52. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 29a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T U T E R A

E D I K T U A

Gaurko egunean, Tuterako Udaleko alkate udalburuak honako ebazpen hau eman du:

"Udalak, 2001eko abenduaren 21ean egindako osoko bilkuran, ondoko erabakia hartu zuen, Giza Baliabideen Informazio Batzordeak proposaturik: "2002. urterako Tuterako Udalaren plantilla organikoa hasiera batez onestea eta egitura organiko-administratibo eta funtzionala aldatzea".

Erabaki hori harturik, eta bosgarren puntuan emandako ahalmenean oinarrituz, Alkatetzaren asmoa da Udaleko zerbitzuen funtzionamendua eta zerbitzu horietako lanpostuek duten egitura, hartan aipatzen denari egokitzea.

Horren ondorioz, beharrezko da, behin-behinekoz bederen, Udaleko plantilla organikoan bildutako lanpostuak eta horiei atxikitako langileak plantillako aurreikuspenei egokitzea antolakuntza eta funtzionamendu aldetik, baina lehenago prozedurari buruz esandakoaren baldintzapean, baita zerbitzu eta langileen kokaeran ohikoak diren doikuntzak aintzat hartuta ere. Hori guztia, bertan bildutako ondorio ekonomikoekin, batez ere aurreko plantillaren aldean aldakuntza edo lekualdaketa izan duten lanpostuei dagokienez, lansarietan baitute eragina eta osagarrietan bereziki.

Horren ondorioz, ebatzi dut:

1. Behin-behinekoz aplikatzea, 2002ko urtarrilaren 1etik aitzina, egitura organiko-administratibo eta funtzional berria, bai eta 2002ko plantilla organikoa ere; baina, betiere, 2001eko abenduaren 21eko osoko bilkuraren erabakian gelditu den moduari segituz eta bertan bildu diren ondorio ekonomikoekin, batez ere aurreko plantillaren aldean aldakuntza edo lekualdatzea izan duten lanpostuei dagokienez, lansarietan baitute eragina eta osagarrietan bereziki.

2. Aldarrikapen hau, behin-behinekoa denez gero, behin betikoz onesteko ezarritako prozedurak eta egitura organiko-administratibo eta funtzional berriaren nahiz plantilla organikoaren indar hartzeak dakartenaren menpe jartzea, aurrekontuak onestearekin batera, 2001eko abenduaren 21eko osoko bilkuran.

3. Ebazpen honen berri ematea Udalaren osoko bilkurari, Kontu-hartzailetzari, Idazkaritza Orokorrari, eta Langileriari. Halaber, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea eta Udaletxeko iragarki oholean paratzea".

Tuteran, bi mila eta biko urtarrilaren hogeita hiruan. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0202836