52. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 29a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O T S A G A B I A

Arau Subsidiarioetako aldaketa behin betiko onetsita

Arau Subsidiarioetako aldaketa puntuala 2001eko uztailaren 10an onetsi zuen osoko bilkurak, betiere Udaleko hirigintzako aholkulariek prestatutako dokumentuari jarraituz.

Iragarkia jarri ondotik 2001eko 154. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, abenduaren 21ean, eta prentsan, jendaurrean egon den aldian ez da erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu.

Nafarroako Gobernuko departamentu batzuri txostena eskatu zitzaien, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 127. artikuluari jarraituz.

Ikusirik, aipatu foru legearen 127.2 g) artikuluaren arabera, Udalari dagokiola Udal Planeko aldaketak behin betiko onestea, Udal Planaren Katalogoan sartu gabeko eraikuntzen ezaugarri estetikoei badagozkie.

Horiek horrela, Otsagabiko Udalak, 2002ko martxoaren 1ean egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Otsagabiko Arau Subsidiarioetako aldaketa puntuala. Aldaketak artikulu hauei eragiten die:

-4.3.2. artikulua. Atal hauek: Nekazaritzako biltegien ezaugarriak. Abeltzaintza intentsiboko eraikuntzen ezaugarriak (etxeko ukuiluak eta abeltegiak). Abeltzaintza estentsiboko eraikuntzen ezaugarriak. Atal horietan guztietan, fatxadak azpiatala aldatu da: baimendutako materialez gain, fatxadan bistan izango diren material hauek baimentzen dira: batetik, bistako adreiluzko blokea, beix argia, eta bestetik, partzialki, krema koloreko xafla metalikoa, aipatu blokearen tonuarekin bat datorrena.

-4.3.2. artikulua. Atal hauek: Nekazaritzako biltegien ezaugarriak. Abeltzaintza intentsiboko eraikuntzen ezaugarriak (etxeko ukuiluak eta abeltegiak). Abeltzaintza estentsiboko eraikuntzen ezaugarriak. Atal horietan guztietan, estalkiak azpiatala aldatu da: planeamenduan ezarritako gutxieneko aldapa apaldu da; hau da, "gutxienez ere, % 60" dioen tokian, "gutxienez ere, % 30" jarri da.

Aditzera ematen da, behar diren ondorioak sor ditzan.

Otsagabian, bi mila eta biko martxoaren hamahiruan. Alkate udalburua, Juan Manuel Tohane Contín.

Iragarkiaren kodea: A0203171