52. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 29a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C A B A N I L L A S

2002ko aurrekontua hasiera batez onetsita

Udalak, aurtengo martxoaren 12an egin osoko bilkuran, legez nahikoa den gehiengoarekin, hasiera batez onetsi zuen 2002rako aurrekontua. Hona hemen laburpena kapituluka:

DIRUSARRERAK:

Eragiketa arruntak:

1.-Zuzeneko zergak: 235.596,740 euro.

2.-Zeharkako zergak: 30.050,61 euro.

3.-Tasak, prezio publikoak eta bestelako dirusarrerak: 178.440,49 euro.

4.-Transferentzia arruntak: euroak 398.651,33.

5.-Ondareko eta herrilurretako dirusarrerak: 283.617,61 euro.

6.-Inbertsio errealak besterentzea: euroak 156.263,15.

7.-Kapital transferentziak: euroak 656.154,96.

9.-Finantza-pasiboak: 122.288,64 euro.

Guztira: 2.061.063,53 euro.

GASTUAK:

Eragiketa arruntak:

1.-Langileen lansariak: 332.540,00 euro.

2.-Ondasun arruntak erostea/zerbitzuak: 635.209,69 euro.

3.-Finantza-gastuak: 6.617,85 euro.

4.-Transferentzia arruntak: euroak 43.693,58.

6.-Inbertsio errealak: 1.020.518,55 euro.

7.-Kapital transferentziak:

9.-Finantza-pasiboak: 22.483,86 euro.

Guztira: 2.061.063,53 euro.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202.ean ezarritakoari jarraituz, aurrekontua jendaurrean egonen da udal bulegoetan hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta interesatuek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten. Epe horretan ez bada alegaziorik aurkezten, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, aipatu araudian ezarri bezala.

Orobat, plantilla organikoa ere onetsi zen eta hori jendaurrean dago.

Cabanillasen, bi mila eta biko martxoan. Alkatea, Ana María Rodríguez Eneriz.

Iragarkiaren kodea: A0203168