52. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 29a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

SAN ADRIAN

Arau Subsidiarioetako aldaketa hasiera batez onetsita

San Adriango Udalak, 2002ko martxoaren 14an egin osoko bilkuran, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:

"Lehenik.-Hasiera batez onestea Arau Subsidiarioetako aldaketa, Udalak berak sustatua, Matilde Jiménez Ochoa arkitektoak prestatu eta 2002ko otsailaren 26an ikus- onetsitako proiektuari jarraituz. Hona hemen:

1. Banaketa eremu bat gehitu zaio, Arau Subsidiarioen Hirigintzako Araudi Orokorreko III. tituluko V. kapituluari, zeinak urbanizagarria den lurzorua arautzen baitu: 3. banaketa eremua osatzen duten lurrak, industrialdea handitzeko erabiliko direnak: 105.121 metro karratu. Banaketa eremuaren aprobetxamendu tipoa 0,63 m2/m2 izanen da.

2. Hirigintzako Araudi Partikularrari kapitulu bat gehitu zaio, 3. banaketa eremuko baldintza partikularrak, eta proposatutako araudian sartu da. Bertan ezarri da ez dela beharrezkoa plan partziala, aipatu banaketa eremuko lurzoru urbanizagarriaren esparrua xeheki antolatua baitago.

Bigarren.-Espedientea jendaurrean jartzea hilabeterako, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Foru Komunitateko egunkarietan eta Udaleko iragarki oholean iragarkia paratuz. Hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 115.2 artikuluan ezarritakoa betetzeko.

Hirugarren.-Erabaki hau jakinaraztea aipatu aldaketak ukitzen dituen lurren jabeei, jendaurreko aldirako banakako zitazioa eginez."

San Adrianen, bi mila eta biko martxoaren hamabostean. Alkatea, Jesús Angel Mendaza Marrodán.

Iragarkiaren kodea: A0203172