru norabideetara bideratuko da: autobidean sartzera (Iparraldean), Uncona harrobira (parean) eta hormigoi eta aglomeratu plantara (Hegoaldean).
Autobideko aterabidearen desazelerazio erreia autobidetik beretik abiatuko da eta harekin lerroz lerro joango da eskuinera biratu arte. Biraketa horrek erradio handia izango du, N-121 errepidearen azpiko biribilgunera iritsi arte.
Autobidean sartzeko bidea biribilgune berritik abiatuko da eta zuzen-zuzen autobiderantz joko du. Autobidean sartzeko errei bat egingo da, behar bezain luzea.
Autobidearen bestaldeko biribilgunearen barne-erradioa 24 metrokoa izango da, proiektuaren arabera. Galtzada 6 metro zabal izango da eta metro bateko bazterbideak izango ditu barnetik eta 2,50 metrokoak kanpotik. Horrelako zabalera ematea beharrezkoa da kamioien trafikoa ikusita.
Bi biribilgune horiek lotzeko bideari esker (azpiko pasabide berria egingo den tokian) asko hobetuko da egungo trazadura, izan ere, sartzeko ahoa N-121 errepidearen biribilgunetik hurbilago baitago. Gainera, Tafallatik datozen ibilgailuentzat zuzeneko bidea mantentzen da.
Azkenik, sartzeko bi errepideen trazadura zertxobait aldatu beharra dago, hala Unconako harrobikoa, nola aglomeratu eta hormigoi plantakoa, hango lurretara egokitzeko.
Biribilgune horien funtzionamenduan aldaketa hauek egin dira:
-N-121 errepidean egun dagoen biribilgunea: autobidetik datozen ibilgailuentzat beste sarrera bat egingo da eta Harrobietatik datorren bidearen trazadura moldatuko. Gainera, biribilguneko trafikoan aldaketak izango dira, azpiko pasabidearen eraginez autobidean sartzeko trafikoa handituko baita, eta beste alderako trafikoa, berriz, gutxituko, izan ere, biribilgunean, Unconako harrobitik eta hormigoi eta aglomeratu plantatik etorrita, Iruñeko bidean autobidea hartu nahi ez duten edo beste toki batzuetara (Tafalla, Gares, etab.) doazen ibilgailuak baino ez baitira sartuko.
-Biribilgune berria ekialdean (Harrobia): biribilgune horrek lau aho izango ditu, horietatik hiru bikoitzak eta Iruñeko bidean dagoena, berriz, norabide bakarrekoa.
Autobidean sartzeko eta Harrobietatik eta aglomeratu eta hormigoi plantetatik datozen ibilgailuak sartu eta ateratzeko azpiko pasabidea 15,50 metrokoa izango da, zabalera librekoa. Bi galtzada izango ditu, bakoitza 3,75 metro zabal. Bien artean 0,50 metroko tartea egongo da, eta ezker-eskuin 2,50 metroko bazterbideak eta 1,25 metroko espaloiak.
Lotune berriaren obren ondorioz, autobideko zerbitzubidea (ekialdea) eten beharra dago eta, horregatik, biribilgune berritik kanpora desbideratuko da.
Autobidean sartzeko bidean, zerbitzubidea galtzadaren paretik joango da (ia ondo-ondoan), baina autobidearen ezpondak eta itxitura-hesiak bereiziko dituzte. Aurrerago (Iruñeko bidean) bide hori behar beste atzera eramango da, sartzeko bide berrria egiteko.
Horrenbestez, Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuak adierazi eta proposatutakoarekin bat, eta Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak urriaren 7ko 3912/99 Foru Aginduaren bidez emandako eskurantzak erabiliz, Zuzendaritza Nagusi honek
EBATZI DU:
1. "A-15 autobiderako lotune berria, Artederretan" proiektuari onespen teknikoa ematea.
2. 2. Proiektua, ukituriko ondasun eta eskubideen zerrendarekin batera, jendaurrean jartzea 20 egun baliodunetan. Epe horretan edozeinek aurkeztu ahal izango ditu nahi dituen ohar edo alegazioak, bai eta argitara emandako zerrendan egin diren akatsak zuzentzeko behar diren datuak ere, idatziz. Horretarako, interesatuek aztergai izango dituzte lurzatien planoak Nafarroako Gobernuko Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuko bulegoetan eta Tiebas-Muru Artederretako udaletxean. Zerrenda Ebazpen honen eranskinean dago.
3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitateko bi egunkaritan argitaratzea.
4. Ebazpen hau jakinaraztea Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuari, Bide eta Eraikuntza Zerbitzuari, Desjabetzapen Atalari eta Tiebas-Muru Artederretako Udalari, zeinei lurzatien planoen kopia igorriko baitzaie, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, bi mila eta biko apirilaren hamarrean.-Herrilan zuzendari nagusia, Alvaro Miranda Simavilla.
E R A N S K I N A
"A-15 autobiderako lotune berria, Artederretan" Proiektua
UKITURIKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN BANAKAKO ZERRENDA ZEHAZTUA
MURU ARTEDERRETAKO MUGAPEA
MU-1 SOCIEDAD MONTE URRAUN 3.083,00 4 21 Zuhaixkak
Alorra
MU-2 SOCIEDAD MONTE URRAUN 160,00 4 18 Alorra
Pinudia
MU-3 SOCIEDAD MONTE URRAUN 20.776,00 4 20 Zuhaixkak
Alorra
Harrobia
MU-4 SOCIEDAD MONTE URRAUN 2.326,00 3 417 Larreak
Alorra
MU-5 SOCIEDAD MONTE URRAUN 11.792,00 3 399 Alorra
Larreak
MU-6 SOCIEDAD MONTE URRAUN 148,00 3 398 Alorra
Ukituriko zerbitzuetarako zortasuna (Aireko lineak)
TIEBAS-MURU ARTEDERRETAKO MUGAPEA
MU-1 SOCIEDAD MONTE URRAUN 20 60 16 G.T. 4 21 Zuhaixkak
Airekoa
4 Telefon. Alorra
MU-4 SOCIEDAD MONTE URRAUN 166 498 16 G.T. 3 417 Larreak
Airekoa
24 72 4 Telefon. Alorra
MU-5 SOCIEDAD MONTE URRAUN 91 273 16 G.T. 3 399 Alorra
Aérea Larreak
MU-6 SOCIEDAD MONTE URRAUN 48 144 - A.T. 3 398 Alorra
Airekoa
Ukituriko zerbitzuetarako zortasuna (Lur azpiko kanalizazioak)
TIEBAS-MURU ARTEDERRETAKO MUGAPEA
MU-1 SOCIEDAD M. URRAUN 43 4 774 Telefonoa 4 21 Zuhaixkak
Alorra
Iragarkiaren kodea: A0203988