52. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 29a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O R B A I T Z E T A

Ordenantzetako aldaketak behin betikoz onetsirik

Orbaitzetako Udalak ondoko zerrendan agertzen diren ordenantzetako aldaketak hasiera batean onestea erabaki zuen, 2001eko azaroaren 22an egin osoko bilkuran, baita erabaki hori jendaurrean jartzea ere. Izan ere abenduaren 31n argitaratu zen, 2001eko 158 Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Jendaurrean egon bitartean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, Orbaitzetako Udalak aldaketa horiek behin betikoz onestea erabaki du, 2002ko otsailaren 27an egin osoko bilkuran. Hona hemen haien testu osoa:

HERRILURRETAKO APROBETXAMENDUAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA

9. artikuluan aldaketa eginen da, honela geldituko baita idatzirik:

9. art. Kuota bakarrak izanen dira urte osorako.

Larretoki irekietarako, Orbaitzetako Udalak urte bakoitzean onartzen dituenak aplikatuko dira.

Soroetarako, abeltzainek finkatzen dituztenak.

11. art. Arau-hausteengatik zehapen hauek ezarriko dira:

-Arau-hauste larriak: 150,26 euroko isuna eta ohartaraztea Orbaitzetako herri larreen adjudikazioa ukatzen ahal zaiola hurrengo urtean. Horretaz gain, azienda bazkatzen edukiz gero dagokionari jakinarazi gabe, isuna ezarriko zaio, deklaratu ez diren abelburuei dagokien kuota halako bi.

-Arau-hauste oso larriak: 601,02 euroko isuna eta larretokietatik nahiz bestelako aprobetxamenduetatik baztertzea urtebetez.

ARTELANEN ORDENANTZA

5. artikuluan aldaketa eginen da, honela geldituko baita idatzirik:

5. art. Lanabes mekanikoak ekartzen badira, Udalak diruz ordainduko du ondoko taularen arabera:

-Traktorea: 21,04 euro orduko.

-Motozerra, sasi garbitzeko makina, etab.: 7,22 euro orduko.

ORBAITZETAKO HERRIKO BIDEAK ETA MENDI PISTAK ERABILTZEKO ESKUBIDE ETA TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

4. eta 7. artikuluetan ezartzen diren zenbatekoak eurotan finkatzen dira, honela geldituko baitira idatzirik:

4. art. Zergagaiak hauek dira:

a) Oihaneko gaiak bide eta pista horietatik ateratzeko egiten diren joan-etorriak, baldin eta ibilgailu motordunen bidez ateratzen badira.

b) Eraikuntzarako materialak, ondasunak eta ekipoak bide eta pista horietan barna garraiatzea, baldin eta ibilgailu motordunen bidez garraiatzen badira.

c) Makina handiak bide eta pista horietan barna ibiltzea.

Mendi eta pista horietan barna nahiz udalerriko karriketan, oihaneko gaiak eta eraikuntzarako materialak herrestatzea debeku da arras, baita beldar-ibilgailuak ibiltzea ere. Debeku hori ez betetzeak zehapena ekarriko du, eta egindako kalte-galera guztien ordaina eskatuko da, baita 601,02 euroko isuna ezarriko ere.

Bide edo pista bakoitzerako ezarritako pisu eta karga mugak errespetatuko dira. Eginbehar hori betetzen ez bada, egindako kalte-galera guztien ordaina eskatuko da, baita 301,51 euroko isuna ezarriko ere.

7. art. Ordaindu beharra duten subjektuek ordaindu behar duten tasa berrehun 1,21 euro da tona bakoitzeko, zura izan nahiz eraikuntzako materialak, makina handiak, ondasun eta ekipoak izan.

Egiten ahal diren kalte-galeren ordaina bermatzeko, joan-etorria hasi aitzin,9,02 euroko fidantza pausatuko da tona bakoitzeko, garraiatu beharrekoa zura izan nahiz eraikuntzako materialak, makina handiak, ondasun eta ekipoak izan.

Orbaitzetan, bi mila eta biko otsailaren seian. Alkate udalburua, Jorge Eginoa Txapar.

Iragarkiaren kodea: A0202920