54. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Dekretuak

69/2002 FORU DEKRETUA, apirilaren 8koa, Fontellasko Udalaren herrilurreko 70 metro koadroren desafektazioa onesten duena, gero haren erabilera lagatzeko.

Fontellasko Udalak 70 metro koadroko herrilurra desafektatzeko derrigorrezko onespena eskatu dio Nafarroako Gobernuari. Lursail hori 5. poligonoko 119. lurzatiaren parte da eta "Volandin" alderdian dago.

Proposaturiko desafektazioaren asmoa da lur horien erabilera Amena Retevisión Móvil, S.A.ri lagatzea, 10 urtez, urteko kanon baten truke, bertan telefonia mugikorreko oinarrizko estazio bat paratzeko. Bi alderdiak ados jarriz gero, kontratua luzatu ahalko da 50 urte egin arte.

Fontellasko Udalak hertsiki bete du espediente honen xede den arloaren gainean Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeak dioena, baita Nafarroako Toki Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamenduan ezarritakoa ere (urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsia).

Horrenbestez, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta biko apirilaren zortziko bilkuran hartutako erabakiari jarraikiz,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Fontellasko Udalaren herrilurreko 70 metro koadroren desafektazioa onestea. Lursail hori 5. poligonoko 119. lurzatiaren parte da eta "Volandin" alderdian dago.

2. artikulua. Baimena ematen zaio Fontellasko Udalari desafektatutako lurren erabilera Amena Retevisión Móvil, S.A.ri lagatzeko, 10 urtez, urteko kanon baten truke, bertan telefonia mugikorreko oinarrizko estazio bat paratzeko. Bi alderdiak ados jarriz gero, kontratua luzatu ahalko da 50 urte egin arte.

3. artikulua. Desafektazioaren onespena Fontellasko Udalak onetsi zuen baldintza plegua betetzearen baldintzapean dago, batez ere klausula berezi bat, zeinean adierazten baita herrilur hura herri ondarera itzuli behar dela desafektazioa eragin zuten helburuak desagertu edo betetzen ez badira.

4. artikulua. Fontellasko Udalak espediente honen xede diren lurren mugak jarri behar ditu.

AZKEN XEDAPENA

Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren zortzian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, Ignacio Javier Martínez Alfaro.

Iragarkiaren kodea: A0204093