52. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 29a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L E D E A

Ordenantza fiskalen aldaketa behin betiko onetsita

Udalerri honetako 2002ko ordenantza fiskalen aldaketa hasiera batez onetsi zelako iragarkia 2002ko 8. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urtarrilaren 18an. Bidez batez, ordenantzak eurora egokitu ziren.

Jendaurreko aldia erreklamazio edo alegaziorik gabe iragan denez, aldaketa horiek behin betiko onetsitzat jo dira, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.c) artikuluan ezarritakoarekin bat. Hona hemen:

HIRIGINTZA LIZENTZIA EMATEKO ETA ERAIKITZEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

14. artikulua. Edozein motako obra egitearen ondorioz eremu publikoa kaltetu edo narriatzen bada, obraren sustatzailea beharturik egonen da hura konpontzera. Hala egin ezean, Udalak ahalmena izanen du eremu publikoan egindako kalteak konpontzeko eta ondoren haien ordainketa obren sustatzaileari pasatzeko.

TARIFEN ERANSKINA, HIRIGINTZAKO TRAMITAZIOEN TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALARI DAGOKIONA

I. epigrafea.-Antolamendurako plan partzial edo bereziak tramitatzea.

Espedienteak tramitatu eta ebazteko tasak plan bakoitzean hartutako lurzoruaren zabaleraren arabera likidatuko dira, ondorengo eskalaren arabera likidatu ere:

Azalera. 5.000 metro koadrora arte: 0,0601 euro azalera metro koadroko.

Azalera. 5.000 metro koadrotik goitikoak, 10.000 metro koadrora arte: 0,0541 euro azalera metro koadroko.

Azalera. 10.000 metro koadrotik goitikoak, 25.000 metro koadrora arte: 0,0481 euro azalera metro koadroko.

Azalera. 25.000 metro koadrotik goitikoak, 50.000 metro koadrora arte: 0,0481 euro azalera metro koadroko.

Azalera. 50.000 metro koadrotik goitikoak: 0,0421 euro azalera metro koadroko.

II. epigrafea.-Arau subsidiario, plan partzial edo berezien aldaketak, unitateen mugaketak, erabilera aldaketak eta xehetasun azterlanak tramitatzea.

Aplikatzeko tarifak I. epigrafekoen % 100 izanen dira.

III. epigrafea.-Birzatiketak tramitatzea.

III.-A) Birzatiketa espediente bakoitza tramitatu eta ebazteagatiko tasak azaleraren arabera likidatuko dira, tarifa hauei jarraikiz:

Metro koadro eraikigarri bakoitzeko: 0,0601 euro.

III.-B) Birzatiketak aldatzeko tramitazioa. Tarifak, III A epigrafean ezarritakoen % 50 izanen dira.

IV. epigrafea.-Eskatzaileak egindako urbanizazio proiektua tramitatzea.

Tasak proiektuaren kostuaren arabera likidatuko dira, eta karga tasa % 1,5 izanen da.

V. epigrafea.-Urbanizagarria ez den zoruan baimengarriak diren erabilerak eta jarduerak baimentzeko tramitazioak, obra lizentziak, eta, orokorrean, aurrekoetan biltzen ez den edozein hirigintza tramitazio, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legeak bere baitan hartzen duenetakoa, obra lizentzien tramitazioa ere barne.

Espediente bakoitzak behar duen txosten kopuruaren arabera likidatuko dira tasak. Txostenok udal arkitektoak prestatzen baditu, txosten bakoitzeko 126,21 euro ordainduko dira, eta udal arkitekto teknikoak prestatzen baditu, berriz, 20,92 euro txosten bakoitza.

VI. epigrafea.-Gutxieneko eskubideak.

Aurreko epigrafeengatik ordaindu behar diren tasak gutxieneko kopuruetatik beheitikoak badira, jarraian zehazten direnak ordaindu beharko dira:

Arauak aldatzea, plan partzial edo bereziak idaztea: 360,61 euro.

Plan partzial edo berezien aldaketak tramitatzea: 180,30 euro.

Xehetasun azterlanak: 210,35 euro.

Lur-banantzeak (lurzati bakoitzeko): 126,21 euro.

Lerrokaduren azterketak, unitate-mugaketak, erabileren aldaketak: 150,25 euro.

Kudeaketa tresnen tramitazioa: 300,51 euro.

Hirigintzako kontsulten tramitazioa: 126,21 euro.

ORDENANTZA FISKALA, JARDUERA SAILKATU ETA KALTEGABEETAN ARITZEKO LIZENTZIAK EMATEKO ETA JARDUERAK ESKUALDATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

9. artikulua. Tributu-kuota zehazteko, ondoko tarifa hauek aplikatuko dira:

1. 3. artikuluko a), b) eta c) kasuetan: obra lizentzia lortzeko aurkezten den eraikuntza aurrekontuko ehuneko 1 ordainduko da, 186,31 euro gutxienez jarduerak jarduera lizentzia behar baldin badu, eta 150,25 euro gutxienez, irekitzeko lizentzia behar duen jarduera kaltegabea baldin bada.

-3. artikuluko d) ataleko kasuetan: kopuru finkoa ordainduko da, 90,15 euro.

-3. artikuluko e) eta f) ataletako kasuetan: kopuru finkoa ordainduko da, 186,31 euro.

MERKATARITZA EZ-EGONKORRAREN ETA KALEZ KALEKO SALMENTAREN TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA

17. artikulua. Arau-hauste arinak ohartarazpenez edo 150,25 eurora bitarteko isunez zehatzen ahal dira.

Arau-hauste larriak 150,26 eurotik 601,01 eurora bitarteko isunez zehatzen ahal dira.

Arau-hauste oso larriak 601,02 eurotik 3.005,06 eurora bitarteko isunez zehatzen ahal dira eta, kasuan-kasuan, saltzeko baimena aldi baterako kenduz edo hura baliogabetuz.

Badaezpadako neurri gisa, salgaiak kentzen ahal zaizkie, burututako eginbideetatik haiek merkaturatzeko gutienez ere eskatzen diren baldintzak ez direla bete ondorioztatzen bada, eta bahitu eginen dira agintari eskudunen iritziz osasun arriskua sortzen ahal badute.

MERKATARITZA EZ-EGONKORRAREN ETA KALEZ KALEKO SALMENTAREN TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZAREN TARIFEN ERASKINA

Eguna: 3,01 euro.

Hilabetea: 12,02 euro.

Hiruhilekoa: 30,05 euro.

Urtea: 120,20 euro.

Baimenaren titularrak bat hautatu beharko du izan daitezkeen aldagaien artean.

HILERRIKO ZERBITZUAK ETA JARDUERAK EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

5. artikulua. Delako tarifak hauek dira:

Nitxoa 10 urtetarako alokatzea: 120,20 euro.

Nitxoen luzamendua, 10 urtetarako: 90,15 euro.

Nitxoen kontzesio administratiboa, 99 urtetarako: 420,71 euro.

ORDENANTZA FISKAL OROKORRA

31. artikulua. 1. Arau-hauste soil bakoitza 6,01 eurotik 901,52 eurora bitarteko isunarekin zehatuko da.

2. Ikuskatzailetzak bere eskumenak erabiliz egiten dituen jarduketei zailtasunak edo aitzakiak jarri edo uko egiteagatik, 300,51 eurotik 6.010,12 eurora bitarteko isuna jarriko da.

I. EPIGRAFEA.-EREMU PUBLIKOA BESTETAN OKUPATZEA:

-Ledeako C.D. Aurrerá-ren txosna-ostatua: salbuetsia.

-Txosna-ostatua: 901,52 euro.

-Tiro egiteko barraka: 228,38 euro.

UDALAREN KIROL ETA KULTUR INSTALAZIOAK ERABILTZEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA

5. artikulua. Erabiltzeagatik honako tarifak ordaindu beharko dira:

TARIFA

a) Frontoia: 4,81 euro ordubete argitzen duen fitxa bakoitzeko.

Kiroldegia: 6,01 euro ordubete argitzen duen duen fitxa bakoitzeko.

b) Nafarroako Gobernuak diruz lagundutako ikastaroak: ikasle bakoitzak ordaindu beharreko matrikula ateratzeko, Nafarroako Gobernuak diruz laguntzen ez duen zenbatekoa banatuko da ikastaro bakoitzean matrikulaturiko ikasle kopuruaren artean.

ESTOLDERIA TASA ETA HONDAKIN-UREN ARAZKETARENA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA FISKALA

7. artikulua. 1. Estolderiaren sarera lotzeko lizentzia edo baimenari dagokion tributu-kuota behin baizik ez da eskatuko eta estoldearia eta hornidura sareari lotune berria sartzeko ordaindu beharreko kuotan sartuta dagoela ulertuko da.

2. Estolderia eta arazketa zerbitzuagatik eskatzen den tributu-kuota finkan erabilitako ur kantitatearen arabera erabakiko da, metro kubikotan neurturik.

Horretarako tarifa hau aplikatuko da:

a) Etxeko erabilpena: 0,0601 euro metro kubiko bakoitzeko.

b) Industriako erabilpena: 0,0721 euro metro kubiko bakoitzeko.

UR HORNIDURAREN TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA

5. artikulua. Zerbitzuaren tarifak honako kontzeptuengatik izango dira:

a) Etxean erabiltzeko horniduragatik, kontsumituriko metro kubiko bakoitzagatik: 0,5409 euro.

b) Industrian edo ureztapenetan erabiltzeko horniduragatik, kontsumituriko metro kubiko bakoitzagatik: 0,5830 euro.

c) Hornidura eta saneamenduko hartunea paratzeagatik: 260,84 euro.

(Kuota finkoa eta behin bakarrik ordaintzekoa):

d) Ur-hartuneagatik: kuota finkoa, 2,58 euro hilabeteko.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Ledean, bi mila eta biko martxoaren hamaikan. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0202919