52. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 29a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

U L T Z A M A

Oihan enkantea, ehuneko 10 merkeago

Ultzamako Udalak, behar bezala baimendurik, plegu itxien bidezko enkante publikoa eginen du honako oihan aprobetxamendu hau esleitzeko:

Lote bakarra. Tellegi alderdian, 2.291 alertze japoniar, 155 metro kubiko zur eta 477 metro kubiko enbor txiki egiten dutenak. Hasierako prezioa: 8.046,93 euro (% 4,5 barne, BEZagatik).

Proposamenak, bukaeran agertzen den eredu ofizialaren araberakoak eta baldintzen pleguko 2. oinarrian ezarritako agiriekin batera, Ultzamako Udaleko erregistro orokorrean aurkeztuko dira, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, hamabosgarren egun naturaleko 14:00etan bukatuko den epearen barnean. Egun hori egun baliogabea edo larunbata bada, hurrengo egun baliodunean bukatuko da epea.

Eskaintzak aurkezteko epea bukatu ondoko hirugarren egun naturaleko 12:00etan irekiko dira proposamen ekonomikoak.

Baldintza teknikoak eta baldintza administratiboen plegua udal idazkaritzan daude.

Larraintzarren (Ultzama), bi mila eta biko apirilaren zortzian. Alkatea, Julio Indaberea Osinaga.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena: ........., bizilekua: ........, helbidea: ......., telefonoa: ......., N.A.N. edo I.F.Z.: ........ Bere izenean edo enpresa hau ordezkatuz: .......... (behar dena jarri); Enpresaren sailkapen agiria: ................. Ultzamako Udalak onetsi baldintza ekonomiko eta administratiboen pleguari eta Nafarroako Gobernuko Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuak ezarri baldintza teknikoen pleguari jarraikiz, oihan lote bat, .......... (mota eta kopurua jarri) zuhaitzek osaturikoa, saldu gogo dela jakinik, baldintza horien guztien berri dut eta onartzen ditut, eta aprobetxamendu hori .......... (letraz eta zenbakiz) ........ euroren aldera adjudika dakidan eskatzen dut, aipatu baldintza pleguei hertsiki lotuz.

Tokia, eguna eta sinadura

Iragarkiaren kodea: A0203976