52. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

66/2002 FORU DEKRETUA, apirilaren 8koa, José Pablo Iracheta Undagoitia jauna Los Arcosko (Nafarroa) notario izendatzen duena.

2001eko abenduaren 28an Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiak emandako Ebazpenaren bitartez (2002ko urtarrilaren 17ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), zenbait notariotzatan hutsik zeuden notario lanpostuetarako lehiaketa iragarri zen. Horietako bat Los Arcos (Nafarroa) da.

Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 52.1 artikuluak dioenaren arabera, Nafarroako Gobernuari dagokio Nafarroan lan egin behar duten notarioen izendapena egitea.

Agindu hori betetzearren, Justizia Ministerioko Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiak Nafarroako Gobernuari aipatu lehiaketaren espedientea bidali dio.

Hortaz, Notariotzari buruzko Erregelamenduaren 23. eta 88. eta hurrengo artikuluetan eta Notariotza Barrutiari buruzko urriaren 14ko 2038/1994 Errege Dekretuan xedatutakoa aplikatuz, bidezko da Foru Komunitate honetan hutsik zegoen notario lanpostua bete behar duen izangaiaren izendapena egitea.

Horiek horrela, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak proposaturik eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta biko apirilaren zortziko bilkuran hartutako erabakiari jarraikiz,

DEKRETATU DUT:

Lehen artikulua.-José Pablo Iracheta Undagoitia jauna Los Arcosko (Nafarroa) notario izendatzea.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren zortzian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Rafael Gurrea Induráin.

Iragarkiaren kodea: a0204090